BERTSO EGUNA 2008 by Haritz Casabal.

bertso egunean
zenbat desfas ta delitu
Ekhi re bertan zegon
nahi zuen kunplitu
kontatuko dedana
ikusiz in situ
Ekhi ligatzen gogor
zitzaigun aritu
ezpainez egin nahian
hamaika prediku
bihurtuz amodio
faltaren mediku
neska bat hurbildu ta
ezin konprenitu
nuen neska hain azkar
zitzaion mugitu
denak begira geunden
ta etziren gorritu
de hecho egin zuten
dexente segitu
Ekhi pozez galtzetan
ezin zen kabitu
olagarroak beso
motzagoak ditu!

“Ekhi pozez galtzetan
ezin zen kabitu”
esaldiak uste baino
zentzu geio ditu

[KZBL#19]

oier 3. taket-en

zorionak oier, hirugarren taketen. pena bakarra dek bigarren gorkita geatukela.

KZBL

KZBL BAHITUA

behead4.jpg

Bere burua bahitu eta gurasoei 16.000 euroko erreskatea eskatzeagatik atxilotu dute

Mostoleseko 31 urteko gizon bat atxilotu du Poliziak bahitua izan zenaren itxurak egin zituelako eta gurasoei 16.000 euroko erreskatea eskatu zielako.
Madrilgo Poliziako bozeramaileak azaldu duenez, atxilotuak bere bahiketa antzeztu zuen lagun batzuekin batera. Gero, jakin ahal izan zuten Navalcarneroko hotel batean egon zirela gordeta.
Dirudienez, hoteleko egonaldian, atxilotua eta bere lagunak lasai ederrean egon ziren eta ustezko bahiketa desegiten lagundu zuen horrek. Kasu berean, beste atxilotu batzuk ere egon dira, beraz, ez zaie merkea atera txantxa.


Historio bat behar dizuet
zuek guziei kondatu
KZBL noizbait hori egiten
omen zelako saiatu
sinetsarazi nahi izan zuen
bera zela desagertu
dirua eskatu zuen bai baina
ez zuen inork pagatu!

Ekhinobitx

Xaguak xagu… xagu?

Azkarragoa den eta bizitza luzeagoa duen sagua sortu dute laborategian

Albiste ona sagua bazara. Zientzialari batzuek sagu berezia sortzea lortu dute laborategian: azkarragoa eta ugalkorragoa da, bizitza luzeagoa du eta ez da loditzen. Ikerketa horrek itxaropen handia piztu du, gizakietan ere

horrelakorik lortzea gertuago ikusten baitute. Marco Cabrera ikerlariak azaldu du 500 “Speedy Gonzalez” sortu dituztela Case Western unibertsitatean (Cleveland, AEB), eta denak oso aktiboak direla esna dauden bitartean. Ikerketaren emaitzak asteon publikatuko dituzte Journal of Biology Chemistry aldizkarian. Sagu hauek arruntek baino %60 gehiago jaten dute, baina, halere, ez dira loditzen, gorputzean duten koipe kopurua %10 txikiagoa da eta bi aldiz bizkorragoak dira. Gainera, bizitza luzeagoa dute eta ugalkorragoak dira. Izan ere, eme batzuek 2,5 urterekin ere kumeak izan dituzte, eta sagu arruntek ez dute emerik izaten urtebete zahar direnean. “Metabolismoaren aldetik, Lance Armstrong Pirinioetan pedalei eraginez egongo balitz bezala dira arratoi hauek”, azaldu du Richard Hansonek, artikuluaren egile nagusiak. Saguak zer edo zer hartuko zuen, orduan…

Dantzan, korrika edo bertsotan
edo txirrinduan berdin
asko jan eta gutxi loditu
deusek ez die_egiten min
Xagu berriak, prototipoak,
nola egin dute jakin
nahiz orain arte deus ez hekien
gaur artikulu honekin
Oier badakik ehindutela
hire gurasoek egin

Ekhinobitx

Bertso berriak burugogor bati jarriak…

Manu Goiogana jauna

1.-
Entrebista bat tarteko atzo
Manu etorri zen hona
ta entrebista ederki joan zen
dena parre, dena broma;
gero hondartzan geundela baina
zeinen anekdota ona,
bertsoz kontatu behar dizuet
han gertatu zitzaiona.

2.-
Guk partidua genun hondartzan
ta ezin genun hutsegin,
hargatik Manui eskatu nion
gurekin etorri zedin.
Behin malekoian baloiarekin
tokeka zenbat atsegin
(beno egia esan ezkero
ez zitun lau ere egin).

3.-
Borobila den dena maite det
(hitzez hitz Manuk esanda),
bere teknika erakusteko
zebilen dena emanda,
emozionauta zegoen oso
baina bapatean danba!
Buruarekin ez zuen jo ba
batzuk zeramaten langa…

4.-
Begi bat more ta umil-umil
berehala zen gelditu,
ingurukoak parrez ordea,
inor ez zen errukitu.
Ez zekiena egiten hasi
ta ez zenez errenditu,
gure lagunak 4 bertso hauek
ondo mereziak ditu!

Xagua

HanKA ZABAL

69

Agian zuek esangozue,
normala zuen trantzea… 
nori_okurritzen zaion arreta 
matrikuletan jartzea…
baina ikusi ezaiozute
opel Kadettai atzea…
kasualitatez ez da izango
Kazabalic-en kotxea?

Oier Aizpurua

Xamoaren balentriak

Inglaterra logró resistir los embates de Samoa

Los campeones del mundo ganaron por 44 a 22 y eliminaron del torneo a un oponente que dio una buena pelea, pese al resultado.
Paul Sackey logra anotar un try a pesar de la dura marca que le impusieron los samoanos. REUTERS

Sudáfrica tuvo una durísima batalla para superar a Tonga

NANTES, Francia.- La selección de rugby de Inglaterra sobrevivió el sábado a las temerarias embestidas de Samoa y ganó por 44-22 en un partido disputado en la ciudad francesa de Nantes por el Grupo A del Mundial, para mantener con vida sus esperanzas de avanzar de ronda.

Inglaterra, el actual campeón del mundo, eliminó a Samoa del torneo y en su próximo compromiso, el 28 de septiembre frente al también aguerrido Tonga, debe lograr un triunfo para sellar su pase a los cuartos de final, en el último encuentro de la fase preliminar.

El apertura Jonny Wilkinson, en su primer partido como titular en el certamen tras recuperarse de una lesión en un tobillo, sumó 24 puntos con sus patadas a los palos y fue el hombre más destacado en el equipo vencedor.

Martin Corry puso en ganancia a Inglaterra con un try en el amanecer del encuentro y Paul Sackey tomó un pase magistral de Wilkinson con el pie en el “ingoal” de Samoa para lograr la segunda anotación y permitir que el conjunto europeo se fuera al descanso 23-12 arriba.

Un quinto penal de Loki Crichton en el segundo tiempo animó al equipo del Pacífico, que acortó a cuatro puntos la distancia en el marcador cuando logró un try convertido a los 46 minutos, con el medio scrum Junior Polu como autor de la conquista.

Samoa arremetió entonces con toda su artillería pesada, incluyendo algunos peligrosos tackles altos, pero Inglaterra supo resistir con firmeza y un segundo drop de Wilkinson, otro penal y tardías anotaciones de Corry y Sackey le permitieron respirar más aliviado sobre el final.

Los ingleses sumaron un punto de bono y tienen nueve unidades en el grupo, al igual que Tonga, aunque peor diferencia de tantos que los isleños.

Ambos equipos se medirán en el Parque de los Príncipes de París, en el partido decisivo por la clasificación.

El líder de la zona es Sudáfrica, con 14 puntos tras su victoria por 30-25 sobre los tonganos. (Reuters)


Oiartzuarren berri zonbaitzu
ekarri nahi ditut hona :
Munduko kopan egina baitu
ingelesen zoriona
Hona partida ikusi eta
nere_hausnarketa sakona :
Banekien bai Xamoa_ez zela
oso rugbilari ona…

Ekhi Erremundegi

Harrapatzen bazaitu…

La rueda de un coche escondía una boa de tres metros

La policía austriaca anunció el hallazgo de una boa de tres metros de longitud escondida en la rueda de un coche que estaba aparcado en Liesing, un barrio residencial de Viena.

Los miembros de seguridad, sorprendidos, no pudieron explicar como había llegado el reptil hasta el vehículo.Alertados por la policía, los bomberos y especialistas en el salvamento de animales acudieron al lugar y tuvieron que levantar el vehículo para rescatar a la serpiente, que se encontraba en buen estado.Posteriormente el animal fue trasladado a la sede de la organización de salvamento de animales de la capital austriaca.


Imajinatu, kotxean sartu
eta boa bat kolpetik
sartzen zaizula leiho batetik
edo tubo eskapetik
azken bidaia litzake hori
otordu ez esatetik
eta nobelak nahiago ditu
senak hori esaten dit…
Ekhi arreta jarri ezazu
kotxea hartu aurretik

Manu Goiogana

Ekhi, kontuz!!!

aupa Ekhi zemuz? ondo al zaude?
edota dena aldrebes?
galdetzen dizut nahiz erantzuna
ez dudan espero berez
oroi itzazu xanistebanak
egin ezazu, mesedez
kalimotxotan ez zera hobea
eta bertsotan ere ez!!!

Haritz Casabal

kide berria : ekhinobitx

Oierren nick-an ikusi eta                                    
interesaturik seko
bertsokatera hurbildu nintzen                     
ea zer zen ikusteko
Orain kidea bihurtu naiz ta
“putain” ezin zen hobeto
bon ea honek balio dizuen…
…maila pixkat altxatzeko                             

                                                                 izengabea.JPG

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5