Azterketak

EGIN KLIK HOBETO IKUSTEKO!!!

Azterketa garai hauetan (ni oporretan nago…) hona hemen gainditzeko metodo bat.

Ekhinobitx 

Urte berri on…

urte berri on

Badoa urte zaharra…
Nahiz ta alaitu bihotzak
kanpaien ta kopen hotsak
botaz desio mordoa,
resakak haize txoroa
kentzen digunean lagun,
ze panorama daukagun
ordun gera ohartuko.
Berez deus ez da_aldatuko
beraz geuk alda dezagun.

Xagua

Gabon zoriontsuak!!!

Aita Noelek ezin…

Nahiz Aita Noel Euskal Herrira
bazetorren polemiko,
istriputxo bat izan du eta
beraz ez da etorriko.

Erregeek ere ezin…

Nahiz erregeak ailegatzeko
asko falta oraindikan,
Euskal Herrira ez omen datoz
segurtasunagatikan.

Jan eta edan gogotik eta
gabonak ondo ospatu,
ah! eta zerbait nahi badezue
Olentzerori eskatu!

Olentzerok bai

Xagua

Iritzi bat

             Mafalda 3

Nahiz ta egia bakarra ez den
nagusi beharko luke,
baina egia dela esanez
gezurra saltzen digute.
La Razón ta ABC,
pentsatzen det: hauek ze???
Zenbat gezur… zenbat putre…
Zoritxarrean eurek gugatik
berdina pentsatzen dute (bis).

Nola bakoitzak aditzen duen
soilik komeni zaiona,
ez da erreza gero haustea
sortu duen axioma;
hortik datoz okerrak,
haserreak ta gerrak.
Xaguan ustea hona:
kontuan hartu behar litzakela
zer den txakurrak diona (bis).

Xagua

Gaztelumenditarrak!!!

     

bista ona duenak
ikustea hau re
hamaika ikusteko
jaioak bai gaude
zahartu dira baina
igual igual daude.

(((—>>>[[[KZBL]]]<<<—)))

Alperkeria…

Mafalda “Mi propio bien”

1.-
Kristal sareen bero_ahalmenaren
teoria klasikoa,
Shrödingerren ekuazioa
ta Born Haberren zikloa,
Hamiltondarra, De Broglie eta
bero espezifikoa,…
Klasetik irten ta ariketak
egin behar, betikoa…
Bestela ere dena ulertzen
badaukagu lan nahikoa!

2.-
Lanak egiten jarri ala ez
zein erabaki krudela,
nahiz eta jakin azken batean
gure onerako dela,
mahai aurrean ipini eta
ezin erabaki bela.
Orduak eta orduak joaten
zaizkit askotan horrela,
alper alperrik denbora galtzen
une honetan bezela.

3.-
Otsaila heldu ta azterketak
bakoitzan maila neurtzeko,
kolpe zorririk jo ez dunantzat
bada nahiko zaplasteko,
asignatura irailerako,
ta lan doble egiteko.
Beraz, banoa martxan jartzera
alperkeria tarteko,
gero_azterketak bi aldiz egin
beharrik ez izateko.

Xagua

Politikoen politika polita …

Mafalda eta politika

Beharrezkoa dela
nahiz ta badakitan,
aspertu egiten naiz
gaurko politikan.
Norberana ahaztuta
besteen kritikan
denbora galtzen dute
hirutikan bitan,
elkar aditu gabe
elkarri erritan,
hauekin ezetz lortu
konponbiderikan.
Lazkao Txikik zion,
hala da egitan: 
“politikan ez dago
ezer politikan”.

Xagua

Urriak 12 …

Pilarika

Mila laurehun ta laurogeita
hamalaugarren urtian
egun honetan espainiarrak
Amerikako partian
hainbat sarraski egin zituzten
guztia hartu artian.
Garai bateko ”garaipen” hura
ospatzen dute “pakian”
terrorismoan kontra borrokan
ari diren bitartian…

Xagua

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5