IRLAN

Egileak hurrenez hurren: Xagua, Manu Jeikinobich, Amaia, Kzbl, Ane, Silvi, Turbix, Hooligan eta Julen.

1.-
Krisiak krisi, oporretara
nindoalarik Kubara,
bide erdian turbulentziak,
balantza eta dardara.
Ohartzerako, braust! Jausi giñen
txori erien gisara,
ohol bati heldu ta hotzez hiltzen
igaro ostean gaba,
erdi itota iritsi nintzen
irla desertu hontara.

2.-
Komikietan ikusi nuen
bezalakoa zen hura
zuhaixka batzuk eta hondarra
eta beste dena ura
urak haruntza eraman eta
han bota nuen aingura
ni bezalaxe, jende gehiago
iritsi zen ingurura
baina ez dakit iritsi nintzen
zeru edo infernura…

3.-
Krixton beroa egiten zuen
Infernuan den bezela
Hodeiak zeuden, iduri zuen
Zeru gainean nintzela
Ta pentsaketan ari nintzela
Hondar gainean horrela
Ikusi nuen, heldu zitzaidan
Gelditu ezin nuela
Baina eskerrak ni salbatzeko
Pikatxu agertu zela.

4.-
Pikatxurekin koko goxo bat
konpartitu nuen eri
gerora sano jarri nintzan ta
ezer ez egiten segi:
hamakan etzan, bainu bat hartu,
palmerapean eseri…
lasaitasuna baneukan bertan
baina agian gehiegi
lana re faltan hartuko nula
nork esango zidan neri!

5.-
Aspertzen ari nintzela otu
Ez zitzaidan ba “Mutiko!
Tokiak izen on bat behar dik
Eta pentsa zak txikito!”
Izen polit bat Euskal Herria
Zela nion nerekiko
Baina horrela izendatzea
Etzen suertatu logiko
Tabernik ez dun lekua ezin
Baita izan Euskal Herriko

6.- Nahiz faltan bota Euskal Herriko
parranda eta taberna,
han urrutira zerbait zegoen,
uxatu zitzaidan pena.
Izan zitekeen ametsetako
espejismo ederrena,
ezusterako hezur- haragiz
egina zegoen dena;
ondoan neukan Euskal Herriko
bertsolari guapoena.

7.- Betaurrekoak, ile kizkurra
ta urte batzuk gainean…
Nire irrifarra zabaltzen joan zen
pausoak eman heinean
ohartu gabe paradisuan
bainintzen azken finean,
baina tamalez haustu egin zen
azkar, modu ixilean
janari gabe, denak ez dena
baitirudi gehienean.

8.-
Egarrria ta gosearekin
mareatuta balantza,
ba nuen ba nik, krisi puta hau
ahazteko esperanatza.
Ze krixtotara etorri zaigu
ni nagoen irlarantza?
Bertsoak onak botatzen ditu
ez dut egiten zalantza,
baina ez al du bertsolai horrek
Pedrito Solbesen antza?

9.-
Pantasma horri aldegin zezan
Oihu egin diot ozen,
Gero zuhaitzak ebaki eta
Egurra hasi naiz lantzen,
Ohol forma eman, ongi lijatu
Elkarren ondoan zuzen,
Gogor itsatsi, pintura eman,
Tallatu bi pala gizen,
Txaluparekin ta arraunean
Ea nora heltzen naizen!

10.-
Txalupan irten ta berehala
Jo duenez ohe hertza
Nere begiak ireki ditut,
Inguruan dena beltza
Argia piztu ta nere duda:
“Ze ordu da ta ze fetxa?
Jo, ze nolako erokeria,
Ta paranoia,..bai,pentsa ¡
Neretzat soilik gorde behar dut
Gaur egin dudan ametsa”

2. sorta kolektiboaren ordena

“Zozketa”

Zozketa juxtu baten ostian, holaxe geau da sorta kolektiboa iteko ordena:

1.- Xagua
2.- Manu (baitazeare@yahoo.es)
3.- Jeikinobich (ekhi13@hotmail.com)
4.- aMA1a (amaiaitu@hotmail.com)
5.- KZBL#19 (kzbl_crazy@hotmail.com)
6.- Ane (apaguapa2@hotmail.com)
7.- Turbix (g.turbix@hotmail.com)
8.- Hooligan (bertsohooligan@hotmail.com)
9.- Julen (julenber@hotmail.com)

Maialen (makizu10@hotmail.com) animatuko balitz kazabalen ondoren izangoa (hau dek kazabal, hik bertsua bukatzekenen Maialenen notizirik ez baziok Anei biali ta bestela Maialenei ta Maialenek Anei; bestalde, beste norbait animatze bada, Silvi (etxanizsilvia@hotmail.com) adibidez, Anen ondoren litzake, aurrez azaldutako prozedura segita betire.

Ia ba hau aurreko sortan abiadura antzekuan jutean ta bide batez hobia ta dana dan.

Ondo izan

Xagua

Bigarren bertso sorta kolektiboa

Danon artian

Iada denbora pixkat pasa da
aurrekoa egin zena.
Esperimentu ona izan tzan;
beraz, orain bigarrena.
Badakizue hau nola duan,
eman tzazute izena,
eta ondoren zozketa bidez
neuk jarriko det ordena.

Xagua

Fresnesetik Aranjuezera

Egileak: Ane, Julen, Turbix, Ekhinobitx, Manu eta Xagua hurrenez hurren.

Doinua: Abokatuak deitu berri dit

1.-
Irriak jada ez direlako
gu bion arteko zubi
boligrafoa hartu orduko
jarri nahiz oso urduri
badauzkadanez sentimenduak
adierazteko esku bi…
baina bihotza ere dardarka
hasi zaidala dirudi.
Orri zuria ez da luzaro
mantenduko zuri-zuri
zuk ez didazu idatziko ta
nik idazten dizut zuri.

2.-
Gauzak argi ta garbi uztea
da nire hitz hauen xede
koadrilakide garen aldetik
konfiantza baita lege
zenbat parranda egin ditugun
mozkorrak eginda bere
zenbat momentu, zenbat bizipen,
zenbat kontu,… alafede!
orain kartzelan sartu nautela
ez bixita, ez mesede…
lagunak lagun izan behar du
une zailenetan ere.

3.-
Egindakoa egina dago,
ez daukat lasai barrena,
buruak ez du lanik egin nahi,
bihotza daukat herrena.
Betidanik izan zarelako
nire lagun ederrena
eta gau hura izan zelako
nire unerik txarrena,
absoluzioa eskatzea da
egin nahi nuken aurrena,
zer egin dudan eta zergatik
esango dizut hurrena.

4.-
Nahiz orain arte dena kondatu
izan diogun elkarri,
horma artetik hitzak irtetzen
zaila izaten da sarri.
Nola zabiltzan jakinminean
informazio egarri,
nahiko zintuzket bihurtu nire
sekretu denen oinarri.
Gau ilun hartan egindakoa
nahiz ta iruditu larri,
gure arteko laguntasuna
ez zazu zalantzan jarri.

5.-
Laguntasuna edo laguntza
inor behartutakoan
elkarri eman izan diogu
ia berehalakoan.
Baina bart gauza gehiegi zeuden
gure artean jokoan,
ez bainekien zuri lagundu
edo neu salbatzeko joan.
Gau batez bada ere gaur behintzat
nahiz ta ez egon kanpoan,
elkar laguntzen segiko dugu
hemendik irtendakoan.

6.-
Irratitikan aditu nuen
harrapatu zintuztela
ta barrenean sentitzen nuen
nere kulpa izan zela.
Nahiz banekien telefonoak
pintxaturikan zeudela,
iruditzen zait hanka egin ordez
bila joan behar nuela.
Fresnesetikan Aranjuezera
gutun hau doa horrela,
nahiz alperrik den jakin dezazun
egiñaz damu naizela.

d.e: bertso sorta word dokumentuan nahi duenak egin klik hemen

Ordena erabakita

Beno ba bukatu dira Berako bestak, igaro da astebete, eta esan bezala lehenengo bertso-sorta kolektiboaren ordenaren zozketa egina dago. 6 pertsonek eman dute izena, eta beraz, 6 horien izenen artean egin dut zozketa nire esku inozentearekin. Berandu enteratu den norbaitek parte hartu baldin badu, ikusiko dugu non sartu.

Ordena honako hau da:

1- Ane
2- Julen (julenber@hotmail.com)
3- Turbix (g.turbix@hotmail.com)
4- Ekhinobitx (ekhi13@hotmail.com)
5- Manu (baitazeare@yahoo.es)
6- Xagua (xagu2@hotmail.com)

Beraz, Ane zuri dagokizu bertso-sorta hastea. Zuk nahi duzun gaiarekin eta nahi duzun doinuan. Ez ahaztu sortari ze zentzu eman nahi diogun, edo zertaz ari garen ezin diogula inori esan, ezta hurrengoari ere.

Lehenengoak bigarrenari korreoz bidaliko dio bertso, ta inork ez du bertsorik irakurriko bere txanda iritsi eta aurrekoak bertsoak bidaltzen dizkion arte.

Bakoitzak asko jota 2 aste edukiko ditu bertsoa osatzeko (baten bat lanian ari bada’re…)

A, ta titulua azkenekoak jarriko dio sortari, hortaz hiri tokatuik xagutxo

Manu

Lehenengo bertso-sorta kolektiboa

Askok ez dezue jakingo zer den bertso-sorta kolektibo bat, garai batean egiteko asmoa egon zelako, baina lehenengo bertsoa ere egin ez zelako (hala uste det behintzat).

Kontua denok artean bertso-sorta bat sortzea litzateke. Lehenengo parte hartu nahi dutenen zerrenda bat egingo da eta ondoren bertsolarien ordena erabaki (zozketa bidez seguraski). Gauzak horrela, hasten denak hautatuko du zin doinu eta zertaz egin dorta, baina ez dio inori ezer esango. Bere lehenengo bertsoa osatutakoan, bere bertsoa (eta doinua ahal bada) bidaliko dio zerrendan hurrena dagoen bertsolariari, eta onek bigarren bertsoa egingo du.

Horrela, bakoitzak bere tokea emango dio sortari eta gerta liteke lehenengo bertsoa idatzi zuenak pentsatutako bidearen aurkakoa egitea sortak, bakoitzak erabakiko baitu sortari jarraipena nola eman, edo nola amaitu.

Hortaz, ezer baino lehen bertso-sorta kolektiboan zein izango garen partaideak jakin behar det. Orain arte hiru gara izena eman dugunak, beraz animatu besteak ere!!!
Oraingoz izena eman dugunak:

Xagua
Julen
Manu
Turbix
Ekhinobitx
Ane

Astebeteko epea utziko dizuet izena emateko (Berako bestek irauten duten bitartean, jeje) eta buruko minak pasatzen direnean egingo dut zozketa, eta lehenengo bertsoa, hala tokatuz gero. OK????

Benga animatu!!!! Historiako lehenengo bertso-sorta kolektiboa litzateke, eta Guiness errekorren liburuan sartuko ginake, ez baita bertso sortarik izango hainbeste idazle eduki dituenik, jeje!!

Manu

nun habil?

Hasieran bazeuden
hamaika istori
eta ez dadin orain
katea erori
Honen berri ez diot
aditu inori
ta jakin nahiko nuke
garbi eta ongi
non dabil bertso sorta
kolektibo hori?

Manu

Ideia bat

Ideia berria

Askotan ez baina batzutan pentsatzen jartzen naizenez, ideia bat izan dut:

Zergatik ez dugu egiten bertso sorta kolektibo bat?

Idatziko dut lehen bertsoa eta gero beste bati bidaliko diot e-mailez, gero honek beste bati eta hola denok bertso bat idazti arte. Azken bertsoa idazten duenak sartu dezala bertsokatean. A eta bertso sorta oraindik jaso ez duenak ez du jakingo zeri buruz den jasotzen duen arte eta behin batek bere bertsoa idatzi eta hurrengoari pasatzen dionean ez du jakingo segida nola doan bertsokatean osorik azaldu arte.

Ez dakit iñork ezer ulertu duen… jeje! saiatu naiz ondo esplikatzen e. Bueno kontua da orden bat jarri beharko litzatekela zeñek zeñi pasako dion jakiteko eta nik ez dakidanez zein gauden emen, ba ia hori beste batek egiten duen.

Bueno esan zer iruditzen zaizuen, agian behin pentsatzen asita ideia txarra izan dut baina.

McDalen

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5