Aitortza

larrosa urdina

Pasioaren gorria
jantzi zenean urdiñez,
ustez kolore berdiñez
eman zenidan berria.
Ametsetako irria
nahiago nuen ordea,
esperantzaren berdea
neukalako barrenean.
Nahiz beztu zen azkenean
ez naiz damutzen gordea.

Hain urdina ez izaki
berriz gertatu zenean,
mila zalantza barnean
ta ezin errez erabaki.
“bihotzak latina daki”
ta ezetz da erantzuna.
Pena ez dela maitasuna
sentitu nahi dugun hura,
baizik nahi gabe modura
egiz sentitzen duguna.

Xagua

Egun pasa Gabirin

phto0004.JPG

Bertso eskolan plana genuen
gaur Gabirira joateko,
Zumarraga ta Urretxuarrekin
eguna igarotzeko.
Asmakizunak ta deportiak,
ez gaude alperrik galtzeko,
bertsotan gutxi jardunagatik
ibili gera ederto.

Eskerrikasko Urretxu eta
Zumarragakoei lehenik.
Eduki degun giro ederra
azpimarra nahi nuke nik,
goiko argazkia ikusiz ez da
ezetz esango duenik,
baina gehiago ere badaude
ta egizue hemen klik.

Xagua

The sider hotel

Nik Kupelari tú sí que vales
esan diyot berehala,
ze chiki chiki, ze tío Pío,
hau bai dela mundiala.
Antzematen da euskal musika
modernizatuz doala;
baina sinestu nahi ez duenak
behean klikatu dezala.

Kupela bideokipla berria

 Xagua

Azterketak…

Azterketak

Euskal Herria-Catalunya

Venezuela-Euskadi

Berdin selekzioa,
berdin olentzero,
La Razón zirikatzen
dabil goizero.
Hau jarri zuten azken
partida ta gero,
jendeari grazia
egin nahian edo…
Gaur San Mames bero
egon arren ziero,
La Razón-ek fuego!
Ez harritu gero,
bihar horrelako bat
jarri ezkero (bis).

Xagua

168 + 168 + 168 + 168 + 168 + 168 + …

Bihotza itxasoan

Bihotz formako argi bat
agertu zen ezustean,
nik zu ikusi zintudan
isladaren kontrastean.
Imajinatuz zer garen
ta zer idan gintezkean
(hozkailua infernuan,
kafea bazkalostean,
bokalak alfabetoan,
arroz ale elizpean,
orratzak ordularian,
umorea albistean,…)
gutxienez joaten zaizkit
esna ta lo amestean
ehun eta hirurogei
ta zortzi ordu astean.
Argi harek itsututa,
sufritzen ezinbestean,
ordutik kolpeka daukat
bihotza opor eskean.

Xagua

Bihar beharbada…

bihar beharbada...

Marrazkietan soilik
dagonez Kupido
nik neuk bota nahi nuke
txikira enbido.
Nahiz ta bidean jaso
mila korrektibo,
bihotz bat marrazteko
hainbeste motibo…
Nahiz oraindik marea
ez den asko igo,
nik nahi izan edo ez
bazatoz astiro,
inoiz ez dut sentitu
hainbeste bertigo.
Zuk irribarrez egin
didazunez tiro,
“maite zaitut” guztiak
hil zaizkit biziro.
Nahiz eta olatuek
borratu aldiro,
jakin ahaleginduko
naizela berriro.

Xagua

Zuretzat…

Maite zaitut

Ilusioak aurretik,
oroitzapenak atzean,
nire maitasun erreka
zugan itsasoratzean
ez zera ia ohartzen
eta jartzen naiz trantzean.
Baina azkenean zorte
onez lantzean lantzean
olatu bat lehertzen da
kolpez nire bihotzean
irriparrez begiratzen
nauzun aldi bakoitzean.

Xagua

d.e: Earra argazkiya Kzbl!!!

“El Vascuence”

“Wall Street Journal”-ean
jardun ziren tope
euskerari emanaz
makina bat kolpe.
Baina ez dira bakarrak,
ameskaizto ote?
Urrutira joan gabe 
hor dago La Cope,
euskeran inguruan
honela diote:

El Vascuence

Xagua

Bizi esperantza…

Bizi esperantza

Astebururo izaten dezu
moxkorkeria ta dantza,
hargatik zenbat biziko zaren
badezu nahiko zalantza,
zure beldurrak aseguruek
kenduko dituzte antza,
klikatu hemen bildurrik gabe
eztata iñungo txantxa, 
kalkulatuko dizute bertan
zure bizi esperantza.

http://simuladores.unespa.es/

Xagua

« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4 Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5