…nahi zaitut, behar zaitut…
2007 Abendua 9 @ 17:26 (poesia)
zu, soilik zu.
beste gauzarik ez dut buruan.
zu, soilik zu.
maite zaitudan moduan.
zu, soilik zu.
nahi zaitut nire inguruan.
zu, soilik zu.
zaude nire munduan.
gauez ez dut begirik biltzen
enaiz ametsen munduan murgiltzen
ikusten zaitudanean ibiltzen
bihotza ari zait ia hiltzen
maitasunezko labarretan amiltzen
zure bihotzeko ateen giltzen
soinua hasi delako isiltzen
eta ez dudalako konprenitzen
zergatik ez dizkidazun irekitzen
zu maitatzeko sortu ote nintzen?
eta hala banintzen…
zergatik ez gara gelditzen?
zergatik nau zure isiltasunak mintzen?
zergatik…
zu gabe ezin dut jarraitu bizitzen?
zergatik…
nabil egunero bihotz hautsi honen zatiak biltzen?
zu, soilik zu.
beste gauzarik ez dut buruan.
zu, soilik zu.
maite zaitudan moduan.
zu, soilik zu.
nahi zaitut nire inguruan.
zu, soilik zu.
zaude nire munduan.
———————————–
aspaldi ez nabilela katetik baina ez da alperkeriagatik, ez. nere buruaren eta bihotzaren jabe egin den neska batengatik da. nere buruak ez du bera besterik.
———————————–
zorte on oier, nik asko behar det baina zuri ere etzaizu gaizki etorriko.
———————————–
[KZBL]