tropelako azken sailkapena

Alperrik ez det hitzik egingo,
ezin baita disimula
sailkapen honek mila hitzek baino
gehiago balio dula.

sailkapen-nagusia.JPG

Xagua (zein bestela… kar kar kar)

tropela.com : egin apustu, arriskatu

Pirinioetako aurreneko froga gainditu aurretik,
sailkapenari begirada bat eman beharra diogu :

1- - 288. Oier Aizpurua Zarautz 1943 p.
2- - 635. Gorka Urbistondo Azpeitia 1862 p.
3- - 715. Ekhi Erremundeguy Baiona 1845 p.
4- - 2567. Aitor Urbieta Zarautz 1549 p.
5- - 4400. Manu Goiogana Irun 1333 p.
6- - 5447. Uxue Goenaga Donostia 1227 p.

tropela.net : egin apustu, arriskatu

nor izango da lehena eta
nor izango da azkena
ez asmatzean disimulatzen
izaten da gauz zailena

tourrak norentzat izan behar du
egin zazue apustu
ta lehiaketa bixitzeko  edo
gure tropeltxoan sartu

Ekhinobitx 

akonpañante bila nabil

urtarrilaren 12an 20:00tatik aurrera gartziategi sagardotegian “Maletillen matxinada” bertso afaria egongo da.

bertsolariak argazkiko lauak. ezkerretik hasita Andoni Egaña, Xabier Silveira, Maialen Lujanbio eta Xabi Paia.

bi sarrera dauzkat. bat neretzat eta bestea DOAN nerekin etorri nahi duenarentzat. ziurrenik kotxia izango det eta eztet problemik izango akonpañantean bila juteko. gero, larunbata izanda, donostin parranda egitea da logikoena.

izena ematen duzuenon artean zozketa egingo det urtarrilaren zazpian.
ezinbesteko datuak: izena abizena herria adina eta telefono zenbakia

p.d: izen ematea 4 modutan egin daiteke

1.- fotolog bitartez www.fotolog.com/kzbl helbidean

2.- msn bitartez kzbl_crazy@hotmail.com helbidean

3.- sms bitartez 696388119 zenbakira bidaliz

4.- www.bertsokatea.mundua.com blogean lehiaketa hontako iruzkinetan.

KZBL

Egin trabes bertsozaleok!!!

                                   gpuntua

          Gpuntua finaleaño allau dala ta, bertsokatian ezin ba porra in gabe geatu ezta? Oaingo hontan finaleko sailkapena esan berkoezue, lehenengotik hasi ta zortzigarrenea banan-bana bertsolayan izenak jarriz. Irabazlia asmatziak 10 puntu baliyokoitu, bigarrena asmatziak 8, hirugarrena asmatziak 6, laugarrena asmatziak 5, bosgarrena asmatziak 4, seigarrena asmatziak 3, zazpigarrena asmatziak 2 ta zortzigarrena asmatziak 1.

Aklarao ezta? Ba bakizue ze in, egin trabes bertsozaleok! Urte bukaeran bertsokatiak dakan presupuestua aztertuko deu, baina seguru eon puntu geyen ateatzeitunak sari bikaina izango dula!

Bertsokatea

Finalisten zerrenda

Abenduaren 16an, Ilunben, Donostian jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera iritsiko direnen porra bat egingo degu. Bakoitzak idatz dezala bere 8ko zerrenda (hurrengo larunbata baino lehen ahal dela, bestela informazio gehiegi edukiko bailuke). Denak asmatzen dituenari gustora ordainduko diot afari bat. Ea zeinek asmatzen dituen gehien!

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5