Ximun Cazaubon

Ximun Cazaubon Jatsuarra da, 16 urte ditu eta Iazko Iparraldeko eskolarteko txapelketan 2.en gelditu zen. Maialen Akizuri Xaguak eginiko elkarrizketaren ondotik hurrengoa izango zela erabaki zen; hona hemen bera hobeki ezagutzeko parada.

Ximun Cazaubon

Noiz hasi zinen bertsotan?
-Bertsotan hasi nintzen 9 urterekin Uztaritzen

-Zergatik hasi zinen?
Aintzineko urtean Bertsolari Ttiki-ra joan ginen finalaren ikustera, eta bertsulariek egiten zutenaz kurios nintzenez, bertsu eskolan sartu nintzen

-Zerk ematen dizu segitzeko gogoa?

Bertso eskolan dugun giroak ematen dit segitzeko gogoa, bestalde, ttipitatik izan dut txapel bat lortzeko nahikaria, baina oraindik lortu ez dudanez…

-Inoiz ukan duzu gelditzeko asmorik?
Orain arte ezagutu dudan giro onarekin, ez dut nehoiz gelditzeko asmorik izan, nahiz eta batzutan horri pentsatu

-Nola definituko zenuke zure bertsu eskola?

Lagun artean, giro onean, lan egiteko aproposa

-Eta Karlos?
Ttipitatik traumatisatu nauen erruki gabeko diktadore krudela. Baina ez nuen gaur egun dudan maila lortuko ez banu bere metodo zorrotzekin ikasi

-Bada bertsolari bat idolo gisa ikusten duzuna?

Ez dut baitezpada bat gehien gustatzen zaidana, bertsulari ainitz preziatzen ditut. Hala nola Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus…

-Nola ikusten duzu gaur egun Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan bertsularitzaren egoera?

Karlos Aizpurua etorri denetik bertso erakasle gisa, gorakadan egon da hemengo bertsularitza, baina ohartzen naiz gure belaunaldiaren ondotik guttik segitzen dutela kolegioan sartzean, eta domaia da

-Zer falta zaio Ipar Euskal Herriko bertsolaritzari?

Erregularki jokatu ahal izango dugun Lapurdi, Baxe Nafarro eta Xiberuako xapelketa nagusia, aurten lehen aldikotz antolatua dena

-Aurten lehen txapelketa izango da. Nola ikusten duzu? Faboritorik bai?
Begiekin !!… Pentstzen dut etorkizun ona duela xapelketak, gainera ondoko aldian 6 gehiago baldin bagiran oraino hobeki. Bestalde, faboritoa, nahi ta nahi ez, Amets da

-Finalerako 8kotea asmatzen ausartuko zinake?
Badakizu untsa sobera berant dela horrentzat Bestenaz, nik eman nituen Sustrai, Amets, Maddalen, Patxi, Mizel, Odei, Miren eta Karlos barkatu zu ez emaiteagatik

-16 urte dituzu aurten, txapelketan parte hartzeko gazteegi…
Boh, zernahi gisaz, paritu den bezala, parte hartzeko aukera izanen dut, eta eegia erran berantetsi zait

-Bizkaiko txapelketa ere izango da momentu berdinean, segituko duzu?
Pixka bat segitzen dut, egunkarian irakurriz edo interneten ibiliz

-Nola ikusten duzu zure geroa bertsolari gisa?
Ez dut pentsatzen bertsolaritzaren bidez nere bizia irabazten ahalko dudanik, baina praktikatzen segituko dut

-Nori egingo zenioke elkarrizketa hau?
Elkarrizketa hau bertso eskolako kide guzier eginen nieke

-Bukatzeko erran nahi duzuna.

Galdera ikurra

MOTZEAN

1.- Zein hiru adjektiborekin definituko zenuke zure burua?
Gormanta, alaia eta pizua (batzutan)
2.- Ze izan nahi zenuke haunditan?
Ez dakit bate
3.- Bizitzako egun politena?
Egunero bizitzen duguna
4.- Gustuko duzun esaldi bat?
Batzuk jaten dute bizi ahal izateko, ni bizi naiz jan ahal izateko
5.- Maniaren bat edo aitortu daiteken bizioren bat?
Pfff… Hori zuk atxemanen duzu
6.- Gustokoen duzun kantua?
« Eh Txo ! »
7.- Erraitea asko kostatzen zaizun zerbait?
Erraitea kostatzen bazait, ez dizut erranen
8.- Nun gordetzen dituzu besteek (gurasoek adibidez) ikustea nahi ez dituzun gauzak?
Ez dut ezer gordetu beharrik
9.- Zein da zure gelatik gehien gustatzen zaizun objektua?
Ohea
10.- Gustukoen duzun marraki biziduna?
« The Simpsons »
11.- Printzesarik?
Eta zuk ?

ERRIMATUZ:
-Bertsua : euskal kulturaren sua
-Neskak : bizi osorako kezkak
-Txapela : ezin ukana, ze destinu krudela !
-Ama : nerekin badu lana !
-Rugbia : nere izaeraren erdia
-Aviron : hain talde ederrik ez dut ikusi iñon
-Ximun :Arma, tiro, pun !
-Karlos : Ez da iduri duen bezain hotz

puntu gorria

Ximun baino hoberik
ba al da bertsotan?

Atxemanen dituzu
hobeak denetan
Nahiz eta aski untsa
kantatu batzutan
Xapel beltzik buruan
ez dut oino ukan

Maialen Akizu

Maialen Akizu erdi Urretxuar erdi Gabiriarra da, 12 urte ditu eta Euskal Herriko eskolarteko txapela lortu zuen ekainean. Bera gehiago ezagutu nahian Maialenengana hurbildu da Xagua.

Maialen Akizu

Xagua: Kaixo Maialen!

Maialen: Kaixo!

X: Zemouz?

M: Earki!

X: Ya denboa dexente pasa da baña zorionak hasteko Euskal Herriko eskolarteko txapela irabazteatik ta in tziñun sayo earragatik.

M: Eskerrik asko!

X: Ze sentitzea holako zerbait lortzian?

M: Momentun nere izena esan zutenen ez nun sinisten. Harro sentitze zea, urduri, nahastuta,… Denetik pixkat.

X: Pentsatzet bai. Halare horren atzetik lan handiya dao. Batek ez du hola ta hola maila hori lortzen. Zuk nola ein dituzu entrenamenduak? Zenbatero?

M: Gipuzkoako txapelketako entrenatzeko asten 3 aldiz o hola geatzen ginen, ahal genun guztitan, ta euskal herrikoako asten eunero, ezer tarten ez bazeon behintzat!

X: Halare nahiz ta entrenamendu deitu diyoun, earki pasatzea sayo hoyetan ezta?

M: Bai! Entrenatzez gain ondo pasatzen deu ta ordun oso gustoa juten gea bertso-eskola. Suerte haundia izan det entrenatzen euki deten jendiakin.

X: Zenbat biltze zeate bertso eskolan?

M: Ba gure talden ustet 7-8 geala, baino entrenamenduta ez zien danak juten.

X: Gorka Azkarate izan dezute maixu bezela ezta? Zemouz berekin?

M: Oso oso oso ondo. Konfiantza haundie dauket beakin ta irakasle ta laguna da aldi beren!

X: Hori garrantzitsua izatea bai. Galdera tipiko bat oain Maialen; zer geyo eman dizu zuri bertsuak Euskal Herriko txapel honetaz gain?

M: Uf, gauza asko! Launak, giro ona, momentu earrak! Gauza asko die hitzez esateko!

X: Ta jakin al leike nola sartu ziñan saltxa hontan, nola hasi ziñan bertsotan?

M: Aitte ta ama beti izan die bertso-zalek, ni re txiki-txikitatik izan naiz. Jakin nonen bertso-eskola ireki zala ba berta jun nahi non nola o hala.

X: Entzuna dakat oso goiz hasi ziñala bertsotan, noiz hasi ziñan exaktamente?

M: 5 urte o hola eukiko nitun! Ordun ez nekin idaztene baino moldau nintzen.

X: Iya ni aña denboa zuaz ordun bertsotan.

M: (Parre iteu).

X: Haure galdera tipikua da baina beno, zein da zure bertsolairik gustokoena? Bat baldin baezu behintzat…

M: Lizaso beti gustau izan zait, ta oain beste asko re bai: Amets, Egaña, Lujanbio,… Ta noski Amaia Iturriotz!

X: Hemendik urte batzuta bertsokaten gazte batei entrebista iten diyounian iwal zure izena esangou Maialen! Gustauko al litzaizuke?

M: Gustau noski gustauko zitzaidala, baino oaindik ez det uste hori gertatuko danik!

X: Batek daki Maialen, bidia zabalik dakazu oaingoz.

M: Bai, baino oaindik denbora asko geatzea ta batek daki ze bide hartuko deten.

X: Beno, gure hamaika kategaldera beldurgarriyekin hasi aurretik azken galdera bat. Badakit bertsokatean berri bazendula elkarrizketa honen aurretike, nola izan tzenun gure blogan berri?

M: Ba bertso eskolan komentatu zuten ondo zeola blog hau ta sartu in nitzan ikusteko.

X: Eztakazu pelota in berrikan oain eh…

M: Ez egie da (parrez).

Maialen Akizu parrez…


1.- Zein hiru izenondokin definiuko zenun zure burua? Langilea, exigentea ta alaia.

2.- Ze izan nahi zenuke handitan? Unibertsitateko historiako irakasle.

3.- Bizitzako egun politena? Bertso eskoletako ostiralak, launakin larunbatak eta ekainak 21.

4.- Gustatzen zaizun esaldi bat? Eta euskal Herriko txapelduna… Maialen Akizu!

5.- Maniaren bat edo aitortu daiteken bizioren bat? “Eske” esatea.

6.- Gustokoen dezun kanta? Gutuna, Itxura garesti, Zarena-zarelako, Haizea, Izarren hautsa,…

7.- Esatea asko kostatzen zaizun zerbait? Piropon bat…

8.- Nun gordetzeituzu bestiak (gusaruak adibidez) ikusteik nahi ez dituzun gauzak? Ohe azpin.

9.- Zein da zure gelatik geyen gustatze zaizun objetua? Mesilla o ohea.

10.- Gustokoen dezun marraki biziduna? Heidi!!!

11.- Printze urdinik?  Ametsetan…


Maialen Akizu pentsakor…

Bertsokatean bada
tokirik zuretzat!
Zure proposamena
hartuko det aintzat,
nahiz eta lanpetuta
nabilen erabat,
noizbehinka egingo det
bisitatxoren bat.

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5