2008 Azaroa 13 @ 14:05
(bertsokatea)
Bertsokateak etzi zita du
jarri zazue arreta,
ze kide batek iparraldeko
txapela baitu gordeta.
Animo Ekhi lasai joan hadi
eta animoz beteta
Seuru sayo txukun-txukuna
egingo dekela eta.

Nerbioso xamar dagola ziur,
hala izaten da beti.
Etzan egongo txapela bere
buruan dela baleki…
Animo oihu berezi bila
idatzi hau det ireki,
orain dezute aukera eta
harritu zazute Ekhi!

Xagua
4 Iruzkin
2008 Urria 14 @ 16:27
(bertsokatea)

Urriak 14, yos… fetxa honek
burura egin dit salto.
Ah bai! Felipe III.ena
fetxa hontan jaio zalako!
Edo ta Huygens ta Arnold Toynbee-k
berdin egin zutelako?
Ez. seguruna UCI sortu zen
eguna hauxe delako…
Ez… Horregatik ez da izango.
Ostras! Alto Xagu! Alto!
Iwal fetxa hontan Titanic harek
ondoa jo zuelako?
Ezpa!!!! Egiya!!! Iya ahaztu zait…
gaur enabil hain galako…
Mila zorion Silvia zuri,
ta urte askotarako!!!
d.e: Barkau argazkiyagatik Silvi! Baina berrize ordenadoria izorrau zait ta Google-en zu bakarrik agertze ziñan argazki bakarra da…
Xagua
9 Iruzkin
2008 Urria 9 @ 17:46
(bertsokatea)

Bertso bat pentsatzen hasi nak biño bukaera soilik etorri zik burura. Bukaerako puntuaren azken lerroa, hobeki esanda: (8ko nagusi baterako):
…
ta urte askotarako!!
7 Iruzkin
2008 Iraila 4 @ 21:33
(bertsokatea)

Oier gu zirikatzen
aritu ta gero
gu geldi geratzerik
ez inork espero
-aMa1aLeN-
4 Iruzkin
2008 Iraila 3 @ 12:01
(bertsokatea)

Ziur irailak 3an zer den
askok ez dakizutela,
kasualitatez ez ditut jarri
bonbila eta kandela…
Gaurko egunez ospa dezagun
merezi duen bezela,
bonbila piztu zitzaigunetik
urte bete pasa dela!
Bertsokatea haseran ez zen
gaur egun dagoen bloga
baizik korreo bidez Manuk ta
biyok jarri gendun moda,
elkarri bertso idazten biyok
aritzen giñen gustora
ta azkenerako jende gehiago
arrimatu zen ondora.

Urtebetean 300 bertso
izugarrizko ostian
ikus zazute zein jardun giñen
tope denbora guztian
Maddi ta Irati Haritzen goyan
Manu ta biyok azpian
ta Unai firma botatzen berak
egindako marrazkian.
Beranduago Ane sartu zen
eta eman zuen kaña,
egunean bat idazten gendun
hartu genion tamaña,
azkenerako hainbeste bertsoz
nazkatu egin giñan baña…
ya ezaguna egin den blog hau
sortu gendun alajaña!
Gero katera hurbildu ziren
Ekhinobitx ta Hooligan
beranduago Mcdalen, Julen
ta Turbix ere segidan.
Erdi zalantzan daudela batzuk
nola jakin badakidan
ea aMa1a Maialen eta
Uxue hurbiltzen diran!
Xagua
4 Iruzkin
2008 Abuztua 28 @ 15:13
(bertsokatea)

Gaur San Agustin izateaz gain
degu egun ezaguna,
ya 21 urte baitira
munduratu zitzaiguna
patinetero ta bertsolai den
gure hooligan laguna,
nahiz ta xahartzen ari Zarauzko
soltero de oro deguna.
Bertsokatean partez muxu bat!
Ondo pasa zak eguna!
Xagua
7 Iruzkin
2008 Maiatza 11 @ 22:17
(bertsokatea)

Labaka ikusi ta
gelditu naiz mutu
egun natzaionean
goxo gerturatu
kaixo erran ta berak
ez nau ezagutu
Iruzkin 1
2008 Martxoa 31 @ 7:50
(bertsokatea)

Azkenaldian bertsokatean
ez dabil pertsona asko
Baina bat bada, bat bereziki
aspalditik dena kanpo!!
Non da Kazabal? non da Kazabal?
galdera egin beharko
noizbait agertu beharko duzu
gure desafiorako!!
Ekhinobitx
5 Iruzkin
2008 Martxoa 13 @ 23:00
(bertsokatea)

Kasu honetan nik galdera bat egingo det, eta zuek erantzunak nahi ditut.
Noizko asteburu pasa eta desafioa?????
Apirila gainean dugu…
Manu
2 Iruzkin
2008 Martxoa 7 @ 20:54
(bertsokatea)

Bertso pare bat idatziz
horra presentazioa,
banuen hemen sartzeko
aspaldin ilusioa
Gorka Urbistondo naiz ni
Bertsoa afizioa,
Mekaniko (txatarrero)
Da nire ofizioa (bis)
Kalimotxo ta Gin kasa
Dira nire bizioa
Saskibaloia gustoko
Eta tau-kin pasioa
Afari ta bazkariak
ia ia obsesioa
Neskatan eitea berriz
Zientzia fikzioa. (bis)
Argazki hau aurkitu det
armairu baten gordea,
garbi ikusten da hemen
ni naiz mutil dotorea,
beti umoretsu nago
ez naiz batere bordea,
umetatik gainezka det
haixea ta umorea
amak esaten dit leno
nula fisiko hobea
orain aldatu egin zait
txikitako kolorea
azaletikan joan zait
gorputzetik ez ordea
orain beste zentzu baten
bait naiz apur bat berdea. (bis)
10 Iruzkin