2008 Azaroa 22 @ 12:53
(asmakizunak)
Bart Lizarrako Etxabe duke
jaunan jauregiyan bertan
dukea hilik aurkitu zuten
iluntzeko hamaiketan.
4 susmagarri aurkitu nitun
erdi negarrez penetan,
galdetu nien “dukea hiltzean
nun zeudeten eta zertan?”
Ta hurrenez hurren bakoitzak ala
aitortu zidan “benetan”:
Lehenik eta behin sukaldariyai
ipini niyon kontrola,
aitortu zidan une horretan
bera sukalden zegola.
Bera ez zela, bera ez zela,
nola egingo zula, nola?
Aitortu zidan 11ak alden
oihu bat entzun ta hola
garbitzen zegon plater dotore
bat erori zitzaiola.

Etxeko alabak zion irakurtzen
zegola pake pakian
ta berehala erreakzionatu
zula buila entzutian.
19 ta 20.go
orrialdien artian
markapaginas sartu zula ta
joan zela pixpax batian
eta lur jota geratu zala
jauna hilik ikustian.
Maiordomua omen zegoen
lagun batzukin batera,
bere soldata exkaxa jokauz
mahai bueltan pokerrera,
asko irabazten zegola ere
aitortu zidan gañera;
baina oihua entzun orduko
joan zela ikustera,
ah! Ta gainera orduan zula
koloreko eskalera.
Jardinerua hitz gutxikua,
lanak izan nitun hontan,
behin eta berriz galdetu niyon
zertan zegon ordu hortan
eta zergatik ez zen azaldu
zer zen ikusi asmotan.
Azkenik hala kontatu zidan
tonu altuan erronkan:
“ni ez naiz izan kanpoko nere
txabolan bainengon lotan”.

Zenbat ideia ta gogoeta
guztiei entzun ondoren,
bat izan dela pentsatu arren
ez dakit ziur nagoen;
beraz, laguntza eske joanda
jokatuko det ondoen.
Nahiz ta susmoak izan ez dakit
hiltzailea zein ote den,
zuek abilak zerate eta
lagun zaidazute arren…
Xagua detektibea
9 Iruzkin
2008 Urria 31 @ 13:46
(asmakizunak)

Pirata batek ondokoari
txanpona bat diyo kendu,
gero barkoko brankara joan ta
itxasora botatzen du.
Hori jakinda orain galdera
nahi nizueke zuzendu:
itsas-mailak zer eingo ote du
igo, jaitsi edo mantendu?
(Zergatia nabarmendu…).
Xagua
19 Iruzkin
2008 Iraila 25 @ 23:44
(asmakizunak)

Permintxo baso bat ur hartzera
joan zen taberna batera,
baina barmanak ikusi eta
pistola zuen atera,
Permintxo barra hurbildu orduko
apuntatu kopetera,
nahiz ta sustoa hartu Permintxo
ez da haserretu, keba!
Eskerrak eman ta irribarretsu
abiatu da etxera.
Arrazoia zein ote da?
d.e: Jakizue, ez ziren ezagutzen aurrez.
d.e.2: Erantzunak bertsotan nahi ditut mesedez.
Xagua
10 Iruzkin
2008 Uztaila 22 @ 12:17
(asmakizunak)

Audientzia nazionalean
bi gizon ezker eskuma,
akusazio moduan dute
hilketa baten jarduna.
Zu erruduna zara ta zu ez
juezari diot entzuna,
baina halere gero pasa da
inork espero etzuna.
Errudunana zuzenduz juezak
hala esan dio hurruna:
hau da kasurik bereziena
inoiz ikusi deguna,
nahiz badakigun ta frogak dauden
zu zerala erruduna
legeak hala dio ta libre
utzi behar zaitut laguna.
Ea nork azaltzen didan zergatik utzi duen libre , astindu garuna lagunak!
Xagua
9 Iruzkin
2008 Ekaina 17 @ 21:49
(asmakizunak)

Anderrek atzo maisuan mahaian
zokormiran zebilela
kontrol artean aurkitu zuen
goian dagoen papela,
nahiz ta haseran pentsatu zuen
ikasle batena zela,
berriz begira ipini eta
Ander ohartu zen bela,
maisuaren letra zela.
Ordu erdi bat pasa aurretik
enteratu zen eskola,
maisuari hain gauza errezean
burua joan zitzaiola.
Baina maisua jakintsua da
horrelakorik iñola…
Ikasle denei justifikatu
zien gaizki ez dagola,
asmatu zazue nola…
Xagua
12 Iruzkin
2008 Maiatza 27 @ 9:53
(asmakizunak)

Hiru preso bizi osorako kartzelara kondenatuak dira. Hiruetako bati gutxienez, ateratzeko aukera ematea proposatzen da. Presoak ohartu gabe, bakoitzaren bizkar gainean marka bat jartzen zaie. Bizkarrean marka bat balin badute eta ohartzen badira atera daitezke.
Noski, presoek ezin dute haien artean komunikatu. Besteen bizkarra begiratu dezakete eta arrazoitu. Preso bakoitzak, beste bien bizkarra markatua dela ikusten du baina ezin du ikusi zer duen berean. Zein arrazonamendu logiko egin behar dute, hirurak ateratzeko?
Lehena errexa omen zen eta
hainbeste trufa ta burla
bat bera ere ez zen sentitu
kontu hauetan ahula
baina aldi hontan maila igo da
ta ezin da disimula
3 presoen asmakizuna
ezetz asmatu sekula!
Ekhinobitx!
11 Iruzkin
2008 Maiatza 23 @ 19:54
(asmakizunak)

Xaguari asmakizunen monopolioa kendu nahiean, hona hemen asmatzen errex bat!
Taxi batean gizon bat doa
beste askoren modura
berritsua da eta hizketan
aritu ohi da ardura
gidariak ez du hitzik egin nahi
eta ez dabil gustura
Ta horregatik ematen dio
gormutua den itxura
helmugaraino iritxi eta
behar den dirua atera
gidariari ordaindu eta
gizona jaisten da behera
taxiak segitzen duen artean
bere bidean aurrera
gidaria_ez zela hain gormutua
gizona nola_ohartzen da?
Ekhinobitx
4 Iruzkin
2008 Maiatza 19 @ 21:24
(asmakizunak)

Turista bati behin kanibalek
loturikan zeukatela
aiztoa jarri lepoan eta
esan zioten horrela,
eurei gezur bat edota egi
bat esan behar ziela;
hura gezurtzat hartu ezkero
astiro hilko zutela
eta egitzat hartzen bazuten
ti-ta tximista bezela.
Baina turista etzen tontoa
iñork ezin du ukatu,
etzen ixilik gelditu eta
ez baitzuten akabatu.
Ta hori nola? Zer pasa zan ba?
Dena ezin det kontatu…
Zer esan zuen eta zergatik?
Pentsatu benga pentsatu…
Asmatzen dunak kontatu eta
asmatze ez dunak asmatu!
Xagua
10 Iruzkin
2008 Otsaila 20 @ 22:16
(asmakizunak)
Hona berriz asmakizuna, astindu garuna, laguna!

Bi pisutako etxe batean
daude 3 interruptore,
goiko pisuko gelako argia
batek pizten du dotore.
3-rak beheko pisuan daude
traidore traidore.
Jakin nahi nuke pizten duena
ote den A, B edo D.
Baldintza batzuk: argiak ez du
erreflejorik egiten,
bakarrik zaude, ezin da deitu
ta ezin da etxetik irten,
gora behin soilik igo zaitezke.
Ez da hain errez jakiten
halere ea emaitza ona
norbaitek ematen diten.
Xagua
13 Iruzkin
2008 Urtarrila 30 @ 13:32
(asmakizunak)
kaixo denoi. kateko kontraseña aldatu det zuen denen aurrebaimenarekin; izan ere, bertsokateko sortzaile izan eta lan asko egin arren uste dut kateko kide denen artean biren izena jartzea ez dela egokia. zer iruditzen zaizue zuei???
dena den, kontraseña berria jakiteko joku bat proposatzen dizuet.
0: *
1: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
2: _ _ _ _ _ _
3: _ _ _ _ _ _ _ _ _
4: _ _ _ _ _
5:_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
6: _ _ _ _ _
7: _ _ _ _
8:_ _ _ _ _
9: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
10: _ _
11: _ _ _ _ _ _ _ _
1: jokalari zaharrak duena
2: etxeko sarrera
3: terroristek egiten dutena
4: sudurraren alde banatan bat
5: 5 a dauzkan hiria
6: unai ez den gaztelumenditar anaietako bat
7: gezurra ez dena
8: gehiegik gutxiegi erabiltzen duna
9: tranpolin saltoetan mortalekin batera egiten dira
10: arre-ren aurkakoa
11:2008ko otsailaren 21a
KZBL
Asmatu dutenen zerrenda:
Ekhinobitx
Xagua
9 Iruzkin