Mikel Laboa joan zaigu

Mikel Laboa

Aspaldiko partez negar
egin dut gaurko honetan,
sartu zeralako amets
betea den lo batetan.
Zuri eskerrak askotan
joan naiz hegan ametsetan
xorien eran kantuan
etsipenei ihesetan.
Kantuz sortu zinen eta
bizitza eman horretan,
kantuz agurtzen zaitugu,
kantuz negarrez penetan.
Zoaz lasai, zoaz Mikel,
egizu egan, benetan…
beti egongo baitzera
gu guztion bihotzetan.

Xagua

Independentzia eguna Hernanin

Ostiraletik larunbatera
salto batez naiz pasako,
larunbatian Hernanin egun
señalatua zalako.
Eran, kantatu, eran, dantzatu,
eran, korri, eran, salto,…
Denetik pixkat egin genuen
beraz kontatu beharko.

Goizez (eguardiz) bertso poteo
batez hasi zan eguna,
arratsaldean sokatira ta
bizpahiru trago hurruna,
8ak alden berriz manifa,
hasera baten txukuna;
baina, ez da hain zaila asmatzen
gero pasa zitzaiguna…

Iada 10ak ken 7 ziran
joan ziranian etxera;
beraz, lasaitu eta berriro
joan giñen txosnen aldera.
Badakizue, betiko gisan
pasa zan hortik aurrera:
gure animoak gora joan ziran;
zerbeza katxiak behera…

Kontzertuetan tximuan pare
moitu ostian gorputza,
gure ustetan allatze giñan
baña zakurraren putza,
nola liteke… gu gabe joan zen
4retako autobusa;
ta azkenian 7k aldian
iritsi giñan Zarautza.

Bertsokateko askok joateko
egin genuen modua,
testimoniyo bat ere badet
ta zuentzako hor dua:
bertsokatekideak Hernanin
Hara Hooligan, Kzbl jauna,
aMA1a eta Xagua
(ta konpañiya Urruzunoko
pareja parranderua).

d.e: aMA1a, ez jartzeko ez bazenian esango akaso enun jarriko, baño bakizu, debekatzian tentaziyua sortzea ta…

d.e.2: Argazkiya handiyan ikusteko klik in gañian. Kalitatiai dagokiyonez kulpak Kzbl-ei (bere mobilakin ateatakua da) eo argazkilayai (Urruzunoko beste parrandazale bat); kasu hontan Xaguak eztaka kulpaik harritzekua bare jejeje…

Xagua

Gaxtiak Vs Xaharrak desapiyua

Ostiralian bertso eskolan
ohorea zegon kolokan,
Motxianeko gaxte ta xaharrak
jardun baikinen erronkan,
afalaurretik paletan eta
afalostian bertsotan,
jakin gainera nagusi izan
garela aurtengo hontan.

Paletan giñan Hooligan ta ni
Vs Xabi ta Etxabe,
hasi aurretik presioakin
ez genbiltzan horren bare,
lehengo urteko akatsetatik
ikasi degu halare
ta aurten errex gailendu gera
iya izerditu gabe.

Ondoren bertso desapiyuan
egin behar gendun burruka
eta Xevillan egin genuen
nahiko buztan afalduta,
bertso eskolan guk kanturako
afiziyua degu ta
afalostia hasi genuen
bertso zaharrak kantatuta
.

Xaharren taldian ziran Etxabe,
Xabi, Artzaya ta Martin,
eta gurian nola Arantzabal
etzen etorri gurekin
Hodei, Hooligan ta nik taldia
osau genun Txikiyakin,
ta garaipena gurea izan tzen
6 ta 5 emaitzarekin.

Xaharrek axkar eskatu zuten:
“alineación indevida”,
ta epaileak ipini ziren
errekurtsoai begira,
Txikiya ez dala hain gaxtia ta
onartu egin zuten tira…
baina iwal diyo hurrengo urtian
bueltak etorriko dira!!

Pikeak pike lagunartian
ibili giñan guztiyak,
ta holakotan pasa ohi dan lez
hegan egin tzun astiyak,
etxeratzeko lagundu zigun
John zaharraren abestiyak,
geyago jakin nahi badezute
hemen daude argazkiyak.

Xagua

COMUNIO!!!

comunio!!!

 bertsokateko comunioa sortu det. seguru krixton galdera pila dituzuela, ezta?

zer da comunio bat? futbol liga partikular bat da. kuenta egitean (doan da) ekipo bat (al azar) tokatuko zaizu. dituzun jokalariekin gehi dauzkazun 20.000.000kin jokalariak fitxatuz ekipoa osatu beharko duzu eta alineazio bat egin.

alineazio horrekin jokatuko duzu eta “as” diarioan ematen dizkieten puntuen arabera puntu gehiago edo gutxiago lortuko dira jornada bakoitzean.

hona hemen gure kuenta eta kontraseña

kuenta: bertsokatea kontraseña: bk

comuniyua sortu det gure
futbolitis gordeleku
dena libre da baina arauei
izan hainbat errespetu
esplikatu det ongi antxian
ta ezpadezute ulertu
nik baino geyo omen daki ta
arren Xaguai galdetu

[KZBL#19]

BERTSOKATEKOAK PASAIAN

pasaian bertso eskola
urte hontan zaigu jaio
nahiz aurretik egin izan
ditugun hainbat ensaio
aurten goaz “A por todas”
posible da; ze arraio!
ta hargatik irailean
egingo dira lau saio

lehenengoa ostiralez
eta zenbakia bosta
martindarrak ziren berez
bata bestearen kontra
baina azkenea ansa
eta xamoan borroka
baina zail da etortzea
lizardikoa dagota

urrengoa 12an
ditugu unai ta manu
gaurko anuntzio hauxe
ipini dudala amu
zalantzarik ez dut baina
bate zalantzarik banu
joango nintzateke gero
ez nendin ni egon damu

eta hirugarrengoan
xamoa ta lizarralde
xanjuanen izango da
esaten det bazpadare
aurrekoen antzerako
sarrera 5 euron pare
a, ta oraindik sarrera
dexente saltzeko daude.

azkena 26an
sanpedro dugu hautatu
xagua eta casabal
nork nola nor umillatu
5 euro dira sarrerak
merkea dela onartu
eta komentariotan
entradak erreserbatu

doinua: soldadito marinero

[KZBL#19]

Olinpiar jokoak…

El Mundo | 13/8/2008

Los organizadores de los Juegos Olímpicos de Pekín confesaron el martes que el programa televisado de la ceremonia de apertura contenía imágenes falsificadas y montadas previamente con fuegos artificiales.

La ceremonia comenzaba con una escena espectacular en la cual 29 ‘huellas gigantes de fuegos artificiales’, atravesaban Pekín hacia el estadio olímpico. Se creía que la imagen de las huellas, trazadas por cohetes, estaba siendo grabada desde un helicóptero.

Según afirmó el vicepresidente ejecutivo del comité organizador de los Juegos, Wang Wei, los fuegos artificiales fueron lanzados de todas formas, pero la imagen no era visible debido a la bruma.

“Puede que las imágenes de las huellas, filmadas con anterioridad, fueran utilizadas en la emisión debido a la mala visibilidad”, afirmó Wang Wei.

Según afirmó el periódico ‘Beijing Times’, las imágenes fueron emitidas de un modo artificial gracias al trabajo de una sociedad informática especializada.

Según se desprende de esta noticia, la empresa Crystal fireworks podría haber simulado los movimientos del helicóptero y evitar la imagen borrosa que provocaba la niebla.

Esta controversia se suma a la polémica del ‘playback’, en la que el director musical del espectáculo, Cheng Qigang, reconoció que la niña que salió a cantar, ataviada con un traje rojo, lo hizo en ‘playback’, mientras que la que se escuchó era de una segunda niña, no elegida por su físico.

aldaketa txinatarra


Dena kolore ta dena argi,
dena eder ta primeran,
ikuskizunak zoragarriak,
denak ileran-ileran,
atzeramartxa erraldoiakin
norbait antortxara hegan,
su artifizialak apartekoak,
iya Zarauzkoen eran;
oso polita izan zen dena,
politegia aukeran…

Xagua

Zarauzko bertso astea

Zarautzen urtero antolatu ohi dugun bertso “astea” ere hurbiltzen ari da. Uztailak 17-18-19 egunetan hainbat ekintza burutuko dira zarauzko kaleetan. Uztailak 17an bertso musikatuen emanaldia izango da kale nagusian dagoen Basarriren bustuaren parkean eta ostiralean Zarautz-Azpeitia GR-16ko saioa izango da bertan. Bestalde, 19 larunbata, egun nagusia izango da, txepelketaren eguna hain zuzen ere.Herritarrei eta herritarrak ez direnei hamaiketakoa eta bertso sorta batzuk eskeini ostean txepelketari hasera emango zaio.

Txepelketa tabernaz-taberna burutzen da eta taberna bakoitzean bina partehartzailek hartzen dute parte buruz buruko libreko saioetan. Bertan ez dira hankaluzeak potoak eta horrelakoak kontuan hartzen, aurrekoa isilaraztea eta jendeari irribarre bat sortzea da gehien baloratzen dena.

Noski, esan beharrik ez dago partehartzea ez dela zarauztarrengana soilik mugatzen eta oso aberasgarria dela jende berriak parte hartzea. Esate baterako, Ekhinobitxek parte hartu zuen lehengo urtean eta oso dotore gainera, Silvi bera ere hurreratu zen duela bi urte eta kantuan jardun nahi ez zuenez epaimahai lanetan jarri genuen jejeje, bestalde, bertsokatearen asmakizunen jarraitzaile den Maialen Akizuk (aurten Euskal Herriko eskolarteko txapela irabazi duena) ere kantatu zuen txepelketan “Cipri” tabernan, duela 4 urte oker ez banago.

Gainera, hainbat zurrumurruren arabera KZBL aurtengo txepelketa prestatzen ari omen da azken hilabeteetan eta horregatik ez omen da katetik azaldu azkenaldian, hala ote da… Turbixentzat ere aukera polita izan daiteke txepelketa, nahiz eta oraingoz ez duen aitortu partehartzeko asmorik. Hooligan bertan izango da aurten ere, agian zalantza handiena Xaguarena da, Aubixan monitore lanak egun horretan bukatzen baititu eta ez baitago ziur txepelketara garaiz iristeko moduan izango den, baja handia litzateke zalantza izpirik gabe. Azkenik, entzun dudanez, “la chica del coro” ere parte hartzeko asmotan omen da baina anaiaren oneritzirik ez omen du lortu oraindik, lastima…

Xabier Etxeberria izan zen iaz txepeldun eta Hooligan berak (duela bi urteko txepelduna) eman zizkion txepeldunaren sariak; hots, soberano botila, farias kaxa eta txepela. Hala ere, saririk onena urte osoan kaka emateko eskubidea da eta Xabik badaki ederki zer den hori… Ez da errexa izango Xabiri txepela kentzea baino mila gorri bertsokateko norbaitek lortuko duela!!

Xabier Etxeberria txepelduna

Xabier Etxeberria, iazko txepelduna

Norbaitek txepelketan parte hartzeko asmorik balu edo besterik gabe egun eder honetaz gozatzera etorri nahiko balu, Motxianeko bati aurrez abixatzea eskertuko genioke, bazkaritarako txartelak gorde ahal izateko. Anima zaitezte!!!!

Xagua

Eurokopa 2008ko Txapeldunak

Hooligan bat naizen aldetik iruditzen zitzaidan halako iruzkin bat egin beharra neukala, nahiz eta potrotaraino egongo zeraten egun hauetan albiste hau entzutez, ziurrenik ez delako guk entzun nahiko genukena, baina ditudan ideiak baztertu eta kirol terminotan bakarrik mintzatuko naiz.  Austria-Suitza 2008ko Eurokopako irabazlea: Espainiako Selekzioa

ejpana.jpg

Futbolaz ideia pittin bat daukan edozeinek daki, Espainiak egin duela Eurokopa honetan, Holanda eta Kroaziarekin batera jokurik, ligaxkako 3 partidak errez irabaziz. Azken bi hauek ordea, final laurdenetan gehienon harridurarako kaleratuak izan ziren Errusia eta Turkiaren aurka, Espainiak ordea ez du hutsik egin eta bere joku tekniko eta ikusgarriak beste selekzio guztiei gaina hartu die eta merezita irabazi dute Eurokopa hau.

Bestalde, abiadurak;potentziak eta agresibitateak futbolean hainbeste garrantzia duen garai honetan, eskuineko jokalari honi eman diote Eurokopako jokalari onenaren saria. Xavi Hernandez da bera, bartzelonakoa eta 1.68m neurtzen du, ez da oso azkarra ez indartsua. Halaere baloia hanketan ongi erabiltzen, beti lagun egokienari pasatzen dio, jaurtiketa bikaina dauka, erasoko jokaldia hasten du eta 2. lerrotik errematatzera sarri iristen du, eta defentsan ere zelaierdian beti ondo kokatuta dago, erdilari defentsiboaren laguntzaz ( kasu honetan Marcos Senna sasoiko bat) presioa egin eta erasoko aukera gehienak itxiz eta baloiak goian errekuperatuz, kontraeraso bizkor bat ahalbidetzeko. Goitik beherako futbolaria.

xavi.jpg

Hooligan

Eskolarteko Euskal Herriko finala

Amaia eta…

Larunbaten Altsasun
genuen erronka
la chica del coro-re
tartean zegon ta,
pankarta eta guzti
plana gendun monta,
nahiz eta nerbiyuak
izan ziren kontra
ederki jardun zela
nahi dizuet konta.

Egun pasa ederra
izan zen benetan,
Zarautzera ez ginen
itzuli penetan;
hala izaten denez
horrelakoetan
txapeldun handi bana
suertatu zen bertan;
txikitan Maialen ta
Miren handietan.

12 urterekin
holakoik sekula,
lehenengo azterketan
zer ta matrikula!
Zorionak Maialen
ta bejondeizula,
bertso eskolak poza
ezin disimula,
Amaia Iturriotzek
badu dizipula.

Bertsokateko Ane
genuen handitan
oso ondo aritu zan
ari naiz egitan.
Miren nagusitu zen
guztietatikan,
txapelduna izan zen,
gainera birritan,
holako detallea
izanagatikan.


Hau isladatzen dute
hamaika argazkik,
ikusi nahi ezkero
egizu bertan klik.

Ikusi nahi ezkero
argazki gehiago,
hemen izugarrizko
galeria dago.

Saioko kronika bat
nahi ote dezute?
Zubertsotanen laxter
ipiniko dute.

Noski ipini dute
berrian kronika,
irakurri nahi dunak
arren hemen klika.

Xagua

Iruratik Altsasura

Gipuzkoako txapeldunak

Doinua: El rey león (En la jungla)

Lirilirilirilirililiriauimbaue….

 Zorionak Ane! Bagoaz
katean-katean…
beste txapeldun bat geyago
ya bertsokatean!

Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue…

Hire agurra kopiatuaz
Azpitxapelduna
izan arren Altsasun bayetz
Azpi txapelduna!

 Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue…

Ez da askok dion bezela
hain ume mukizu!
Mikro aurrean gu aña bada
Maialen Akizu!

Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue…

Ta Amaia gure “txikiya”
la chica del coro,
“hooligan”-en bidea hartzeko
badu nahiko gogo.

Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue lirilirilirilirililiriaumbaue…

d.e: Zorionak baita Goierri-Asteasuko taldiai, merezi zenuen eta!
d.e.2: Informazio gehiago http://www.zubertsotan.net/ (Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren web orrialdea)

Xagua

« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4 Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5