Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Animo Ekhi!

Polizia frantsesak hainbat atxiloketa egin ditu gaur (ere). Tartean gure bertsokatekide den Ekhinobitx.

 http://www.gara.net/azkenak/06/144720/es/La-Policia-francesa-detiene-ocho-personas-Lapurdi-Nafarroa-Beherea

Atxiloketaren arrazoien berri orainik ez dute eman. espero dugu  laister gurekin izanen dugula berriz ere!,animoak eta besarkada bat hemendik Ekhiri!

 eutsi goiari!

 Ekhi  eta bertzeak askatu!!

zabaldubildudel.icio.us

17 Iruzkin

  1. Aitor Urbieta -(e)k esandakoa

    Ekaina 29, 2009 @ 1:37 pm

    Serio al da hau?
    Ostra, jo ta ma geratu nauk notizi honekin.
    Jendia gaixo ziok horrelako jendia atxilotzen, gaixo.
    Espero diat hau dana ez dala luzerako izango eta esan beharrik e ez gure besarkadak eta babesik handienak bialtzen dizkioula hemendik.

    Animo Ekhi!

  2. Manu -(e)k esandakoa

    Ekaina 29, 2009 @ 1:55 pm

    Animo Ekhi, zurekin gaude!! Eutsi gogor!!

  3. julen -(e)k esandakoa

    Ekaina 29, 2009 @ 2:06 pm

    serioa da Aitor, horrelako gauzekin ezta brometan ibiltzen ta…
    aber zuk diozun bezala ezten luzerako kontua eta “susto” bat bertzerik ez den izaten…zuk erran bezala, jendia gaixo dago horrelako jendia atxilotzen…

  4. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 29, 2009 @ 3:31 pm

    Animo Ekhi! Eutsi gogor ta aer laxte hemen haugun berriz gure artian!!!

  5. Amaia -(e)k esandakoa

    Ekaina 30, 2009 @ 3:41 pm

    N fin… ANIMO EKHI!

  6. ane -(e)k esandakoa

    Uztaila 1, 2009 @ 2:22 pm

    eutsi!

  7. goierri69 -(e)k esandakoa

    Uztaila 1, 2009 @ 3:56 pm

    Animo Ekhi eta beste guztiak!!!
    GARAIPENA GUREA IZANGO DA!

    TA DEFENTSA TERRORISTEN JOKABIDEA BADA,
    GURE HERRIAREN DEFENTSAN TERRORISTAK GARA!!!

  8. galdera -(e)k esandakoa

    Uztaila 2, 2009 @ 11:25 am

    eup!
    galdera bat: norbaitek badaki non irakurri eta sinatu daitekeen “ekhi etxean eta kantari nahi zaitugu” leloa? Eskertuko nuke jakitea, eta seguru oraindik hemendik badirela ez dakiten batzuk. Beste gabe,

    Aupa EKHI tA beste guztiak!
    aupa Ibai Mateo! NON DA JON?

  9. Hoooooligan -(e)k esandakoa

    Uztaila 2, 2009 @ 1:18 pm

    Ieup, galdera!

    Ba geuk ere horixe nahi genikek, Ekhi etxean eta kantari ikusi, baina egia esan lelo horren berri ez genuen, eta guk ere siñatuko genukeen gustora, beraz, agian heuk informatu beharko gaituk gu.

    Bestalde, Iparraldeko atxilotuetatik erdiak askatu dituzte ezta? Halere uste dut gure kidea ez dela tartean. Hau dek marka hau.

    Aupa EKHI eta beste guztiak!

  10. galdera -(e)k esandakoa

    Uztaila 2, 2009 @ 2:15 pm

    AUPA hooligan!
    Nik ez zekiatelako galdetu diat. Egunkarian eta bertsoa.comen ikusitakoa baino ez. Han jartzen zian lelo honekin eztzekiat zenbat bertsolarik bat egin ziela, baina ez zekit besteik.
    Norbaitek baleki… abisatu!

  11. julen -(e)k esandakoa

    Uztaila 2, 2009 @ 3:16 pm

    iep!
    80 bertsolari eta bertsozalek “Ekhi etxean eta kantari nahi zaitugu” lelopean sinatu dugu. sinadura email bidez egin da, zuei etzaizue emailik iritsi? hamaikabertute bidez zabaltzen hasi zen eta azkenean 80 sinaduratara iritsi da, nahi baduzue niri erran eta nik sartuko dut zuen sinadurak, nahiz eta ia lista definitiboa atera den…igual berandoxko da bino bueno…saiatzegatik…

    egonen gara! ongi segi!

  12. goierri69 -(e)k esandakoa

    Uztaila 3, 2009 @ 10:39 am

    ASKATU DITEK!!!!

    hala ere….oraindik bazagok lana ugari egiteko!! XAGU edo beste administratzaileren batek ipin dezala arren argazkiren bat gaiarekin lotutakoa bertso batzuk bota ahal izateko eta gure barrenak ustutzeko, batzuk gure alde egiten diten bitartean guk haien alde egingo baitiagu bertso bidez!

    PRESOAK KALERA AMNISTIA OSOA!!!

  13. Hoooooligan -(e)k esandakoa

    Uztaila 3, 2009 @ 12:10 pm

    Pozten gaituk benetan!

    Jakin 80 pertsonako zerrenda horretan gure izenik ez agertu arren (beti bezela berandu enteratu gaitukelako), ez direla horiek babesa azaldu dien bakarrak. Halere, poza ez da osoa oraindik batzuk barruan segitzen dutelako.
    Administratze lanei dagokienez, XAGU Zuberoan dek monitore lanetan, beraz saiatuko nauk zerbait jartzen, baldar xamar moldatzen banauk ´e.
    Beraz, Bota Bertsuba!, baina mesedez Bota!

  14. Silvi -(e)k esandakoa

    Uztaila 3, 2009 @ 12:16 pm

    nke eztet sinau, beandu ibiltzetik…

    ANIMO EKHI!

  15. julen -(e)k esandakoa

    Uztaila 3, 2009 @ 4:13 pm

    iep!nere kulpa da ein haundi batean, kontua da Hamaikabertute bidez hasi ginela sinatzen ta enintzen konturatu zuengana etzela ailetuko emaila,…pasa in zitzaiten, sentitzen dut. honat pasa beharko nuke abisua….

    joe, pozten naiz! gaur goizean leitu dut Ekhi askatu dutela ta. poztu naiz! Ongi etorria berriz ere Bertsokateara Ekhi! lenguan Aitorrek erran bezala, batzuk jota daude!

    ala, aber bigarren xorta kolektibo hori noizko den e! jejeje!

    ongi segi!

  16. Xagua -(e)k esandakoa

    Uztaila 14, 2009 @ 10:54 am

    Nike ezin izan nun sinatu dokumentua udalekutan neola ta, baino hemendik dijua nere babesa bai Ekhintzat, bai kanpuan dauden bestiantzat ta batez ere barruan gelditu dianantzat. Besarkada bat eta animuak danai!

  17. iraia -(e)k esandakoa

    Uztaila 28, 2009 @ 12:34 pm

    Zuek despistatuak? ni bai! ontxe enterau naz ta! hilabete españaldetik ibili naz,ta ezin izin naz bertsokatean sartu, horregatik gaur enterau naz! ai ama!! eskerrak atera zaituzten ekhi!! animo!!!

    beraz, nik be eztot sinatu…

Iruzkin bat idatzi

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios