Hooligan Abadiñon

Atzo, iñuxente egunez, gure Hooliganek sayua izan tzun Abadiñoko gaztetxian, ta nola ez, Hooligan, Hodei ta hirurok (Bizkaia aldekuantzat los tres mosqueteros) hara jun giñan. Biden galduko giñan bildurrez goizo-goizo abitu giñan baño kasualitatez zuzen-zuzen allatu giñan Abadiñoa ta gaztetxea arrimatu giñan hitzordua baño ordu bete lenuo. Han Eñaut Uruburu “Lepotxok” harreratu gintun (Egoitz Zelaiak esango luken bezela…) ta zerbeza batzuk hartzen bestiai itxoin geniyen. Danak elkartzian gaztetxeko bigarren pisuko sozidadetxoa eraman gintuzten ta afai ear bat eskeñi ziuten Gaztetxekuek, eskerrikasko benetan danagatik ta zorionak dakazuen gaztetxiagatik! Harrituta geatu nitzan ta ze earki dakazuen gaztetxia…

Tripa bete, eztarriya busti eta sayuan txanda. Jende geyegi erez baño oso txoko goxua eta bertsotan eiteko aproposa, entzule fiñez betia. Jone Uria, Odei Barroso ta gure Hooligan prest zeuden Lepotxon aginduta kantatzeko.

Abadiñoko sayua

Esan biharra dao sayo berezi xamarra izan tzala, bertso-trama antzeko zerbait prestatu zun Lepotxok eta gai danak alkarri lotuta jun tzian; bertan, sexu kontuak eta txingurriei buruzko dokumentalak izan tzian nagusi. Sayua berezi xamarra izan tzanez ba kronika re hala izangoa. Lehenbizi sayo bukaeran Lepotxo gai jartzailiai indako elkarrizketa jarrikoizuet, hau da beak ziyona:

Lepotxon neuronek askoako eman tzuen bai… Baño beno, has gaitezen haseratik. Aitor eta Hodei bikote baten paperen jarri zitun eta Jone euren launik onenan paperian. Gaur zinea jutia erabaki dute baina zinera iritsi eta zer ikusi erabaki ezinik dabiltza. Ez da sayo txarra jun, baina 3rei ere antzeman zaye oaindik berotu gabe daudela. Hemen sayua:

Ze pelikula ikusi etzuela erabaki ta, txingurriyan dokumental bat ikusten bukatu zutela azkenian; oi da Lepotxok esan tziyena hurrengo jarduneako. Hemen sayua:

Ta txingurriyan dokumentala ta geo ze? Ba Odeien oherako griña, Aitorren burukomiña, adar jartzeak eta adar jotzeak eta beste hainbat gauza. Bukaera aldian Lepotxok kolpez 40 urte gehitu zizkiyen gure protagonistai, baño 40 urte geyo izanagatik gaurre txingurriyan dokumental bat ikusten omen daude zinian. Sayua hasi bezela bukatu, oi zan Lepotxon ideia, ta hortan bete betian asmau zun nere ustez, azken gai honetan aurrez aipatutako kontu denak sartzeko aukera izan baitzuen bertsolayak. Hona osau zuten sayua:

Ondoren puntukako sayua eta txaluak. Pare bat trago geyo, lagun giruan berriketa batzuk ta buelta Zautza! Gure protagonista txofer eta Xaguan galderai erantzuten. Hemen Hooligani bueltan indako elkarrizketatxua:

Egun hontako argazkiyak ikusi nahi baituzue ein klik hemen.

Ondo izan!!!

Euskal Herria Vs Euskadi

Euskadi eta Euskal Herria
eztabaida_izan ondoren
jokalariek erabakia
hartu_egin zuten lenbailehen
Jakina dugu aurten partida
ez omen dela eginen
Katekideok jakin nahi nuke
zuek zer deritzozuen

Ekhinobitx

Baionatik Kubara ( Bizkaiko finalaren kronika)

Oierrek Bizkaiko finalari buruzko kronika egitea eskatu zidan lehengo larunbatean. Pixka bat berandu baina hemen doa. Zerbait gehitu nahi duenak egin dezala lasai. Eguna luzea izan zen eta nire memoriak huts-egiteak dauzka.
Igor Elortzak irabazi zuen txapela

Igor Elortzak irabazi zuen txapela

10:30
hitzordua nire etxean Patxi eta Gillenekin…

11:00
Patxi eta Gillen nire etxera iritsi ziren. Autobidean abiatu eta kolak. “Goazen nazionaletik”… kolak. Dena aurreikustea gustatzen zaienez, Patxi eta Gillenek ez zuten finalerako txartelik eta Euskal Herria mugitzen hasi ziren bana lortzearren.

12:00
Hendaiara iritsi ginen azkenean. Gillen pixile. Xaian gelditu ginen trago bat hartzeko. Patxi eta nik zurito bana. Gillenek EHKA bat (Euskal Herriko Kola Alternatiboa - hau bai zinezko boikota). Ondoan genuen mozkor irundarrarekin irri batzuk egin ondotik (bertsotan saiatzen zen… saiatu bai baina lortu ez!), berriz ere Bizkairako bidea hartu genuen. Nire bi bidelagunek finalerako txartelik ez zeukaten oraindik.

14:30
Bilbon aparkatzea lortu eta parte zaharrera abiatu ginen Begoñatik.
Sagardo botila eta pintxo batzuk hartu (edo pintxoa eta sagardo botila batzuk…) eta handik ibili ginen eguneko lehen poteoa eginez. Eta han azaldu zen gure salbazioa : Gaztesarea. Nire bi lagun gaztesarean dabiltza eta finalan sartzeko akreditazioa zeukaten. Juergan segitzeaz gustora zeuden eta Patxi eta Gillenek finalerako sarrera zeukaten. Hori bai soinu batzuk grabatu behar genituen… beste bi sagardo botila!!

16:30
Metroa hartu genuen (sagardo botilak trikota azpian gordeta) BECera buruz. Barrura iritxi eta “aretora ezin da botilarik sartu”… “zeregingo diogu ba”, barrura sartu aitzin edan genituen.

21:30
Kanpora atera ginen. A bai : saioa! Ongi joan zen. Eszena oso polit jarrita zegoen eta Igor Elortzak irabazi omen zuen.

22:00
Algortakoekin afaltzera joan ginen. Depresio planean zeuden baina hala ere ongi joan zen. Hori bai, bokatekin batera garagardo puta batzuk hartzeko gure karnetak erakutsi behar izan genituen, garagardoak 15 urte zeuzkatenentzat zirela kontuan hartuta bueno… normala!! hehe.

23:30
Berriz ere parte zaharrera. Herrikora. Plan depresiboa. Katxi batzuk. Enfin. Arrate etxera, Jone bere lagunekin, besteak ez dakit…. eta Patxi, Gillen eta ni? “Ei Neguri Gorriak dago Arenalean” ( A bai! 20.en aldia zen erraten nuela…). “Ados goazen”. Salto batzuk, oihu batzuk… eta kontzertua bukatu zen. Eta Gillen eta Patxi etxera. Etxera? ni ez behintzat!! Haiek pisura eraman eta kalera berriz.

XX:XX
Iraia deitu, haiekin gelditu, Izar aurkitu eta Bilbira. Amets : buf jende gehiegi! Txondorra : buf jende gehiegi! Iratxo : Ei! Oier! Ei! Hodei Ei! (nola ostia izena zuten hoiek?). Sartu eta txupito bana. Izar desagertu zen eta berea Hodeik edan zuen. Eta beste trago batzuk eta oihuak eta bultzadak (5m²an 100 pertsona sartzearen arazoak) eta lehen “bertsoak” (barkamenak Amurizari) eta nire hasierako inkognitak argitu ditut : Esther eta Illargi izena dute bi tautalek.

XX:XX
Kanpora atera eta Ametsera. Jende gehiegi. Illargk sartu nahi du, Esther, Oier eta ni antzokira joatearen aldekoak gira, Hodei ez da ezertaz enteratzen eta Izar bidean galdu dugu. Kanpoan  Hodei bertsotan hasi dela ohartu gira. Guantanamera doinuan. Hasi gira gu ere. Ta Illargi komentzitu dugu. Bagoaz antzokira. Bidean oihuka, hau da, bertsotan, “no te inkietas pal antxoki, no es un largo viaje”. Ta Antzokian… “ze osti ez dute jendea sartzen uzten”. “Bilbira!!”Bidean ia-ia udaltzaingoak harrapatu gintuen eta beste kotxe batek zapaldu baina iritxi ginen Bilbira.

XX:XX
etxean, ohean goxo-goxo sartuta… lortu hartu nuen.

Zgyzhs-vn plwvz

kode zifratua

Ia zeinek deszifratzeun hurrengo bertsua; astindu garunak, lagunak!!!!

Zhgvyfipl szryg rifwr
bzg lrn yfifiz vgligvn
yzpzi-yzpziip hzigf nrngavoz
yzirpfa gzyvinz yzgvn
vhpzgf szngcv nvfigag pzmz
yzpziwzwvzn tzfaz yrpzmz
ginpro nvntlvn vwzgvn
vgz nvhpz yzg sfiivizgf azn
gz af nli vhzgvn
Rtli Voligaz vhzn nvfgza nrp
krcpzg znñzgf avrgrvn
tzfi zhgvovsvnz gz nztl klarp
lrnwrml lsvzn vgz yrofarp
yzmz lrn vnza vtlgvn
yzpziip pznkzrz qlgvn

Xagua

Bizkaiko Finala

Kaixo lagunok:

Denok jakingo dezuten bezala, larunbat honetan, hilak 20, Bizkaiko bertsolarien Finala jokatuko da, morboz beterik dagoen finala gainera. Euskaldun gehienak apustuzaleak gerala gauza jakina da-ta, gainontzean Bertsokateak aspalditxoan segimendu haundirik ez daukanez ba, Kiniela egitea proposatzen det. Joku baldintzak honakoak izango dira:

- Lehen lau postutan asmatzen den postu bakoitzeko 5 puntu.

- 5. etik 8.era asmatutako postu bakoitzeko 4 puntu.

- Finalistak: Paiatarrak, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Unai Iturriaga

- Kinielako garaileari Hoooligan-ek berak trago bat aterako dio garaileak nahi duenean, beti ere, inguruneak hala uzten badu.

- Kiniela egiteko epea larunbat eguerdian 15tan bukatuko da.

Ba hoixe. Hemendik pasatzen zeaten dan-danok animatzen zaituztet kiniela egitera, ea gure Bertsokateari bizi pixkat ematen dioun! Larunbatian BEC-era zoaztenak goza zazutela finalaz eta Santo Tomasak ez zaitzatela ustekabean harrapatu.

Hooooligan

Puntua jarrita: Miren Irigoien

Noizbehinka hitz goxo batzuk aitzia re gauza earra izatealako… Hemen BertsoZalea berripapereko, hil honetako, puntua jarrita zutabetxua. Eskerrikasko Miren…

Miren Irigoien puntua jarrita

Oier Lakuntza

Oier Lakuntza 85eko belaunaldiko iruñako bertsolaria da, kimikako doktoretza egiten ari da Donostian eta joan den asteburuan bigarren sailkatu zen Izeta sariketan. Bera gehiago ezagutu nahian Xagua bidali dute bertsokateko arduradunek Oier entrebistatzera.

Oier Lakuntza

Xagua: Iepa Oier!

Oier: Iepa, kaixo!

X: Zorionak hasteko Izeta sariketako bigarren postuagatikan. Gustoa geatu hitzan ezta?

O: Bai, ni saioarekin gustora gelditu ninduan. Kanporaketan nahiko gaizki aritu ninduan baino finalean nahikoa gozatu nian eta gustora.

X: Bestela saioz eta zer moduz habil? Saiorik bai?

O: Nahi baino gutxiago egia esan. Gehiago hartzeko moduan.

X: Izeta sariketa bueltatuz, enteratu nauk oain dala bi urte txapela irabazi huala. Ze oroitzapen dazkak egun hartaz?

O: Egia esan nire izena aipatu zutenean ezustekoa pixka bat. Ni nahiko gustora geratu ninduan baino enian espero, iruitu zitzaian besteren bat hobeto aritu zela, baino ez, beno, oso gustora.  Egia esan aurtengoarekin konparatuta aurten parte hartu duen jende askok aurreko aldi hartan ez zuen parte hartu, baino bai, gustora.

X: Ta nola ospatu huan ba txapela?

O: Nola ospatu? Ez ba ezer berezirik ez. Saio ondoren pote bat hartzera joan gintuan. Gero lagunen txantxaren bat edo beste entzun behar, baño ez, gustora.

X: Oain txapelketa kontuakin ai gaituk, baina hasi, bertsotan hasi nola hasi hitzan? Familiatik, edo nola?

O: Egia esan familia izugarri bertsozalea ere ez huan baino iruñaldean saioren bat egoten zuanean aldiro juaten zituan gurasoak eta horrela pixka bat zaletasuna sortu zitzaian eta hortik pixka bat. Gero enteratu ninduan ikastolan ere eskola orduz kanpoko bertso eskola bat antolatuta zegoela Unai Agirrerekin eta beno horra jun ninduan, gero Iruñako bertso eskolara pasa ninduan eta orduz geroztik ba urtero urtero.

X: Bertsolariya ta kimikua… Nei askotan esan tziatek aber elkarrekin zerikusirik ba al tzekaten, hiri re galdeuko zien iwal, baño ba al tzekatek zerikusirik?

O: Honbre, zerikusirik… hori bertsolariak aurkitu behar ziok. Bai, nik beti esaten diat kimikan loturak eta lantzen dizkiagula asko, ba beno… bertsotan ere hitzen arteko loturak lantzen dizkiagu asko. Baño ez, egia esan, bi bertso ezberdin bezela dituk.

X: Dana den, hiri bereziki dakaken gaixotasunagatik esango zien Kimika hartzea nola ausartu haizen ezta?

O: Askotan esan ziatek egia esan. Neri haseratik esan zidatean kimikan laborategian lan asko dagola eta nik laborategian ezingo nuela ezer egin. Nik hori banekien egia esan. Haseran zerbait saiatu ninduan orduan gehiago ikusten nuelako baino berehala ikusi nian laborategi kontua niretzako ezinezkoa zela. Baina hala ere ba familian ere kimiko bat bazeukeat eta etzekiat horren eraginagatik edo baino neri kimika gustatzen zitzaian eta hola hasi nituan pixkanaka pixkanaka.

X:  Eta azterketak egiteko eta nola moldatze hitzan?

O: Hasera batean karrera egiten hasi ninduanean lupa batzuk erabiltzen hasi nituan. Lupa haiekin azterketa besteen antzera egiten nian, kontua huan denbora geixeago behar niala irakurtzen eta zailtasun gehiago nuelako. Eta gero ba ikusmena galdu ahala beste era batzuk erabili behar izan ditut. Esate baterako karrerako hirugarren mailan konturatu ninduan luparekin izugarri kostatzen zitzaiala ta beno ba luparekin gehi anpliatuta. Geroztik ya ordenagailuarekin hasi nituan egiten, irakasleek pendrive-an pasatzen zidaten azterketa eta horrela.

X: Ta bertsotarako ze arazo edo zer zailtasun sumatze dituk alde hortatik?

O: Honbre, agian zailtasun nagusia bertso saio batean zehar besteren batek jasotzen duen informazioa, ba etzekiat, publikoko zerbait edo, ba informazio hori jasotzeko zailtasun handiagoa. Ta horrelakoetan ba beno, eskertzen duk ondoan batenbat izatea edo ba hiru baldin bagaituk ba kantatzen ez zegokenak esplikatzea edo…

X: Ta gai hau aipatu diagunez, bazekiat orain dala gutxi artikulu bat idatzi dekela honen inguruan. Kontatuiguk pixkat…

O: Nik hor eskatzen nuen gauza nagusiena zuan itsuok orokorrean, beno itsuok eta beste ezindu batzuk ere,  ez daukagula jendearengana hurbiltzeko jendeak orokorrean duen erreztasunik. Nik adibidez eztiat jendea non dagoen ikusten eta besterik gabe inork esaten ez bazidak ez zekiat nor den eta orduan jendearengana hurbiltzea nire kabuz ezinezkoa zaidak. Batez ere zuzendua zegoen ez lagun lagunei, bestelako ezagunei eta, normalean iepa bat esan eta besterik gabe urruntzen den jendeari, ba gehienbat hoiei zuzenduta, itsu bati ba ezer egin gabe geratu beharrean ba beregana hurbildu eta “kaixo ez dakit nor naiz”, ba horrela agurtzea.

X: Beno, ta oain bertsota itzuliz pixkat, galdera tipiko bat: zer eman dik hiri bertsoak?

O:  Bueno ba bertsoa neretzako izan duk agian, ez zekiat, pixka bat astean zehar beste gauzak albora utzi eta txipa aldatzeko modu bat. Bestalde baita bertsolariekin harreman hori, publikoko jendearekin harreman hori, aberasgarria izan dut gauza askotan, harremanetan eta…

X: txapelketako saioa eo afal ingurukoa?

O: Giroagatik afal inguruko saioa. Hala ere lehen esan dizudan bezela ba afal inguruan hiru bagaude ba arazorik eztaukat bestela ba agian zailtasun geixiago. Halare, giro aldetik noski bertso afaria. Txapelketa edo oltzako formatua ere gustatzen zaidak hala ere.

X: Beste galdera tipiko bat: bereziki gustokoa deken bertsolariren bat?

O: Askotan ausartu izan naiz izenak aipatzera baina nik uste goi mailan dagoen edozein bertsolarik bakoitzak bere ezaugarriren bat edo erakartasunen bat badaukala.

X: Beno, orain 11 kategaldera beldurgarriyakin hasiko gaituk, zerbait gehitu nahi badek edo hauxe hire aukera.

O: Ez, ba beno…Jendeak igual pentsatuko dik nire gaixotasunarengatik arazorik okerrena ikusmena dela ezta, baño nik ikusmenarena nahiko asimilatua diat. Batez ere okerren pasatzen diat entzumenarekin, bai jende asko dagoen lekutan entzuteko eta baita lehen ez diat aipatu baino oihartzun handia zegoken lekutan oso gaizki pasatzen diat.


Galdera laburrak

MOTXIAN
1.- Zein hiru adjektiborekin definituko huke hire burua?

Erronkazalea, lagunzalea eta burugogorra
2.- Ze izan nahi huke hemendik urte batzutara?
Askok uste baino zalantza gehiago zauzkat oraindik
3.- Bizitzako egun politena?
Nahi dudana egiteko aukera ematen didana eta denbora librea dudan edozein
4.- Gustuko deken esaldi bat?
Gogozko bidean aldaparik ez
5.- Maniaren bat edo aitortu daiteken bizioren bat?
Hatzazalak jatea
6.- Gustokoen deken kantua?
Momentuaren arabera
7.- Esatia asko kostatzen zaiken zerbait?
Ez esatea hobe badaezpada…
8.- Nun gordetzen dituk besteek  ikusterik nahi ez dituken gauzak?
Nire barrenean
9.- Zein dek hire gelatik gehien gustatzen zaiken objektua?
Irratia
10.- Txikitan gustokoen huan marraki biziduna?
Doraemon eta Dragoi Bola
11.- Printzesarik?
Zubeldiak Ilunben bota ziana kantatzeko moduan niok

ERRIMATUZ

Kimika: batzutan astuna, gehienetan polita
Bertsolaritza: bera gabe nola ulertu nire bizitza?
Unibertsoskola:  galdu ezin duguna inola
Ordenadorea: itsuentzako instrumentu dotorea
Nafarroa: batzutan umila, bestetan arroa
Euskera: gehien maite dudana da bera
Lagunak: guztiok behar ditugunak
Oholtza: hobe beroa bada ta ez hotza


Mattin

Zein da buruan dezun
hurrengo erronka?

maiz ibiltzen naiz haize
olatuen kontra,
oztopo denei behar
hordagoa bota,
nik egunerokoan
segi behar borroka.

Muxu beroak

Se queda sorda por besarse con su novio

Una joven China ha perdido toda su capacidad auditiva tras besarse con demasiada pasión con su novio, según el diario ‘Nanfang Daily‘.

Todo ocurrió cuando la joven, de Zhuhai, se besaba de forma “demasiado ardiente” con su novio. El apasionado beso provocó la rotura de su tímpano izquierdo. La pareja explicó que habían oído un sonido repentino, como un ‘puff’ mientras se estaban besando, y que a partir de ese momento la chica dejó de oír.

Los jóvenes tardaron más de una hora en decidirse en ir al hospital y solo fueron después de comprobar que la chica era totalmente incapaz de oír a su novio ni las bocinas de los coches.

Según explicó al diario el médico otorrino que trató a la paciente, a pesar de que resulta poco frecuente perder la capacidad auditiva por este motivo, fisiológicamente, si los besos son excesivamente apasionados puede ocurrir, ya que puede producirse un cambio de presión en el oído interno que termine causando la rotura del tímpano.

El truco está en no dar besos “demasiado ardientes, demasiado largos y que exijan un esfuerzo excesivo, ya que pueden causar efectos secundarios”. Besar, según concluye el periódico, también es una cuestión que exige moderación.

mx

Lo que no mata engorda edo
te deja sordo bestela…
Irakurri det Txina aldian
kezkatu xamar daudela;
esango dute: eta orain zer?
Kitto muxuen umela?
Gu lasai gaude, garbi da zertaz
kezkaturikan ez dela,
Euskal Herriyan holakorikan
ez baita pasako bela…

Xagua

Mikel Laboa joan zaigu

Mikel Laboa

Aspaldiko partez negar
egin dut gaurko honetan,
sartu zeralako amets
betea den lo batetan.
Zuri eskerrak askotan
joan naiz hegan ametsetan
xorien eran kantuan
etsipenei ihesetan.
Kantuz sortu zinen eta
bizitza eman horretan,
kantuz agurtzen zaitugu,
kantuz negarrez penetan.
Zoaz lasai, zoaz Mikel,
egizu egan, benetan…
beti egongo baitzera
gu guztion bihotzetan.

Xagua

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5