Bota bertsuba XV

zerbeza bat

zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 29, 2008 @ 4:30 pm

    Batzuk edaten dute ahazteko
    alkolikuak direla
    ta beste batzuk lotsa galtzeko
    daukate bere epela,
    batzuk lagunek hartzen dutenez
    eurek hartu ohi dutela,
    batzuk plazerrez, batzuk ohituraz,
    baina denak mela-mela…
    Guk ere sarri eraten degu
    parrandetan ta horrela.
    Nahiz ta den gauza itzela,
    ez eran honek bezela,
    beranduegi konturatuko
    zeratelako bestela
    kontzientzia garagardotan
    disolbagarria dela.

  2. MARIKONTXEXI -(e)k esandakoa

    Azaroa 29, 2008 @ 5:02 pm

    Begiyak oker okerrak dituk
    atento traguai beira
    hik e gaurkuan ibilliko dek
    krixtoneneko tankera
    desafiyuan billa al habil?
    apustuan jira bira
    eztek potroik ean traguan
    ta bestia ne kontura!

  3. Manex -(e)k esandakoa

    Abendua 1, 2008 @ 11:36 am

    Nahi ta garagarrezkoa
    den normalean izaten
    hau edaten ari denak
    du garizkoa ematen
    Fresko-fresko sartzen dena
    edozein larunbaten
    festetako erregea
    iaz, beti edo aurten
    tipua mozkortuko da
    hola halakoren baten
    inbidiya sartzen ai da
    hasi behar det esaten
    zerbezan apologia
    bertan beharko det eten
    nik ez det ta zerbezaren
    txupitorikan edaten

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5