Etxabe duke jaunaren hilketa

Bart Lizarrako Etxabe duke
jaunan jauregiyan bertan
dukea hilik aurkitu zuten
iluntzeko hamaiketan.
4 susmagarri aurkitu nitun
erdi negarrez penetan,
galdetu nien “dukea hiltzean
nun zeudeten eta zertan?”
Ta hurrenez hurren bakoitzak ala
aitortu zidan “benetan”:

Lehenik eta behin sukaldariyai
ipini niyon kontrola,
aitortu zidan une horretan
bera sukalden zegola.
Bera ez zela, bera ez zela,
nola egingo zula, nola?
Aitortu zidan 11ak alden
oihu bat entzun ta hola
garbitzen zegon plater dotore
bat erori zitzaiola.

detektibea

Etxeko alabak zion irakurtzen
zegola pake pakian
ta berehala erreakzionatu
zula buila entzutian.
19 ta 20.go
orrialdien artian
markapaginas sartu zula ta
joan zela pixpax batian
eta lur jota geratu zala
jauna hilik ikustian.

Maiordomua omen zegoen
lagun batzukin batera,
bere soldata exkaxa jokauz
mahai bueltan pokerrera,
asko irabazten zegola ere
aitortu zidan gañera;
baina oihua entzun orduko
joan zela ikustera,
ah! Ta gainera orduan zula
koloreko eskalera.

Jardinerua hitz gutxikua,
lanak izan nitun hontan,
behin eta berriz galdetu niyon
zertan zegon ordu hortan
eta zergatik ez zen azaldu
zer zen ikusi asmotan.
Azkenik hala kontatu zidan
tonu altuan erronkan:
“ni ez naiz izan kanpoko nere
txabolan bainengon lotan”.

Zein ote da?

Zenbat ideia ta gogoeta
guztiei entzun ondoren,
bat izan dela pentsatu arren
ez dakit ziur nagoen;
beraz, laguntza eske joanda
jokatuko det ondoen.
Nahiz ta susmoak izan ez dakit
hiltzailea zein ote den,
zuek abilak zerate eta
lagun zaidazute arren…

Xagua detektibea

zabaldubildudel.icio.us

9 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 22, 2008 @ 12:58 pm

    Pentsau det hemendik aurrea ranking bat itia asmakizunakin. Ordun, erantzun zuzenai puxtarri bat emangoyot eta erantzun orijinalenai beste bat. Hori bai, erantzunak bertsotan ber du izan eh!!!!

    Astindu garunak, lagunak!!!!

  2. Manu -(e)k esandakoa

    Azaroa 23, 2008 @ 3:23 pm

    Jardineruntzat gogorra zenez
    goizez lanian hastia
    pentsatu zuen sega hartuta
    jaunai burua moztia
    maoidomuak hanka bat moztu
    zion, alabak bestia
    sukaldariak erabili zun
    oso pozoi garestia
    inuzenteak dira bai baina
    errugabeak eztia!!!

    Ezetz asmatu noren estiloko bertsoa den hau????
    Asmatzen dunai beste puxtarri bat, jejeje

  3. M@1@L€N -(e)k esandakoa

    Azaroa 23, 2008 @ 4:52 pm

    Maiordumua da hiltzailea
    ta abila da kontuan
    Baina halere ez du asmatu
    kontatu duen moduan.
    Dirua lortuz, hilaren hotsa
    entzun zuela orduan,
    berak esan du ibili zala
    lagun batzuen onduan
    4 susmagarri baldin bazeuden
    zeinekin zegon jokuan?

  4. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 23, 2008 @ 5:00 pm

    Nahiz imajinazioz
    zeraten saiatu,
    oraindik ez dezute
    enigma asmatu.

  5. goierri69 -(e)k esandakoa

    Azaroa 23, 2008 @ 5:03 pm

    Dukea oso lasai zebilen
    Bere etxe dotorean
    sukaldari ta maiordomua
    jardinerokin musean
    baina alare etzan asarrau
    potro jorran ikustean
    etxe nausia pertsona bat zen
    onena onen artean
    eskilak igo eta alaba
    aiumaka sentizean
    19 ta 20 orriak
    zer ziren nabaritzean
    ta ikustean bere alabak
    ze arrasto zuen ertzean
    hatxis porroa kentzean
    ta alabari heltzean
    prakak erantzita zituela
    aitatxo konturatzean
    aitortu zion sartzen zuela
    liburu baten atzean
    aita jarri zen begira eta
    liburua_apartatzean
    atake batek emanda seko
    gelditu zan bapatean!!!!

    FILOSOFI HAUENGATIK NAUK 69, XAGUA….

  6. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 25, 2008 @ 1:40 pm

    Exaktamente filosofikua dekenik etzaik ba iruitu Goierri… Baño beno… Aipatu gauzak hola segitze bau orijinaltasunan puntua bakarrik banatu berkoetela… Erantzun zuzena biyar gabian emangoet iñork asmatzen ez bau, biyar arte dakazue beraz.

    Astindu garunak, lagunak!!!!!

  7. Turbix -(e)k esandakoa

    Azaroa 25, 2008 @ 10:15 pm

    Ezin izan dut asmatu
    askoz erantzun hobea:
    sukaldaria-alaba
    a ze pare dotorea…
    nere ustez hoyek dute
    amodio bat gordea.
    Maiordomuak ganatzik?
    Ze nolako aktorea!
    Ezin diat nik ulertu
    jardineron umorea!
    Ni ez bait nauk Goenkale
    iten dun direktorea!

  8. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 26, 2008 @ 9:50 pm

    Erantzun zuzena: alaba da gezurtia eta beraz hiltzailea. Gezurra esaten digu. 19 eta 20.go orrialdeen artean markapaginasa sartu zuela dio eta hori ezinezkoa da, ezin da bi orrialde horien artean markapaginasa sartu orri bereko bi orrialde baitira beti, bestela hartu liburu bat eta frogatu!!!

    Orijinaltasunaren puntua Goierri69-ntzako da, zalantzik gabe orijinalena bea izan da ta… Halare egokiya iruitu zait Manun bertsua saritzia, earra iruitu zait ta; beraz, bere lanan fruitu bezela puntu erdi bat. Erantzun zuzenan puntua banatu gabe geatzea kasu hontan…

    Beraz, sailkapen nagusiya hola geatzea:

    1.- Goierri69 : 1 puntu

    2.- Manu: 0,5 puntu

    Hurrengo baten puntu geyo lortzeko aukera!

    Ondo izan!

  9. biobat -(e)k esandakoa

    Azaroa 27, 2008 @ 8:01 pm

    “Lehiaketa” bukatu dan arren
    nik banun hipotesia
    alabarenak harritu nindun
    esan ber badet egia
    Baña halare enun usaitu
    bera zala hiltzallia,
    ta esango nun danak batea
    akau zutela dukia.

    Blog earra, egitan!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5