Aupa Ekhinobitx!
2008 Azaroa 13 @ 14:05 (bertsokatea)
Bertsokateak etzi zita du
jarri zazue arreta,
ze kide batek iparraldeko
txapela baitu gordeta.
Animo Ekhi lasai joan hadi
eta animoz beteta
Seuru sayo txukun-txukuna
egingo dekela eta.
Nerbioso xamar dagola ziur,
hala izaten da beti.
Etzan egongo txapela bere
buruan dela baleki…
Animo oihu berezi bila
idatzi hau det ireki,
orain dezute aukera eta
harritu zazute Ekhi!
Xagua
Ni -(e)k esandakoa
Azaroa 13, 2008 @ 6:18 pm
Han Ekhi Aubixako sala txukun txukun aspiradorakin garbitzen.
Beti ez zan holako santua re…
Larunbatian han izango gera goiz partetik iluntzerarte Donibane Lohitzunen giro pixkat jartzen eta bertsolarien alde oihu batzuk egiten.
Ah ta ez harritu hor goiko titulu hori nunbaiten irakurtzen badezue!
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Azaroa 16, 2008 @ 6:56 pm
Banderola polita Oier. Baina hurrengoan pixkat argiago jarri. Erdia ez zen irakurtzen… jeje! Milesker
-aMA1a- -(e)k esandakoa
Azaroa 16, 2008 @ 9:07 pm
Zorionak Ekhi!
M@1@L€N -(e)k esandakoa
Azaroa 17, 2008 @ 4:51 pm
ZORIONAK EKHI!!!!! Kriston saioa in zendun!