Bizitza

Nahiz ez gaur ta ez sekula
hontaz ez jakin nahikoa,
ausardiaz bizitzari
bertsoak naiz jartzekoa.
Zerbait erreala ote?
Edo zerbait abstraktoa?
Inork inoiz irabazten
jakingo ez dun jokoa?
Ergel batek kontautako
ipuin zentzugabekoa?
Biharko planak egiten
zaudela pasatakoa?
Gauza bat argi det behintzat,
neroni naiz lekukoa…
bizitza magia dela
ta maitasuna trukoa.

4 urtaroak

Zientziak dio dela
aminoazido, zelula,
proteina, organulu,
organo, quark, partikula,
elektroi, protoi ta neutroi,
atomo ta molekula,
ta abar luze batekin
osatutako formula.
Nik uste det kumuneko
paperaren antza dula:
hasieran lasai-lasai
zertan neurtu ta kalkula?
BaƱa iya ohartu gabe
bukatzen joaten zaigula
ta gutxi falta denean
apreziatzen degula.

kumuneko papera

Bizitza ta heriotza
eskutikan doazela
zein zaila den onartzea
nahiz jakin horrela dela.
Izane hil ta gero zer?
Ezereza zein krudela…
Sarri pentsatzen det hortan
ohera sartu ta bela,
baina almoadak ordun
erantzuten dit horrela:
bizitzak heriotzaren
oporraldiak direla.
Beraz bukatu aurretik
gozatu behar den bezela,
hiltzean pentsa dezagun
merezi izan zuela.

heriotza

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin

  1. Anonimoa -(e)k esandakoa

    Azaroa 11, 2008 @ 4:29 pm

    oso onak Xagua.
    Bizitza komuneko papelarekin parekatzea polita iruditzen zait, hain zuzen, besteek utzitako kakak garbitzen pasatzen dugulako!!

  2. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 11, 2008 @ 6:03 pm

    Arrazoi Anonimo, izane bizitza “rollo” bat da…

  3. Ek -(e)k esandakoa

    Azaroa 12, 2008 @ 10:51 am

    Anonimoa=Ekhinobitx … presaka nenbilen eta ez dut izena emateko astirik hartu

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5