Txanpona eta itsas-maila
2008 Urria 31 @ 13:46 (asmakizunak)
Pirata batek ondokoari
txanpona bat diyo kendu,
gero barkoko brankara joan ta
itxasora botatzen du.
Hori jakinda orain galdera
nahi nizueke zuzendu:
itsas-mailak zer eingo ote du
igo, jaitsi edo mantendu?
(Zergatia nabarmendu…).
Xagua

julen -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 12:53 am
iep!
pixkat igoko da, pisua sartzen baduzu uretan beti igoko da uraren maila, gorputz ba uretan sartuta beti hala gertatu da, beraz txanponarekin hala gertatuko da, ez?…(eske bertzela eztut trukoa nun duen arrautzen)
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 1:25 am
Nahiz ta txanponak desplazatzen dun
urak hartzen dun tokia,
arrazoi pixkat badezu baina
ez da erantzun egokia.
Ek -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 11:37 am
Barku gainean baziren txaponaren pixuak uraren maila eragiten zuen jadanik, barkuko gaineko ekipaje guziak bezela. Ordan uretara botata ez da deusik aldatuko, mantenduko da.
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 12:11 pm
Arrazoi pixkat badezu baina
etzabiltza guztiz zuzen,
pentsatu eta ohartuko zera
maila ez dela mantentzen.
julen -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 12:16 pm
iep!
nik uste trukoa, txanponean dagola…edo txanponik ezin dela egon.
1- itsasoa zabala da baina bertan ez komertzioa, ez OTAko marra urdin, ez janari makina…eztago deus, beraz txanponekin joateak eztu zentzurik
2-barkuan txanpona norbaitek izatekotan nagusiak izanen zuen, piratak “langile” soilak izaki, pobreak eta dirurik gabeak ziren, beraz txanponik etzutenez ikusiko, ezin da txanponik bota uretara
por hori!jejeje!
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 12:32 pm
Ez Julen, ez, ez, hortik ez hasi,
trukorik ezin da izan.
Jarrai ezazu lehengo bidetik
hain gaixki re etzebiltzan.
Bueno pista bat, erantzunetan
etzabiltzate hain ondo,
ur maila ezta ez berdin eta
ezta gorago egongo.
Bai erantzuna esan dizuet,
konturatu naiz, badakit.
Baña zallena falta zaizue
asma zazue zergatik!!!
Manu -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 1:31 pm
Hik nahi dekena esan zak, 2ño itas-maila mantendu egingo dek.
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 1:36 pm
Ez Manu oker habil benetan!
Beno, pistekin segita,
pentsa zak pixkat ta oroitu zak
DBH-ko fisika!
goierri69 -(e)k esandakoa
Azaroa 1, 2008 @ 4:33 pm
Uraren mailak ze inporta du
gora edota behera
txanpona galdu dezu betiko
ezin bueltatu atzera
krisi garaiak dira hauek ta
goazen dirua_aurreztera!
Manu -(e)k esandakoa
Azaroa 2, 2008 @ 11:47 am
DBH-ko fisika
oso polita zen
baina gezurti asko
dago DBHn
Fisikaren kontuaz
ez nago seguru
guk hidraulikarekin
esplikatzen dugu…
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 2, 2008 @ 4:01 pm
Ahaztu hidraulika
ahaztu ta pakea,
eta gogoratu zer
den dentsitatea.
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 2, 2008 @ 10:22 pm
Iñork ez baldin badu
asmatzen, agian
azalduko dizuet
astelehen gabian.
kzbl -(e)k esandakoa
Azaroa 2, 2008 @ 11:29 pm
bueno ba, gauza da, piraten lehen txanponak egurrezkoak zirela. txanpon horietako bat bada, ez da uretan hondoratuko beraz ez da maila ez igoko ez jeitsiko. eta ez bada txanpon horietakoa ekhik esan bezala txanponaren eragina lehendik ere bazegoenez ura berdin mantenduko da.
bertsokatea -(e)k esandakoa
Azaroa 3, 2008 @ 4:53 pm
manuel, nola ez ditukela egurrezko txanponak eon?
hi haiz hi penomenua…
hanka iteko erabilitako egurran sobran zertan uste duk erabiltzen zitekela?
en fin…
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 3, 2008 @ 7:06 pm
Ta azkenian iritxi da erantzunan momentua…
Imajina zazue momentu batez txanpona hori xentimoko txanpona baten tamañakua dala baña kazabalen pixua dakala. Pixu horren ondoriyoz barkuak behera ingou pixkat eta ondoriyoz ur mailak gora ingou. Txanpona oi ureta botatze deunian ordia barkuak gora ingou ta ur mailak behera. Txanpona uretan sartzian berriz okupatzeun lekuagatik ur mailak gora ingou. Halare okupatzeun zatiyagatik ur mailak gora iteuna bestian aldian arguiagarria da. Zer pasa da? Gure txanpona imajinariyo horren dentsitatia oso handiya dala. Halare, Manuk esan bezela ba burnizko, brontzezko zilarrezko edo urrezko eo txanponak iteko erabiltzean material batezkua danez txanpona, dentsitatia beti izangou 1 (urana) baño handiyagua. Ondoriyoz, ur maila jatxi ingo da txanpona imajinariyuan kasuan bezela, nahiz eta kasu hontan askoz ere gutxiyo jatxi noski. Izane, barkuan eragina masak iteu eta uretan bolumenak; eta dentsitatiak hain zuzene masa/bolumen erlaziyua emate digu.
Etzan hain konplikatua ezta?
Ondo izan!!!
Silvi -(e)k esandakoa
Azaroa 3, 2008 @ 7:06 pm
Asmakizun batetik a ze konbertsaixo “sakona” ta xelebrie…
nik eztet buruik nekau nahi… mate ta fisikak aparte laata, nere letratako afizixukin osasun mundun seiu nun ta… dentsidadie ta holako marikonadak etzatxit sekule gustau jajaja
Kzbl -(e)k esandakoa
Azaroa 4, 2008 @ 10:24 am
yeahhhhhhhhhhhhhhhhhhh
mino zientziari jarraika…
zientziak zera dio: teoria bat ezin da beti baliogarria dela bezala konsideratu (beti egongo da kasuren bat non ez den beteko) nahiz eta guk kasu hori ez ezagutu. orduan, esan behar dena da, kontrakoa azaltzen duenaren probak azaldu arte teoria hau balezkoa dela.
nere teoria egurrezko txanponak bazeudela da. eta zuetako inorrek ez badu nere teoria ezeztatuko duen probarik azaltzen balezko teoria izango da.
hori pasa izan da beti. galileo galilei, ptolomeo, arkimedes, pitagora…
jiijijujujijiiujujujujijijijujijujijuuujujiiii…
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 4, 2008 @ 8:55 pm
Beno, erantzuna onartuta gelditu da behintzat ezta? Nik uste frogatu detela nere teoria… Bai ezta Manu?
d.e: Hurrena beste holakoenbat jarri ber det, polemika pixkat sortzeko bare… jejeje
bertsokatea -(e)k esandakoa
Azaroa 4, 2008 @ 9:04 pm
edo ez…