Independentzia eguna Hernanin
2008 Urria 28 @ 22:37 (Albisteak)
Ostiraletik larunbatera
salto batez naiz pasako,
larunbatian Hernanin egun
señalatua zalako.
Eran, kantatu, eran, dantzatu,
eran, korri, eran, salto,…
Denetik pixkat egin genuen
beraz kontatu beharko.
Goizez (eguardiz) bertso poteo
batez hasi zan eguna,
arratsaldean sokatira ta
bizpahiru trago hurruna,
8ak alden berriz manifa,
hasera baten txukuna;
baina, ez da hain zaila asmatzen
gero pasa zitzaiguna…
Iada 10ak ken 7 ziran
joan ziranian etxera;
beraz, lasaitu eta berriro
joan giñen txosnen aldera.
Badakizue, betiko gisan
pasa zan hortik aurrera:
gure animoak gora joan ziran;
zerbeza katxiak behera…
Kontzertuetan tximuan pare
moitu ostian gorputza,
gure ustetan allatze giñan
baña zakurraren putza,
nola liteke… gu gabe joan zen
4retako autobusa;
ta azkenian 7k aldian
iritsi giñan Zarautza.
Bertsokateko askok joateko
egin genuen modua,
testimoniyo bat ere badet
ta zuentzako hor dua:
![]()
Hara Hooligan, Kzbl jauna,
aMA1a eta Xagua
(ta konpañiya Urruzunoko
pareja parranderua).
d.e: aMA1a, ez jartzeko ez bazenian esango akaso enun jarriko, baño bakizu, debekatzian tentaziyua sortzea ta…
d.e.2: Argazkiya handiyan ikusteko klik in gañian. Kalitatiai dagokiyonez kulpak Kzbl-ei (bere mobilakin ateatakua da) eo argazkilayai (Urruzunoko beste parrandazale bat); kasu hontan Xaguak eztaka kulpaik harritzekua bare jejeje…
Xagua
-aMA1a- -(e)k esandakoa
Urria 29, 2008 @ 4:10 pm
Ez jartzko esn be re iwl iwl jarriko znun…
beitu Iraitzen parrea ta Kzabalen segurata aurpegia!
n fin, dna justifikauta dau.
nd sgi! t urrngorako erosi kamaraik gabko mobilak!
iraia -(e)k esandakoa
Urria 29, 2008 @ 11:47 pm
Sokatiran… HERRI HERRI!! Amurriokoak izin behar sokatiran irabazteko! karkar!
ta nik galdu nendun… baie bueno, Oihana Bartra ikusten ibili nintzen, earki ibili zan!!