Gaxtiak Vs Xaharrak desapiyua

Ostiralian bertso eskolan
ohorea zegon kolokan,
Motxianeko gaxte ta xaharrak
jardun baikinen erronkan,
afalaurretik paletan eta
afalostian bertsotan,
jakin gainera nagusi izan
garela aurtengo hontan.

Paletan giñan Hooligan ta ni
Vs Xabi ta Etxabe,
hasi aurretik presioakin
ez genbiltzan horren bare,
lehengo urteko akatsetatik
ikasi degu halare
ta aurten errex gailendu gera
iya izerditu gabe.

Ondoren bertso desapiyuan
egin behar gendun burruka
eta Xevillan egin genuen
nahiko buztan afalduta,
bertso eskolan guk kanturako
afiziyua degu ta
afalostia hasi genuen
bertso zaharrak kantatuta
.

Xaharren taldian ziran Etxabe,
Xabi, Artzaya ta Martin,
eta gurian nola Arantzabal
etzen etorri gurekin
Hodei, Hooligan ta nik taldia
osau genun Txikiyakin,
ta garaipena gurea izan tzen
6 ta 5 emaitzarekin.

Xaharrek axkar eskatu zuten:
“alineación indevida”,
ta epaileak ipini ziren
errekurtsoai begira,
Txikiya ez dala hain gaxtia ta
onartu egin zuten tira…
baina iwal diyo hurrengo urtian
bueltak etorriko dira!!

Pikeak pike lagunartian
ibili giñan guztiyak,
ta holakotan pasa ohi dan lez
hegan egin tzun astiyak,
etxeratzeko lagundu zigun
John zaharraren abestiyak,
geyago jakin nahi badezute
hemen daude argazkiyak.

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin 1

  1. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Urria 29, 2008 @ 6:07 pm

    Hau bai pulamentuzko bertso-eskola!
    Pena gehienak edadian aurrera xamar dihoazela ta beren burutan bertsoarentzat geroz ta toki gutxiago daola, baina bestela bertsokatian bestelakorik frogatzen ez dan bitartian munduko bertso-eskola onentzat geuria hartuko det. Toma!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5