San Calixto

Silvi

Urriak 14, yos… fetxa honek
burura egin dit salto.
Ah bai! Felipe III.ena
fetxa hontan jaio zalako!
Edo ta Huygens ta Arnold Toynbee-k
berdin egin zutelako?
Ez. seguruna UCI sortu zen
eguna hauxe delako…
Ez… Horregatik ez da izango.
Ostras! Alto Xagu! Alto!
Iwal fetxa hontan Titanic harek
ondoa jo zuelako?
Ezpa!!!! Egiya!!! Iya ahaztu zait…
gaur enabil hain galako…
Mila zorion Silvia zuri,
ta urte askotarako!!!

d.e: Barkau argazkiyagatik Silvi! Baina berrize ordenadoria izorrau zait ta Google-en zu bakarrik agertze ziñan argazki bakarra da…

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

9 Iruzkin

  1. Silvi -(e)k esandakoa

    Urria 14, 2008 @ 5:04 pm

    jajajajajajajaja… eskerrikaskoo!!

    baño harrapatze zattutenin osti bat emangoizut! nola leike nere pasado okulto argitarau! jajajaja… enfin.

    mertzi

  2. Turbix -(e)k esandakoa

    Urria 14, 2008 @ 8:44 pm

    han han han han…

    axkoitiarran trapu zaharrak ateatzen Zarautz aldetik…
    ez takit zenbat bete dituzun baño bete dituzun añe belarri tiratze zuretzako ta beste hainbeste behintzet bete ditzazula…

    ZORIONAK SIL2A!

  3. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Urria 14, 2008 @ 9:15 pm

    Jijiji, earra argazkiya. Zein dia Huygens eta Arnold Tonybee hoiek?
    Zorionak! Astebukaera hontan Zarautzaldea bazatoz trago batea gonbidatzeizut.
    Portzierto, larunbat hontan Zarauzko koadrila eguna da, egun osuan egitarau bikaina eta iluntzian parranda elegantia Su ta Gar-en kontzertuakin.
    Zarautzen Euskaljaiak eta Sanpelaioen ondoren festaegunik handiena hor nunbait, beraz, danok animatzen zaituztet larunatian, blusarekin, gure herrira bixitatxoren bat egitera.

  4. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 14, 2008 @ 9:28 pm

    Lehena astronomua ta bigarrena historiadoria Hooligan. Halare jejeje urte erdi bateko desfasia eukiyatela usteyat efemeridetan, octubre ta abril nahastu bakik… Ez banin esango ehuake iñor kontuauko baño beno…

    Aizak Hooligan, kuadrila euneko ekintzaik garrantzitsuna ahaztu zaik!!! 12terditan Arrano-Itxaski futbol partida ziok, gañea kuadrila euna dekelako dohainik omen zeudek sarrerak!!! Beraz, bakizue, animatu!!!

  5. iraia -(e)k esandakoa

    Urria 14, 2008 @ 9:47 pm

    Zorionak Xilvi!! ea nonoz egoten garen! aspaldi ezkarela ikusten! bizkaiko finalean edo juergaren bat inbiako da!

    egongo gara ba!!

  6. Jeiki -(e)k esandakoa

    Urria 15, 2008 @ 7:54 am

    ooooooooooooooooooooo ze polita…
    ZORIONAK JESSI ETA MUXU ASKO!!

  7. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Urria 15, 2008 @ 6:47 pm

    dame una Z
    dame una O
    dame una R
    dame una I
    dame una O
    dame una N
    dame una A
    dame una K

    …Z.O.R.I.O.N.A.K…

    ea bertsoesguna mino leheno ikusten gan porke emateu bertsoegunian ta bertsoeskolen egunian soilik ikuste geala.

  8. julen -(e)k esandakoa

    Urria 17, 2008 @ 11:24 pm

    iep!!

    joe, aspaldixko sartu gabia ta igual berando izanen da bino : ZORIONAK Silvi! ta aunitz urtez!

    ongi segi!!

  9. Manu -(e)k esandakoa

    Urria 18, 2008 @ 1:44 pm

    Nerre partetik ere zorionak!! nola ez.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5