Bigarren bertso sorta kolektiboa

Danon artian

Iada denbora pixkat pasa da
aurrekoa egin zena.
Esperimentu ona izan tzan;
beraz, orain bigarrena.
Badakizue hau nola duan,
eman tzazute izena,
eta ondoren zozketa bidez
neuk jarriko det ordena.

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

8 Iruzkin

  1. julen -(e)k esandakoa

    Urria 2, 2008 @ 11:10 am

    bertze xorta bat atera nahi ta
    deialdia egin dute
    ba apuntatu ni eta gero
    ordenan zozketan truke
    faboretxo bat,(eskatze maiz
    librea dela dut uste):
    len aurrekotan nengon ta orain
    azkenekotan nahi nuke

  2. Anonimoa -(e)k esandakoa

    Urria 2, 2008 @ 1:11 pm

    Ni ere apuntau!!!

    JEIKINOBITCH

  3. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Urria 2, 2008 @ 1:33 pm

    beraz berriro kolektiboan
    behar ginake saiatu
    aurreko sortan tamalez baina
    enuen parterik hartu
    ta oraingoan hartu nahi nuke
    zuekin nahi nuke batu
    sekula egin ez diren gauzak
    behar baitira probatu
    neri postuak berdin berdin dit
    eta nerekin kontatu

  4. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Urria 3, 2008 @ 11:21 am

    +1

  5. Manu -(e)k esandakoa

    Urria 3, 2008 @ 9:15 pm

    Ni’re bai, noski

  6. ane -(e)k esandakoa

    Urria 4, 2008 @ 11:17 am

    + beste 1

  7. Turbix -(e)k esandakoa

    Urria 5, 2008 @ 1:14 pm

    Ni ere bai noski, baiƱa ez dakit denbora askoan biziko naizen. Hau da resaka!!!

  8. -aMA1a- -(e)k esandakoa

    Urria 6, 2008 @ 6:24 pm

    t ni, Maialn re animauko dlakon.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5