Permintxo
2008 Iraila 25 @ 23:44 (asmakizunak)
Permintxo baso bat ur hartzera
joan zen taberna batera,
baina barmanak ikusi eta
pistola zuen atera,
Permintxo barra hurbildu orduko
apuntatu kopetera,
nahiz ta sustoa hartu Permintxo
ez da haserretu, keba!
Eskerrak eman ta irribarretsu
abiatu da etxera.
Arrazoia zein ote da?
d.e: Jakizue, ez ziren ezagutzen aurrez.
d.e.2: Erantzunak bertsotan nahi ditut mesedez.
Xagua

Ekhinobitx (nor bestela) -(e)k esandakoa
Iraila 27, 2008 @ 1:27 pm
Xagua beti ibili ohi da,
asmakizunak ezartzen
ta gu al bezela ibiltzen gira
erantzun onak asmatzen
Permintxorena irakurrita
errexa zait iduritzen
ta erantzun bat bururatu zait
ea asmatzen dudan zuzen:
urezko pistola bat zen!
Hau da, ura eskatu eta pistolaren bidez ura aurpegira bota dio!
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 27, 2008 @ 1:40 pm
Ekhinobitxek erantzun behar tzun
holakorik (nork bestela),
antzematen da erantzun dula
boteprontuan bezela,
ohartu zaitez, pozik eskerrak
eman ta gero joan zela,
ur pistola bat bazen zergatik
aldegingo zun horrela?
-aMA1a- -(e)k esandakoa
Iraila 27, 2008 @ 8:52 pm
Zu GAbirin zinen behin
Ondo hasi, xuabe
Ta_asmakizunak bota
Inork baino hobe
Nik oin pila dakizkit
Asko pentsau gabe
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 28, 2008 @ 5:14 pm
Gabirin mahaingurua
hain ederra izanikan
asmakizunak joan tziran
bat bestean atzetikan,
aurrez bazenekila ta
eztezu hartu lanikan,
yos… enitzen ba oroitzen
hau kontatu nuenikan…
Amaiak badaki baƱa
orain besteen tartea,
etzenuten ba usteko
Amaiak erantzutea?
horren zalla ere ezta
ze nahizue esatea…
pentsatu zazue pixkat
biyar arte da epea!
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 29, 2008 @ 10:38 pm
Permintxok kika zuen ta hargatik
eskatu nahi zuen ura,
baina sustoaz kika joan eta
etxera joan tzen gustura.
d.e: ia hurrenguan eztakaten neuk eantzun berrik eh!!!
-aMA1a- -(e)k esandakoa
Iraila 30, 2008 @ 2:07 pm
bertsoko lerro bakoitzan 1.go letrak batuta eman nun erantzuna
Silvi -(e)k esandakoa
Iraila 30, 2008 @ 4:28 pm
eskerrak amaiak jarri dun ze ya benetan tonta sentitzen ai nitzen “kika” letute… geo axkottiarrak hitzette deula zelebre! ja!
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 30, 2008 @ 5:33 pm
Jarrera erdi pikaro hoi da
Oso gustoko detena,
Eta jakizu pasa dezula
Casting-etan casting-ena,
Orain badakit zurekin adi
Ni egon behar naizena,
Lerroartean barrena
Asmatu baitezu dena
Azaltzen ahalik ondoena.
Modu berean jakin hurrena
Alperrik izango dena…
Ia kodigo berri batekin
Agertzen zaren hurrena!
d.e: Silvi, kika “kik” onomatopeiatikan dator, oi sekula ez aitzia re… Axkottikue izan ber…
Silvi -(e)k esandakoa
Iraila 30, 2008 @ 7:03 pm
eunero gauze berri bat ikiste omen da
bertsokatea -(e)k esandakoa
Iraila 30, 2008 @ 11:46 pm
HI RATONZUELO, KIKA HIRE HERRIYAN IZANGOEK! HEMEN HIPO DEK TA ASKO JOTA ZOTINA…