Erantzun bildurrik gabe!

Doinua: Xarmangarria zira

1- Zer moduz joan zaizue, aurtengo udara?

2- Gogorik ba al dezute, eskolan/lanean hasteko?

3- Bete gabe dituzu, hainbeste helburu!

4- Hauxe da aurtengoan, lortuko dudana:

zabaldubildudel.icio.us

6 Iruzkin

  1. -aMA1a- -(e)k esandakoa

    Iraila 17, 2008 @ 9:44 pm

    1. LAgun artean inez
    hamaika algara
    tope aprobetxatzen
    gu aritu gara
    baina ohartzerako
    berriz eskolara.

    2.Ni aspaldi hasi naiz
    txintxo ta hitzeko
    nahiz eta oporretan
    nengoken hobeto
    nik bizitzaz gozatzen
    segi nahi dut lepo.

    3.Bueno, asko ez direnik
    ez nago seguru
    ez naiz eta geratzen
    ezerren aiduru.
    Baina gehiago ere
    beteko ditugu.

    4.Noten aldetik pozik
    utzi nahi dut ama
    baina dositik kanpo
    egin gabe lana.
    Tope gozatu nahi dut
    ahal dedan dana!

    Nd sgi!

  2. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Iraila 18, 2008 @ 12:16 pm

    ibili naiz kantuan
    festatik festara
    bertsokatea berriz
    albora det laga
    berriz lehengo ritmoan
    hasi beharko gara

    nik bitan hasi behar det
    ta nere kalteko
    beraz ez daukazue
    ezer kejatzeko
    bizi zeratelako
    ni baino hobeto

    ni ez nago ta zu nola
    zaude hain seguru?
    helburua eta ni
    gaude buruz buru
    ta bat hil harte lehian
    jarraituko dugu

    bakarra ez det lortuko
    bai nahi dudan dana
    aprobatu pentsatu
    dudan kurtso plana
    ta asteko egin behintzat
    parranda on bana.

  3. julen -(e)k esandakoa

    Iraila 18, 2008 @ 10:34 pm

    azkeneko urtetan
    joan den gisara
    oporrak hasterako
    bukatu ta jada
    orain pilak jarri ta
    berriz hasi gara!

    ez, baina xoxa beti
    da ezinbesteko
    orain gogoak ditut
    estresa tarteko
    hurrengo oporraldiak
    berriz iristeko

    ligatu ezinikan
    horrenbeste gudu
    txapelaz, helburua
    bete dut seguru,
    ligeak hurrengoko
    utziko ditugu

    gibelean uztea
    nere iragana
    aurrera begiratuz
    zertan egin plana
    patuak emango dit
    hark nahi duen dana

  4. Turbix -(e)k esandakoa

    Iraila 20, 2008 @ 3:58 pm

    aspaldian amestu
    izan nun erara,
    festaz-festa saltoka,
    kantu ta algara,
    ta leno bat nintzena
    orain ya bi gara.

    aspaldi hasi nintzen
    batekoz besteko,
    eskolan nabilenik
    ez tezu usteko,
    oso txarra nintzan ni
    gauzak ikasteko.

    ez pentsa dedanikan
    hainbeste apuru,
    betetzen ari bait naiz
    poliki, seguru,
    agian nahiko ditut
    2 urte inguru.

    behingoz pozik uztea
    aita eta ama,
    aldatu egin bait zait
    bizi-panorama,
    komedia bihurtuz
    leno zena drama.

  5. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Iraila 21, 2008 @ 12:44 pm

    Ofizinako lanaz
    nazkaturik jada
    festetan berriz ahul
    nahiz guztiz ez laga
    onartu beharra daukat
    zahartzen ari gara.

    Biak probatu behar
    bat eta besteko
    25 bat ordu
    praktikak asteko
    gero arratsaldetan
    zerbait ikasteko.

    Hoiek bete asmotan
    ai zenbat apuru!
    Nahiz ahalegintzen geran
    bihotz eta buru
    egitako orduan
    hutsegiten dugu.

    Mediku izateko
    egina dut plana,
    etxean gaixo ditut
    aittitta ta amama,
    hauen osasuna da
    inporta zaidana.

  6. Xagua -(e)k esandakoa

    Iraila 22, 2008 @ 4:53 pm

    Zer moduz joan zaizue
    aurtengo udara?

    Kazabalen antzera
    festatik festara.
    Atzo hasi zen eta
    bukatu da iada,
    eskolan haste hori
    gauza gogorra da!

    Gogorik ba al dezue
    eskolan hasteko?

    Egiya esan batez
    batekoz besteko,
    udara izan baita
    eskola ahazteko;
    ta beraz orain doble
    daukat ikasteko!

    Bete gabe dituzu
    hainbeste helburu!

    Ta beteko direnik
    enago seguru…
    Zertan egon hauek noiz
    beteko aiduru?
    Bideaz disfrutatzen
    ikasi behar dugu!

    Hauxe da aurtengoan
    lortuko dudana:

    sasoya, juerga geyo,
    nexka bat laztana,
    txapel bat ta ohorezko
    matrikula bana,…
    Eskerrak bidea den
    gozatu behar dana…

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5