Madeintxina (Bota bertsuba XIII)
2008 Iraila 14 @ 12:57 (Bota bertsuba!)
2008 Iraila 14 @ 12:57 (Bota bertsuba!)
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 14, 2008 @ 2:52 pm
Edifiziyo ikusgarriyak,
harresi eta zubiyak,
eraikuntzetan mugarik eztu
txinatarren hiztegiyak.
Imajinatu ordia etxe
honek ditun ixtoriyak;
nahiz miradore polita izan
irixteko komeriyak,
sasoi onian egon beharko du
inguruko postariyak!
julen -(e)k esandakoa
Iraila 15, 2008 @ 8:23 pm
nahiz hor aske sentitu
daiteken pertsona
eta bertan topatu
leiken zoriona
ikusiz etxearen
ertzetan dagona,
amildegi kozkorra,
ta zulo sakona,…
sonanbuloentzako
ezta leku ona!!
Kzbl -(e)k esandakoa
Iraila 16, 2008 @ 2:05 pm
ni bezelako alperrentzako
zer nolako ultrajea
ekalatzaila ona izango da
“etxe” hontako monjea
toki hortara allegatzeko
zer nolako biajea
nun koño ditu errepidea
kotxea ta garajea?
Manu -(e)k esandakoa
Iraila 17, 2008 @ 9:19 am
Bizilekurik onena ez da
parrandan ateratzeko
jauzi handibat egin beharko du
lagunekin geratzeko
Mozkorkeritan aritzen bada
ondoren, gure antzeko,
Aero-Taxi bat hartu beharko du
etxeraino bueltatzeko