Arrazoia du Amaiak, nahiz ta
mingaina atera hala;
ni ere azkar ohartu nitzan
benetan kotilla dala. Maialen pixkat ezagututa
ziur nago berehala
bertsokatean jarriko dula
prentsa arrosa atala.
Amaia berriz bazterrak nahastu
asmotan dator gugana,
lehendik nahastuta daude zeharo,
beraz a zer panorama…
Konpromisurik gabe dagola
nola ulertu? Ai ama…
Argi dago bai txintxuarena
tankera bakarrik dana…
Xagutxo batek esan tzizuen:
zatozte gure artera!
eta elkarri adarra juaz
sartu zerate batera,
photoshop-eko bertso-argazki
collage horrekin gainera.
Pozten naiz zuek animatzeaz,
ongi etorri katera!
Zuek katean sartu ondoren
pozik geratu gera gu
kostata baina azkenerako
badatoz beste 2 xagu
ez dut esaten har dezazuen
lan guztia zuen kargu
baina kateak bizirauteko
denon laguntza behar du!!
2 argazkiak ikusi eta
nolako ezustekoa
bien artean ez dakit ea
pasatzen duten metroa
zuek biekin produktu onez
beteko dugu zestoa
baina bastante apalduko da
adin bataz bestekoa!!
kide berririk gabe
hainbertze denbora
behingoz bi berri heldu
dira txokora
gainera aurkezteko
argazki bat gora
erraz pasa duzue
lenbiziko froga
guztiak gustora
halare gogora
al bada gerora
mantendu ganora
a! ta amaia, mingain
hori txulora!!
Norbaitek bertsokatean parte hartu nahi baldin badu idatzi email bat xagu2@hotmail.com helbidera eta erabiltzailea eta pasahitza emango dizkiogu. Anima zaitezte bildurrik gabe!!!!
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 4, 2008 @ 11:19 pm
Arrazoia du Amaiak, nahiz ta
mingaina atera hala;
ni ere azkar ohartu nitzan
benetan kotilla dala.
Maialen pixkat ezagututa
ziur nago berehala
bertsokatean jarriko dula
prentsa arrosa atala.
Amaia berriz bazterrak nahastu
asmotan dator gugana,
lehendik nahastuta daude zeharo,
beraz a zer panorama…
Konpromisurik gabe dagola
nola ulertu? Ai ama…
Argi dago bai txintxuarena
tankera bakarrik dana…
Xagutxo batek esan tzizuen:
zatozte gure artera!
eta elkarri adarra juaz
sartu zerate batera,
photoshop-eko bertso-argazki
collage horrekin gainera.
Pozten naiz zuek animatzeaz,
ongi etorri katera!
Manu -(e)k esandakoa
Iraila 5, 2008 @ 11:49 am
Zuek katean sartu ondoren
pozik geratu gera gu
kostata baina azkenerako
badatoz beste 2 xagu
ez dut esaten har dezazuen
lan guztia zuen kargu
baina kateak bizirauteko
denon laguntza behar du!!
ongi etorri!!
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Iraila 5, 2008 @ 4:59 pm
2 argazkiak ikusi eta
nolako ezustekoa
bien artean ez dakit ea
pasatzen duten metroa
zuek biekin produktu onez
beteko dugu zestoa
baina bastante apalduko da
adin bataz bestekoa!!
ONGI ETORRI
julen -(e)k esandakoa
Iraila 7, 2008 @ 12:03 am
kide berririk gabe
hainbertze denbora
behingoz bi berri heldu
dira txokora
gainera aurkezteko
argazki bat gora
erraz pasa duzue
lenbiziko froga
guztiak gustora
halare gogora
al bada gerora
mantendu ganora
a! ta amaia, mingain
hori txulora!!