Blogak urtebete!!!!!!!!
2008 Iraila 3 @ 12:01 (bertsokatea)
Ziur irailak 3an zer den
askok ez dakizutela,
kasualitatez ez ditut jarri
bonbila eta kandela…
Gaurko egunez ospa dezagun
merezi duen bezela,
bonbila piztu zitzaigunetik
urte bete pasa dela!
Bertsokatea haseran ez zen
gaur egun dagoen bloga
baizik korreo bidez Manuk ta
biyok jarri gendun moda,
elkarri bertso idazten biyok
aritzen giñen gustora
ta azkenerako jende gehiago
arrimatu zen ondora.
Urtebetean 300 bertso
izugarrizko ostian
ikus zazute zein jardun giñen
tope denbora guztian
Maddi ta Irati Haritzen goyan
Manu ta biyok azpian
ta Unai firma botatzen berak
egindako marrazkian.
Beranduago Ane sartu zen
eta eman zuen kaña,
egunean bat idazten gendun
hartu genion tamaña,
azkenerako hainbeste bertsoz
nazkatu egin giñan baña…
ya ezaguna egin den blog hau
sortu gendun alajaña!
Gero katera hurbildu ziren
Ekhinobitx ta Hooligan
beranduago Mcdalen, Julen
ta Turbix ere segidan.
Erdi zalantzan daudela batzuk
nola jakin badakidan
ea aMa1a Maialen eta
Uxue hurbiltzen diran!
Xagua


Turbix -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 9:26 pm
Urtebete egin dunik
ez nuen esango bate,
nahiz nik sei hilabetez
soilik hartu dedan parte.
Katxondeoa ez degu
sekula izan aparte,
zenbat bazilada eta
zenbat txantxa, zenbat arte,
horrela segi nahi nuke
denok jubilatu arte,
ongi merezi dezu ta
zorionak bertsokate!
Hooooligan -(e)k esandakoa
Iraila 4, 2008 @ 6:52 pm
Zorionak bertsokate!
Eta zorionak bertsokatearen asmatzaileei. Ideia bat egiteko zenbat lagun pasa garen bertsokatetik, bakoitzak bere iruzkina uztea ondo legoke. Hementxe ba neurea, bertso koxkor batez lagunduta:
Gaur urte bat abian
jarri zuten hemen,
hainbat gauz idazteko
aukera zegoen
ta hara orain zeinen
sasoi onez gauden
jarraitu kateatzen
ahal dan jende gehien
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 4, 2008 @ 10:14 pm
Agurainen gaupasa baten ondoren…
Manu: Hi Oier eztazkak bi 200 bertso bidaltzeko nei korreora!
Oier: Ezetz? Ikusikoek…
Pentsatuko al huan Manu “bokaxkei” hayek hontan bukatuko hituanik? Nik ez behintzat…
Haseran korreotik,
gero blog bezela;
elkarri arpa joaz,
nola ba bestela?
Jakinik lagun asko
kateatu dela,
baldin segi ezkero
gaur arte bezela
aixa lortuko degu
bigarren kandela.
Manu -(e)k esandakoa
Iraila 5, 2008 @ 11:46 am
Laister bi urte beteko dira
aho bero ta zabala
ireki eta bota nizula
erronka bat berehala
emailez email ta bertsoz bertso
denbora igaro ahala
kate handi bat eraiki dugu
ia internazionala
lehenik 2 ginen, orain ez dakit,
asko da ahaztu dudala…
baina guztion laguntzarekin
luzaro jarrai dezala