Blogak urtebete!!!!!!!!
2008 Iraila 3 @ 12:01 (bertsokatea)
Ziur irailak 3an zer den
askok ez dakizutela,
kasualitatez ez ditut jarri
bonbila eta kandela…
Gaurko egunez ospa dezagun
merezi duen bezela,
bonbila piztu zitzaigunetik
urte bete pasa dela!
Bertsokatea haseran ez zen
gaur egun dagoen bloga
baizik korreo bidez Manuk ta
biyok jarri gendun moda,
elkarri bertso idazten biyok
aritzen giñen gustora
ta azkenerako jende gehiago
arrimatu zen ondora.
Urtebetean 300 bertso
izugarrizko ostian
ikus zazute zein jardun giñen
tope denbora guztian
Maddi ta Irati Haritzen goyan
Manu ta biyok azpian
ta Unai firma botatzen berak
egindako marrazkian.
Beranduago Ane sartu zen
eta eman zuen kaña,
egunean bat idazten gendun
hartu genion tamaña,
azkenerako hainbeste bertsoz
nazkatu egin giñan baña…
ya ezaguna egin den blog hau
sortu gendun alajaña!
Gero katera hurbildu ziren
Ekhinobitx ta Hooligan
beranduago Mcdalen, Julen
ta Turbix ere segidan.
Erdi zalantzan daudela batzuk
nola jakin badakidan
ea aMa1a Maialen eta
Uxue hurbiltzen diran!
Xagua

