BERTSOKATEKOAK PASAIAN
2008 Iraila 1 @ 14:20 (Albisteak, Parrandak, bertso saioak)
pasaian bertso eskola
urte hontan zaigu jaio
nahiz aurretik egin izan
ditugun hainbat ensaio
aurten goaz “A por todas”
posible da; ze arraio!
ta hargatik irailean
egingo dira lau saio
lehenengoa ostiralez
eta zenbakia bosta
martindarrak ziren berez
bata bestearen kontra
baina azkenea ansa
eta xamoan borroka
baina zail da etortzea
lizardikoa dagota
urrengoa 12an
ditugu unai ta manu
gaurko anuntzio hauxe
ipini dudala amu
zalantzarik ez dut baina
bate zalantzarik banu
joango nintzateke gero
ez nendin ni egon damu
eta hirugarrengoan
xamoa ta lizarralde
xanjuanen izango da
esaten det bazpadare
aurrekoen antzerako
sarrera 5 euron pare
a, ta oraindik sarrera
dexente saltzeko daude.
azkena 26an
sanpedro dugu hautatu
xagua eta casabal
nork nola nor umillatu
5 euro dira sarrerak
merkea dela onartu
eta komentariotan
entradak erreserbatu
doinua: soldadito marinero
[KZBL#19]
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Iraila 1, 2008 @ 3:06 pm
“Soldadito Marinero” ? eta hori noiztik da bertso doinua?
Pasaiarra izan behar…
Ostiraletan okupatuta nago, beraz nik paso.
Hooooligan -(e)k esandakoa
Iraila 1, 2008 @ 4:51 pm
26kora apuntatzen naiz baina baldintza batekin.
Peritoseko festan, DOKAn “Soldadito marinero” doinuan egin zenuten saioa errepikatzen baduzue. Ah ta afaria goxua badago.
[KZBL#19] -(e)k esandakoa
Iraila 1, 2008 @ 7:44 pm
aitor, “soldadito marinero”na iña ziok ne aldetik behintzat. ea oier animatzeuken (bazekiat baietz)
bueno, ta beste inor ez al da animatzen hooooooligani konpainia itearren bada re?
ondo izan!
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 1, 2008 @ 8:00 pm
Noski oi iña ziokela!!! Afaita azaltzeanak espektakulua asegurauta daka! Eztait egiya izangoan baño Kazabalek streptease (eo idaztean bezela…) bat in ber omen du nik segidilla bat kantatzeten bitartian…
[KZBL#19] -(e)k esandakoa
Iraila 1, 2008 @ 9:32 pm
aldrebes iwal hobia dek, ezta?
hik gorputz hobia dakak ta ni hobia nak segidillan (gauzak ttuken bezela)
ala ba, a jugar a pala!
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Iraila 2, 2008 @ 9:10 pm
Xagua!
Ostiralerako ze ordutan hitzordua?
besteak animatu dituzu?
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 9:33 am
Turbixek, Uxuek eta Manuk eztie ezer erantzun asike beste baten inberkoiu tropelakua Ekhinobitx! Halare elkartuko gaituk emailen biali deken bezela, animatze dana 8tan Txiki Politen!!
d.e: segi sarrerak aurrez hartzen Pasaikoako eh! Izugarrizko sayua izangoa ta jejeje
Manu -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 10:37 am
Iep!!
Nik aste hontan ostiralean ezin det ta larunbatean ere ez. Ta datorren ostiralean ere ez.
Kazabalik, hie emailan zai niok.
Ondo pasa Lizardin, ta animatu Alaia, Kazabalek ongi esan zun bezela.
Uxue -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 11:56 am
Barkatu, desastre bat naiz, oaindik ostiraleako planai erantzun gabe!
Nik ostiralean atsaldez lana iten det oseake ezingo naiz azaldu. Gainea uste det nere buruan aurkezpena egiten deten artian ez detela zuen gonbidapenik ere merezi, jeje.
Bueno ondo pasa azaltzen zeatenek ta kontauko diguzue ia nola jun dan
ekhinobitx -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 1:41 pm
egia Uxue!
Noiz egin behar duzu aurkezpena? Eta turbixek? Nik argazkiak nahi ditut!!
Xagua -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 1:51 pm
Hori hori Uxue! Ekhinobitx, ehaiz enteatzen, turbixek intzian aurkezpena argazki dotore ta guzti! Urteurreneko bertso hauetan Turbix jartzeikenen lasterbidia dakak nahi baek!
Silvi -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 2:13 pm
Turbixen aurkezpenana zemat aldiz geldtu ber du ekhik? jajaja. zihero eleante azaltze zan erretatue jarri ta kasoike ez… enfin
bertsokatea -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 7:47 pm
baina argazkia jarri zuen? ez zuen Shrek-en argazkia jarri?
Turbix -(e)k esandakoa
Iraila 3, 2008 @ 9:15 pm
Ni bai belarriyek gorrituta sentitze nitula! Nere izena gora ta bera hemen nere baimenik gabe…
Nik nere aurkezpena ein nian, egiye dek argazkiye ez tala exaktamente iguala baño, ni ezautze naunak esangoik krixton antza daukeula. Pentsau, axkoitiar batek azpeitiar bat defenditzuneako, zenbateañoko antza dauken shrek-ek nerekin.
P. D.: Aste hontan nik eziñezkue zakeat tropelako afaira jutie (ez tek afaye ez paatzeatik), baño jute zeateank oso ondo pasau!
Silvi -(e)k esandakoa
Iraila 4, 2008 @ 2:38 pm
Tankera bat baaukek eixe esan jajaja…
Antena tipoko hoxek eta makillaje berde pxket… jejeje. arralaute geratzek.