Zorionak hooligan!!!!

Hooligan

Gaur San Agustin izateaz gain
degu egun ezaguna,
ya 21 urte baitira
munduratu zitzaiguna
patinetero ta bertsolai den
gure hooligan laguna,
nahiz ta xahartzen ari Zarauzko
soltero de oro deguna.
Bertsokatean partez muxu bat!
Ondo pasa zak eguna!

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

7 Iruzkin

  1. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Abuztua 28, 2008 @ 3:23 pm

    ZORIONAK AITOR!!!!

  2. ... -(e)k esandakoa

    Abuztua 28, 2008 @ 9:45 pm

    ZORIONAK AITOR!!

    Zure 21.urtebetze eguna ondo pasako zenulakuan…

    muxu bat!

    Txiki ta Itziar

  3. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Abuztua 28, 2008 @ 10:06 pm

    nahiz aspaldiyan ibilli naizen
    gutxi hemendikan giran
    notizi honi bista luzatu
    ta erantzun nahi det di-dan
    gauzak bizitzan argi ta garbi
    nola esan behar diran
    PUTA MADREKO TIPUA HAIZ TA
    MILA ZORIYON HOOLIGAN!!!

    aupa hi! zorionak!

  4. Xagua -(e)k esandakoa

    Abuztua 29, 2008 @ 1:41 pm

    Aber, tropelako afaya iteko daola ta atzo Ekhinobitxekin hizketan jardun nitzan ta komentau genun jendiak libre euki ezkeo datorren ostiralen itia dakaula Zarautzen. Afai koxkorra in, geo Lizardi sariketako finala ikusi ta geo parrandatxua. Ze iruitzen?

    d.e: Zorionak berrize Attor!

  5. julen -(e)k esandakoa

    Abuztua 29, 2008 @ 1:42 pm

    iep!

    21? nik ere nahi nittuzke!jeje!

    ZORIONAK AITOR!!!!

    ta probextu, zuri ere iritsiko zaizkizula 25,26,27…ta bertze guziak!

    ongi segi!

  6. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Abuztua 30, 2008 @ 3:47 pm

    Eskerrik asko danoi!
    Bestiai zorionak ematen ta holako formalidadetan beti izan naiz pasota xamarra, baina joño, gero poza emateu zurekin akordatzen diranian ta zorionez aurten asko akordatu dira/zerate nerekin. Milesker berriz.
    Baina hor, “soltero de oro” naizela ipini dezute, ta ez dakit, pixkat, gaixki geatze da, momentuz ofizialki bai baina, lasai. Denbora.
    Lasai deitu ahal didazuena da “comodin de oro”. Beno gaztiak, ondo izan zaiteztela! Kursaaleko ofizinatik, zuen hooooligana.

  7. ane -(e)k esandakoa

    Abuztua 31, 2008 @ 5:06 pm

    zorionak comodin de oro!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5