Maialen Akizu

Maialen Akizu erdi Urretxuar erdi Gabiriarra da, 12 urte ditu eta Euskal Herriko eskolarteko txapela lortu zuen ekainean. Bera gehiago ezagutu nahian Maialenengana hurbildu da Xagua.

Maialen Akizu

Xagua: Kaixo Maialen!

Maialen: Kaixo!

X: Zemouz?

M: Earki!

X: Ya denboa dexente pasa da baña zorionak hasteko Euskal Herriko eskolarteko txapela irabazteatik ta in tziñun sayo earragatik.

M: Eskerrik asko!

X: Ze sentitzea holako zerbait lortzian?

M: Momentun nere izena esan zutenen ez nun sinisten. Harro sentitze zea, urduri, nahastuta,… Denetik pixkat.

X: Pentsatzet bai. Halare horren atzetik lan handiya dao. Batek ez du hola ta hola maila hori lortzen. Zuk nola ein dituzu entrenamenduak? Zenbatero?

M: Gipuzkoako txapelketako entrenatzeko asten 3 aldiz o hola geatzen ginen, ahal genun guztitan, ta euskal herrikoako asten eunero, ezer tarten ez bazeon behintzat!

X: Halare nahiz ta entrenamendu deitu diyoun, earki pasatzea sayo hoyetan ezta?

M: Bai! Entrenatzez gain ondo pasatzen deu ta ordun oso gustoa juten gea bertso-eskola. Suerte haundia izan det entrenatzen euki deten jendiakin.

X: Zenbat biltze zeate bertso eskolan?

M: Ba gure talden ustet 7-8 geala, baino entrenamenduta ez zien danak juten.

X: Gorka Azkarate izan dezute maixu bezela ezta? Zemouz berekin?

M: Oso oso oso ondo. Konfiantza haundie dauket beakin ta irakasle ta laguna da aldi beren!

X: Hori garrantzitsua izatea bai. Galdera tipiko bat oain Maialen; zer geyo eman dizu zuri bertsuak Euskal Herriko txapel honetaz gain?

M: Uf, gauza asko! Launak, giro ona, momentu earrak! Gauza asko die hitzez esateko!

X: Ta jakin al leike nola sartu ziñan saltxa hontan, nola hasi ziñan bertsotan?

M: Aitte ta ama beti izan die bertso-zalek, ni re txiki-txikitatik izan naiz. Jakin nonen bertso-eskola ireki zala ba berta jun nahi non nola o hala.

X: Entzuna dakat oso goiz hasi ziñala bertsotan, noiz hasi ziñan exaktamente?

M: 5 urte o hola eukiko nitun! Ordun ez nekin idaztene baino moldau nintzen.

X: Iya ni aña denboa zuaz ordun bertsotan.

M: (Parre iteu).

X: Haure galdera tipikua da baina beno, zein da zure bertsolairik gustokoena? Bat baldin baezu behintzat…

M: Lizaso beti gustau izan zait, ta oain beste asko re bai: Amets, Egaña, Lujanbio,… Ta noski Amaia Iturriotz!

X: Hemendik urte batzuta bertsokaten gazte batei entrebista iten diyounian iwal zure izena esangou Maialen! Gustauko al litzaizuke?

M: Gustau noski gustauko zitzaidala, baino oaindik ez det uste hori gertatuko danik!

X: Batek daki Maialen, bidia zabalik dakazu oaingoz.

M: Bai, baino oaindik denbora asko geatzea ta batek daki ze bide hartuko deten.

X: Beno, gure hamaika kategaldera beldurgarriyekin hasi aurretik azken galdera bat. Badakit bertsokatean berri bazendula elkarrizketa honen aurretike, nola izan tzenun gure blogan berri?

M: Ba bertso eskolan komentatu zuten ondo zeola blog hau ta sartu in nitzan ikusteko.

X: Eztakazu pelota in berrikan oain eh…

M: Ez egie da (parrez).

Maialen Akizu parrez…


1.- Zein hiru izenondokin definiuko zenun zure burua? Langilea, exigentea ta alaia.

2.- Ze izan nahi zenuke handitan? Unibertsitateko historiako irakasle.

3.- Bizitzako egun politena? Bertso eskoletako ostiralak, launakin larunbatak eta ekainak 21.

4.- Gustatzen zaizun esaldi bat? Eta euskal Herriko txapelduna… Maialen Akizu!

5.- Maniaren bat edo aitortu daiteken bizioren bat? “Eske” esatea.

6.- Gustokoen dezun kanta? Gutuna, Itxura garesti, Zarena-zarelako, Haizea, Izarren hautsa,…

7.- Esatea asko kostatzen zaizun zerbait? Piropon bat…

8.- Nun gordetzeituzu bestiak (gusaruak adibidez) ikusteik nahi ez dituzun gauzak? Ohe azpin.

9.- Zein da zure gelatik geyen gustatze zaizun objetua? Mesilla o ohea.

10.- Gustokoen dezun marraki biziduna? Heidi!!!

11.- Printze urdinik?  Ametsetan…


Maialen Akizu pentsakor…

Bertsokatean bada
tokirik zuretzat!
Zure proposamena
hartuko det aintzat,
nahiz eta lanpetuta
nabilen erabat,
noizbehinka egingo det
bisitatxoren bat.

zabaldubildudel.icio.us

11 Iruzkin

  1. -aMa1a- -(e)k esandakoa

    Abuztua 23, 2008 @ 10:37 pm

    Maialen!

    Joe, azkn aldin MAialenen brrik eneukn t brtsokaten topau ber! Bueno, ta zeoze idatzi brkoiot ba Lizason ondon jartzn naunai… plota gurasoi eh! jejjej
    Entrbista politta! 5 urtkin hor aitzn zan brtsoa idatzi nahien bre izna maiuskulaz idaztn justo-justo zkinen!

    Nd sgi danok!

    Ah, t nik ust non umen ametsa fubolista, aktore edo holako zeoze izatea zala… bñ bueno, lortukoezu unibrsidadn historia irakasle izatea ze Heidi izatea behintzt aspaldi lortuezu! Mx potxola!

    -aMA1a-

  2. Xg -(e)k esandakoa

    Abuztua 24, 2008 @ 12:52 pm

    Plota grasuai? Zri re bai pxkt zt M ?

    Ng trr brtsktea!!!!

    d.e: Brkt hlk gxtua zteatik, bñ hlkuak gea, c `est la 2! Hlr oain z ltsau h! Hrrna abr brtsoen 1 dzteigzn (zk bai Mln!)!

    Nd zn!

  3. -aMA1a- -(e)k esandakoa

    Abuztua 24, 2008 @ 1:59 pm

    Lotsik gabe brtso 1
    hmn dt betea
    bñ nik inola re
    eneuken, bai zea!
    gurasoei plota
    in dien ustea.
    Hori enon esan nahi,
    nahi non esatea
    gurasona jutko
    plota itea.

    jejejejje, nd nd sgi!
    psako naiz noizbehinka zuk esn bzela brtson 1 uztea.

    -aMA1a-

  4. Manu -(e)k esandakoa

    Abuztua 24, 2008 @ 8:42 pm

    zuen teklatuak berritzia komeniko litzake e!! Hainbeste botoi faltan izatia’re nahiko grabia da…

  5. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Abuztua 25, 2008 @ 9:41 am

    iep
    oso ona elkarrizketaren formatua.
    gustatu zait.
    Hurrengo batean Ximun Cazauboni egitea proposatzen dizuet.
    Nola egingo dugu? Hilabetan bat?
    Bukaerako 11 galderak denei berdinak egin behar genizkie eta puntuaren erantzuna? denei bera? edo aldatuz?
    zer deritzozue?

  6. Xagua -(e)k esandakoa

    Abuztua 25, 2008 @ 10:48 am

    Iepa Ekhinobitx!

    Earki iruitze zaiak Ximuni itia, hire kontu. Bestalde, nik enikek jarriko hilabetian bat, ze geo eztiu beteko, in ahala jartzen jungo gaituk, noixian behin. Ta 11 kategalderana ba etzekiat naekena, nahi ditukenak mantendu ta bestiak aldau. Eztek txarra danai berdiñak itiare baño etzekiat hauek danantzat baliyagarriyak izangoituken. Puntua berriz aldau ingo nikek seun zeñei in. Halare heuk ikusi.

    Ximunen elkarrizketan zai geatze gaituk ordun Ekhi! Ondo izan!

    d.e: Manu, Amaiak etzekiat baño nik konpondu dit teklaua jejeje

  7. julen -(e)k esandakoa

    Abuztua 25, 2008 @ 11:01 am

    iep!!!

    elkarrizketa ona!

    unibertsitateko istoriako irakasle…joe, eztakizu deus maialen!!jeje!

    ta Manurekin ados; moldatu teklatuak, ni lehen hiruzpalau erantzunetan enaiz erdiaz enteratu

    ala, ongi segi!!!

  8. -aMa1a- -(e)k esandakoa

    Abuztua 25, 2008 @ 2:11 pm

    Nik re konponduet. mx!

  9. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Abuztua 25, 2008 @ 8:50 pm

    Dudik pare gauzik politena, aurreneko argazkiko fondua.
    Hor ikusi litezke Zarauzko bertsolaritzaren oraina eta geroa.
    Eta etorkizunak izen bat dauka, MARKEL. Ojo mutil honekin oso oso gogotsu eta oso oso indartsu dator-ta.

  10. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Abuztua 26, 2008 @ 12:12 pm

    Aitor,
    hi haiz Zarauzko geroa!!
    Argazkian besteei ez diek lekurik uzten!!

  11. Xagua -(e)k esandakoa

    Abuztua 26, 2008 @ 12:16 pm

    Aitor baek Zarauzko oraina ta gerua Ekhinobitx, baña Markele bai! Bertsolai ona, parrandazalia ta jatorra; zutzako mouko mutila Maialen jejeje.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5