Aitortza

larrosa urdina

Pasioaren gorria
jantzi zenean urdiñez,
ustez kolore berdiñez
eman zenidan berria.
Ametsetako irria
nahiago nuen ordea,
esperantzaren berdea
neukalako barrenean.
Nahiz beztu zen azkenean
ez naiz damutzen gordea.

Hain urdina ez izaki
berriz gertatu zenean,
mila zalantza barnean
ta ezin errez erabaki.
“bihotzak latina daki”
ta ezetz da erantzuna.
Pena ez dela maitasuna
sentitu nahi dugun hura,
baizik nahi gabe modura
egiz sentitzen duguna.

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

7 Iruzkin

  1. Manu -(e)k esandakoa

    Abuztua 13, 2008 @ 1:42 pm

    Ederrak!!!
    Hiriak al ttuk?? Hurrena hik hasikouk sorta kolektiboa! jeje

    Bukaera gustatu zik asko:

    Pena ez dela maitasuna
    sentitu nahi dugun hura,
    baizik nahi gabe modura
    egiz sentitzen duguna.

  2. Xagua -(e)k esandakoa

    Abuztua 13, 2008 @ 3:28 pm

    Neriaituk bai. Ok, hurrena ne kontu sorta kolektibua hastia ta gañuntzeko ordenan zozketa itia, halare deskansotxo bat, hemendik hilabetea eo hola, bestela nazkatuko gaituk sorta kolektiboz jejeje

    d.e: Turbixek ezer jarri aurretik nik jarrikoet… tropelako afayan fetxa jarri berra dao!!!!!!

  3. Turbix -(e)k esandakoa

    Abuztua 13, 2008 @ 6:52 pm

    Bien Xagu bien, beste batemat e akordatzek eindako apustuekin eta afayekin eta poz emate ziek. Azpeitiarra izenda, nik etzakeat hiri afaye ordaintzeko bate problemaik. Heuk irabazi huan eta heu hasi fetxie ipintzen.

    d.e: Oso bertso polittek dituk bño afayen ideiena geyo gustatze zitek

  4. julen -(e)k esandakoa

    Abuztua 14, 2008 @ 10:55 am

    bueno ta tropelana ta gero “lenengo xorta kolektiboa” ospatzeko edo bertsokateakoa ere egin beharko da ez?…

    portzierto, dezima politak!jeje!

    ongi segi!!

  5. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Abuztua 14, 2008 @ 11:04 am

    oso onak Xagua!
    Afariarentzako nahi duzuelarik (asteburu honetan ez, hurrengoan ez eta ondokoak ere ez).
    Ta Irabazleari ordaintzearena neri ere ongi iruditzen zait.

  6. kasma -(e)k esandakoa

    Abuztua 18, 2008 @ 10:40 pm

    Arrantzan algak harrapatu ta
    txineraz entzun musean,
    whiskia kasma ta txupitoa
    edan genitun gauean.
    Hementxe duzu nire bertsoa
    tratua egin ostean,
    ta afaria zor didazu orain
    zuk nahi duzun egunean.

    Dezimakin hurrengo baten ausartuko naiz jeje. Ondo segi!!

  7. Xagua -(e)k esandakoa

    Abuztua 19, 2008 @ 6:29 pm

    Nahiz ta arrokak ahaztu dituzun
    ta granadina ere bai,
    bertsokatean kontua ez dezu
    ahaztu ta zaude lasai.
    Goguan det bai apusturen bat
    egin genuela alai;
    idatzi ezean afaya neri
    ta idazten bazenun ai…
    idaztekotan afaya al tzan?
    edo trago batekin jai?
    Ni engañatu nahian zaudela
    Kasma hartzen dizut usai…
    Traguarena izan daiteke,
    onartzen det ala porai!
    baña afayana ez det oroitzen
    (edo ez det oroitu nahi…)

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5