Fresnesetik Aranjuezera
2008 Abuztua 10 @ 18:45 (Sorta kolektiboak)
Egileak: Ane, Julen, Turbix, Ekhinobitx, Manu eta Xagua hurrenez hurren.
Doinua: Abokatuak deitu berri dit
1.-
Irriak jada ez direlako
gu bion arteko zubi
boligrafoa hartu orduko
jarri nahiz oso urduri
badauzkadanez sentimenduak
adierazteko esku bi…
baina bihotza ere dardarka
hasi zaidala dirudi.
Orri zuria ez da luzaro
mantenduko zuri-zuri
zuk ez didazu idatziko ta
nik idazten dizut zuri.
2.-
Gauzak argi ta garbi uztea
da nire hitz hauen xede
koadrilakide garen aldetik
konfiantza baita lege
zenbat parranda egin ditugun
mozkorrak eginda bere
zenbat momentu, zenbat bizipen,
zenbat kontu,… alafede!
orain kartzelan sartu nautela
ez bixita, ez mesede…
lagunak lagun izan behar du
une zailenetan ere.
3.-
Egindakoa egina dago,
ez daukat lasai barrena,
buruak ez du lanik egin nahi,
bihotza daukat herrena.
Betidanik izan zarelako
nire lagun ederrena
eta gau hura izan zelako
nire unerik txarrena,
absoluzioa eskatzea da
egin nahi nuken aurrena,
zer egin dudan eta zergatik
esango dizut hurrena.
4.-
Nahiz orain arte dena kondatu
izan diogun elkarri,
horma artetik hitzak irtetzen
zaila izaten da sarri.
Nola zabiltzan jakinminean
informazio egarri,
nahiko zintuzket bihurtu nire
sekretu denen oinarri.
Gau ilun hartan egindakoa
nahiz ta iruditu larri,
gure arteko laguntasuna
ez zazu zalantzan jarri.
5.-
Laguntasuna edo laguntza
inor behartutakoan
elkarri eman izan diogu
ia berehalakoan.
Baina bart gauza gehiegi zeuden
gure artean jokoan,
ez bainekien zuri lagundu
edo neu salbatzeko joan.
Gau batez bada ere gaur behintzat
nahiz ta ez egon kanpoan,
elkar laguntzen segiko dugu
hemendik irtendakoan.
6.-
Irratitikan aditu nuen
harrapatu zintuztela
ta barrenean sentitzen nuen
nere kulpa izan zela.
Nahiz banekien telefonoak
pintxaturikan zeudela,
iruditzen zait hanka egin ordez
bila joan behar nuela.
Fresnesetikan Aranjuezera
gutun hau doa horrela,
nahiz alperrik den jakin dezazun
egiñaz damu naizela.
d.e: bertso sorta word dokumentuan nahi duenak egin klik hemen
Xagua -(e)k esandakoa
Abuztua 10, 2008 @ 6:49 pm
Ez tiazue lan errexa jarri alu hoyek… baño beno, hobeto edo okerro hemen lehenbiziko sorta kolektibua, denboa rekor batian inda gañea. Hurrena geyok eta hobeto! (Azkarro zaila izangoa…)
bertsokatea -(e)k esandakoa
Abuztua 10, 2008 @ 7:12 pm
Ez dut uste Anek holako gauzarik espero zuenik!!
Portzierto Ane, nun da atzoko argazkia?
Manu -(e)k esandakoa
Abuztua 10, 2008 @ 9:30 pm
Iep!!
Azkenen nahiko ongi geratu da ezta?
Hi xagutxo… bialiko diak word dokumetua emaila? (besteek igual ere nahiko ttek…), bazpare, au ondo gordetzeko dokumentua baitek!! jeje
Hurrengo urteko Lazkao-Txiki guria dek!!
Xagua -(e)k esandakoa
Abuztua 11, 2008 @ 1:54 am
Ongi ongi re eztek geatu baño beno, lehenengo aldiya beti izate omen dek berezi xamarra… Word dokumentuan nahi dunak goian klik itia besteik eztu, oaintxe jarri det ta lasterbidia.
Hurrengo urteko Lazkao Txiki guria… 2. bertso sorta kolektibuakin izan berkoik ze lehenenguakin…
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Abuztua 11, 2008 @ 10:50 am
Ei.
Ez da ideia txarra! Sariketa batean aurkez genezake.
Xagua -(e)k esandakoa
Abuztua 11, 2008 @ 11:16 am
Eztek idea txarra ez, baño leno esan diten bezela sorta honekin jai zekau… Halere seuru bigarrena hobeto ateatzekela ta horrekin akaso…
Hooooligan -(e)k esandakoa
Abuztua 11, 2008 @ 8:15 pm
Aranjuez nun dan gutxigorabehera badakit, baina Fresnes hori ez. Nun dao? Zerbaiten esanahaia al daka? Ah ta bestetik Lazkao Txiki sariketan zein izan diran sarituak ba al dakizue? Zarauzko gure lagun bat bigarren gaztetan, baina hortik aurrera ez dakit ezer. Ba horixe, sorta kolektiboan parte hartu ez arren, ez nagola bertsokateakin ahaztuta.
Xagua -(e)k esandakoa
Abuztua 12, 2008 @ 9:28 am
Fresnesen kartzela bat ziok Aranjuezen bezela. Hau Parisen goikanden ziokela usteit gutxigorabera. Ta Lazkao Txikikua hik bezainbeste zekit Hooligan, aber norbaitek besteik zekiken…
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Abuztua 12, 2008 @ 10:41 am
Fresnes kartzela baten izena da. Parisen dao!