Ordena erabakita

Beno ba bukatu dira Berako bestak, igaro da astebete, eta esan bezala lehenengo bertso-sorta kolektiboaren ordenaren zozketa egina dago. 6 pertsonek eman dute izena, eta beraz, 6 horien izenen artean egin dut zozketa nire esku inozentearekin. Berandu enteratu den norbaitek parte hartu baldin badu, ikusiko dugu non sartu.

Ordena honako hau da:

1- Ane
2- Julen (julenber@hotmail.com)
3- Turbix (g.turbix@hotmail.com)
4- Ekhinobitx (ekhi13@hotmail.com)
5- Manu (baitazeare@yahoo.es)
6- Xagua (xagu2@hotmail.com)

Beraz, Ane zuri dagokizu bertso-sorta hastea. Zuk nahi duzun gaiarekin eta nahi duzun doinuan. Ez ahaztu sortari ze zentzu eman nahi diogun, edo zertaz ari garen ezin diogula inori esan, ezta hurrengoari ere.

Lehenengoak bigarrenari korreoz bidaliko dio bertso, ta inork ez du bertsorik irakurriko bere txanda iritsi eta aurrekoak bertsoak bidaltzen dizkion arte.

Bakoitzak asko jota 2 aste edukiko ditu bertsoa osatzeko (baten bat lanian ari bada’re…)

A, ta titulua azkenekoak jarriko dio sortari, hortaz hiri tokatuik xagutxo

Manu

zabaldubildudel.icio.us

14 Iruzkin

  1. xagua -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 11:10 am

    Hori dek eta Manu! Holako pulamentua ber dik gixonak! Negana irixteako kostako zayo pixkat baño beno, nere kontu izenburua jartzia ta blogian zintzilikatzia. Ah! Ta beste norbaitek parte hartu nahi baldin bau ba ahalik ta azkarren esatia (eh! Hooligan, Silvi ta Kzbl…).

  2. ane -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 11:48 am

    jeje urtetako opari politta in diazue!…

  3. Xagua -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 12:07 pm

    08/08/08…

    08 x 2 muxu ta belarri tirakada Ane!

    Zorionak!!!!

    d.e: Espero bertsokateak indako opariya asko gustau zaizula ta seituan hasiko zeala opariyaz gozatzen jejeje

  4. Manu -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 12:20 pm

    Zorionak bai!!!
    bertsokatearen izenean zorionik beroenak eta lehenengo bertso-sorta kolektiboari hasiera emateko ohorea.!!!!

    jeje

    ondo ospatu

  5. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 4:53 pm

    08 x 2 muxu? hara hara xagua…

    zorionak bai ta ongi ospatu

  6. julen -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 5:33 pm

    iep!
    ongi da! …turbixen helbidea bidali lehen bait len ta listo, nik gero txanda pasatzeko

    animo ane! zure esperuan gelditzen naiz

    ongi segi!!

  7. Turbix -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 8:44 pm

    3,2,1… pum!
    Olinpiadak hasi diela? Baita gure, egurre!!
    Aber Txinakuek baño eskandalo haundiyokuek izeteien gure bertsuek. ( ta aber lenuo bukatzeitugun)
    p.d. 1: Zorionak Ane eta muxu haundi bat (nik 8×2 ta txorradaik ez)
    p.d. 2: Oaindik Tropelako afayena hitzein gabe zeok…. ta gosetzen ai nauk

  8. ane -(e)k esandakoa

    Abuztua 8, 2008 @ 9:21 pm

    jeje eskertzea eskertzea.

    nik bukatuet ne lanakin.
    aber nola seitzeun oain!
    muxu bana.

  9. julen -(e)k esandakoa

    Abuztua 9, 2008 @ 9:15 am

    nik nerearekin ere, orain turbixen txanda da

    ongi segi!!

  10. Turbix -(e)k esandakoa

    Abuztua 9, 2008 @ 12:47 pm

    Neuk ere idatzi diat eta ustez behintzat, Ekhi-rengana bidali diat marrroia.
    Daramagun abiadurarekin, nik uste errekorren bat egingo dugula.

    Txintxo ibili!!!

  11. Silvi -(e)k esandakoa

    Abuztua 9, 2008 @ 1:58 pm

    jajaja. okurrentzixek izene zuenak.
    geo hemen jarri gutxiñez ia ze osau deuzten jakitteko.

    zorionak ane, beandu baare. jeje

  12. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Abuztua 9, 2008 @ 2:32 pm

    nik lanak eginda!
    beinga Manu

  13. Manu -(e)k esandakoa

    Abuztua 9, 2008 @ 6:22 pm

    Ba “marroia” pasa da jadanik nere eskuetatik, eta Xaguaren postan behar luke dagoeneko.
    Batzuk flipatu egingo duzue emaitzarekin, batez ere Anek, ta ez nik markatutako bidearengatik prezisamente.

  14. julen -(e)k esandakoa

    Abuztua 9, 2008 @ 8:40 pm

    bai, orain nere kulpa izanen da, no te digo! jeje!

    aber bharko edo emaitza hemen plazaratzerik dagoen,nik sekulako kuriosidadia dut

    ongi segi!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5