Lehenengo bertso-sorta kolektiboa

Askok ez dezue jakingo zer den bertso-sorta kolektibo bat, garai batean egiteko asmoa egon zelako, baina lehenengo bertsoa ere egin ez zelako (hala uste det behintzat).

Kontua denok artean bertso-sorta bat sortzea litzateke. Lehenengo parte hartu nahi dutenen zerrenda bat egingo da eta ondoren bertsolarien ordena erabaki (zozketa bidez seguraski). Gauzak horrela, hasten denak hautatuko du zin doinu eta zertaz egin dorta, baina ez dio inori ezer esango. Bere lehenengo bertsoa osatutakoan, bere bertsoa (eta doinua ahal bada) bidaliko dio zerrendan hurrena dagoen bertsolariari, eta onek bigarren bertsoa egingo du.

Horrela, bakoitzak bere tokea emango dio sortari eta gerta liteke lehenengo bertsoa idatzi zuenak pentsatutako bidearen aurkakoa egitea sortak, bakoitzak erabakiko baitu sortari jarraipena nola eman, edo nola amaitu.

Hortaz, ezer baino lehen bertso-sorta kolektiboan zein izango garen partaideak jakin behar det. Orain arte hiru gara izena eman dugunak, beraz animatu besteak ere!!!
Oraingoz izena eman dugunak:

Xagua
Julen
Manu
Turbix
Ekhinobitx
Ane

Astebeteko epea utziko dizuet izena emateko (Berako bestek irauten duten bitartean, jeje) eta buruko minak pasatzen direnean egingo dut zozketa, eta lehenengo bertsoa, hala tokatuz gero. OK????

Benga animatu!!!! Historiako lehenengo bertso-sorta kolektiboa litzateke, eta Guiness errekorren liburuan sartuko ginake, ez baita bertso sortarik izango hainbeste idazle eduki dituenik, jeje!!

Manu

zabaldubildudel.icio.us

4 Iruzkin

  1. julen -(e)k esandakoa

    Abuztua 1, 2008 @ 9:43 pm

    iep!
    len animatua nintzen

    hau irakurri ondoren gehiago.

    ni prest bigarrena izateko lehenengo xortan

    hori zuek erabaki!ongi segi!!

  2. Turbix -(e)k esandakoa

    Abuztua 2, 2008 @ 6:49 pm

    San Inaziyotan usteiat danak nazkau ditutela bertsotan, baño halare nire prest.
    TA AFAYE?????????NOIZ??????????

  3. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Abuztua 4, 2008 @ 2:28 pm

    Baionako festak bukatu dira, ongi bukatu ere gainera! (gas negargarriak, porra kolpeak, gomazko bolak, kristalezko botilak airean, zakarrontziak sutan… Udaletxeak jaiak ederrago izan daitezen abiatutako prozesua!) enfin…
    ni prest bertso sorta osatzen parte hartzeko!
    ta afaria (edo aiaharia, xiberuan dioten moduan) nahi duzuelarik!

  4. ane -(e)k esandakoa

    Abuztua 5, 2008 @ 12:48 pm

    iep axpaldiko!
    ni re animatze naiz bertso sorta iteko.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5