tropelako azken sailkapena
2008 Uztaila 28 @ 9:41 (lehiaketak)
Alperrik ez det hitzik egingo,
ezin baita disimula
sailkapen honek mila hitzek baino
gehiago balio dula.
Xagua (zein bestela… kar kar kar)
2008 Uztaila 28 @ 9:41 (lehiaketak)
Alperrik ez det hitzik egingo,
ezin baita disimula
sailkapen honek mila hitzek baino
gehiago balio dula.
Xagua (zein bestela… kar kar kar)
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
Xagua -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 9:54 am
Doainik daukadanez
moituko naiz klaro,
afarirako fetxa
jarri beharra dago!
Ah! Ta Manu hobe dek
teklaua hartzea,
ta bertso sortarekin
aktualizatzea.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 10:59 am
Xagua dena erran
behar dugu zuzen
kontrario hauekin
errexegia zen
Hoooligan -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 4:07 pm
Nahiz ta arrankatzea
hasieran kosta
neretzat podiumeko
hirugarren koska.
Manu -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 4:30 pm
Ze aktualizatze
ta ze bertso sorta?
lehenik hiriak jartzak
ezpadik inporta
edo bestela egin
behar dugu hurrena
gaur ia urtebete
egin behar zena
egin behar genun sorta
bat kolektiboa
baina nok botako du
lehenengo tiroa??
Xagua -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 4:41 pm
Iruzkinetan jarria zagok,
zertan hainbeste komeri,
bertso bana egin behar ziela
azkenak beste deneri.
Ta beste sorta kolektiboa,
Manu arrazoiak daukak,
esan bakarrik ez, egin ere
egin behar dituk gauzak.
Nola hi izan haizen gaur Manu
hortaz akordatu dena,
bildurrik gabe jar ezak nola
izango deken ordena.
Turbix -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 7:15 pm
Pena haundiyaz baña,
zorionak Xagu,
ordaindu beharko dituk
3-4 bat tragu.
Irabaztea nuen
haseran ametsa,
asmakizunetan det
etorkizun beltza.
Jarri ber da len bait len
afariyan data,
bestela haragiya
lizunduko da ta.
Nik ez takit zer degun
zer? kolektiboa?
nere indar guztiya
alkoletik doa.
Manu -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 8:59 pm
Sorta kolektiboa
in dezagun, benga!
Xagu, jarri egingo
dutenen zerrenda
Uxue -(e)k esandakoa
Uztaila 28, 2008 @ 9:54 pm
Tourra amaitu ondoren
Xagu zaude bero,
ziur hasi aurretik
ez zenula espero
ze errex hitz egiten dan
bukatu ta gero.
Nahiz etapa denetan
egin dudan herren
ta Aitorrek aurkakoa
uste zuen arren
lortu det gelditzea
behintzat azkenaurren.
Xagua -(e)k esandakoa
Uztaila 29, 2008 @ 9:11 pm
Beno, sorta kolektibua dala ta ez dala. Ez dakinantzat, sorta kolektibua bertso sorta bat da, baino parte hartu nahi duen katekide edo katezale danan artian osatutakua. Alegiya sorta nik aste baet adibidez bertso bat ingoet ta beste batek segikou beste bertso bat inda ta hola… Manuk ordena jartzeko ordia zeñek parte hartuko deun jakin berra dao, asike bakizue, Turbix, Julen, hooligan, silvi, ekhinobitx, manu, patxi bakallo, kzbl, Uxue, unai, Ane, Mcdalen, anonimo, zerdiok, la chica del coro, belda, Gorka Azkarate edo beste edonork, parte hartu nahi badu bertso sorta kolektiboko bertso bat iten iruzkin baten jar dezala hemen.
Oaingoz:
Xagua
Manu (bai ezta? Hi gogorauta…)
d.e: afairako fetxa jarri berra dao…
julen -(e)k esandakoa
Uztaila 29, 2008 @ 9:42 pm
ni prest naiz xortan parte hartzeko,
baietz batenbat igorri!
toke nafarra eman beharko
zaiolako xorta horri