Epailea eta bi akusatuak

epailea

Audientzia nazionalean
bi gizon ezker eskuma,
akusazio moduan dute
hilketa baten jarduna.
Zu erruduna zara ta zu ez
juezari diot entzuna,
baina halere gero pasa da
inork espero etzuna.
Errudunana zuzenduz juezak
hala esan dio hurruna:
hau da kasurik bereziena
inoiz ikusi deguna,
nahiz badakigun ta frogak dauden
zu zerala erruduna
legeak hala dio ta libre
utzi behar zaitut laguna.

Ea nork azaltzen didan zergatik utzi duen libre , astindu garuna lagunak!

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

9 Iruzkin

  1. Turbix -(e)k esandakoa

    Uztaila 22, 2008 @ 8:59 pm

    Hara, berriro ere
    hau asmakizuna,
    Igarle moduan ERE
    hik etorkizuna.

    Erantzun egingo det,
    asmau, ez tet uste,
    epaileek sarritan
    mareau gaituzte.

    Izan, izan daiteke,
    ez ta segurua,
    errudunak hil duna
    da bere burua.

    Ta utzi egin behar
    libre alajaina!
    Kartzelan ez egoteko
    hilaren usaina.

  2. Xagua -(e)k esandakoa

    Uztaila 23, 2008 @ 6:36 pm

    Nahiz ustez bota dezun
    ondorio ona,
    ez Turbix, oraindikan
    bizi da gizona.

  3. julen -(e)k esandakoa

    Uztaila 23, 2008 @ 8:55 pm

    Errudun zena aske
    utzi bazun bela
    ADIN TXIKIKOA ZEN
    ezin da bestela

    Laralai lai lai laralai lai lai…

    ADIN TXIKIKOA ZEN
    ezin da bestela

  4. Xagua -(e)k esandakoa

    Uztaila 23, 2008 @ 8:57 pm

    Zehaztea ahaztu
    zitzaidan la ostra!
    Adin nagusiko da,
    hortxe dago koxka…

  5. julen -(e)k esandakoa

    Uztaila 24, 2008 @ 7:56 pm

    froga ta guzti ez da
    edonor askatzen,
    beraz ziur ,GALeko
    entxufatu bat zen

    laralailai lai…

    beraz ziur, GALeko
    entxufatu bat zen

  6. Xagua -(e)k esandakoa

    Uztaila 25, 2008 @ 12:34 pm

    Nahiz ez dedan ukatzen
    gerta leikenikan,
    GALek ez du honekin
    zer ikusirikan.

    Inork emate ez badit
    erantzun zuzena,
    bihar azalduko det
    zer tzen pasa zena.

  7. Manu -(e)k esandakoa

    Uztaila 25, 2008 @ 11:09 pm

    Pasa zun kartzelako
    urteen topea
    eta ez zen legezko
    preso egotea

  8. Manu -(e)k esandakoa

    Uztaila 25, 2008 @ 11:11 pm

    “estado vegetal”-en
    zegonez,… hobeto
    hildakoak eskatu
    zion egiteko

  9. Xagua -(e)k esandakoa

    Uztaila 26, 2008 @ 1:49 pm

    Etzen kartzelan egon,
    ez da eutanasia,
    kasu hau degu oso
    oso berezia.

    Erantzuna hauxe da
    lagunok begira,
    bi akusatu hauek
    siamesak dira.

    Batek libre behar tzun
    besteak barruan,
    epaileak etzekin
    zer egin orduan.

    Gartzon bezela etzen
    hortara ausartu,
    errugabea etzun
    kartzelara sartu.

    Errugabea libre
    gelditu zalako
    erruduna re libre
    gelditu beharko.

    Hala dago legea
    nahiz izan xelebre,
    kontuz siamesekin
    badaezpadaere…

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5