tropela.com : egin apustu, arriskatu

Pirinioetako aurreneko froga gainditu aurretik,
sailkapenari begirada bat eman beharra diogu :

1- - 288. Oier Aizpurua Zarautz 1943 p.
2- - 635. Gorka Urbistondo Azpeitia 1862 p.
3- - 715. Ekhi Erremundeguy Baiona 1845 p.
4- - 2567. Aitor Urbieta Zarautz 1549 p.
5- - 4400. Manu Goiogana Irun 1333 p.
6- - 5447. Uxue Goenaga Donostia 1227 p.

zabaldubildudel.icio.us

7 Iruzkin

  1. Manu -(e)k esandakoa

    Uztaila 14, 2008 @ 11:53 am

    Kontxo kontxo, hemen’e lemiziko 10etan sartuko naiz eta!!!

    Hasteko esan ber dit sartu niñunian enekikela deuse, biño waiñ argi zakat tropela.con-eko puntuak emateko modua oso diskriminatoriua dekela.
    Si señor ta bai jauna!!

    Etapako irabazleak zein diren soilik hartzen dik kontuan, etapako sailkapena soilik.
    Eztik kontun hartzen etapa hortan nor izan duken ziklistaik onena edo konpetitibuna, ezta zeinek jantzi diken mendiko mallota’re. Ta mallot berdia’re ettek sartizen. Ta adibidez agun batian ziklista batek ostin etapa itten badik ta sailkapenin bigarren jartzen badek, naiz ta etapa ez irabazi, etziotek puntuik emango…

    Hola eztek posible!!

    Xagua aukeratzen det datorren urteko puntuaziyuak beste modu batea in ber diela esateko arduradun. Hik kontaktu asko ttuk ta moldatuko yaz.
    Portzierto, azkena izatetik etziok saririk?
    Hala baek, ahalegintxo bat ingoit azkena gelditzeko..

  2. Manu -(e)k esandakoa

    Uztaila 14, 2008 @ 11:56 am

    Portzerto, Aimar, ke puto frakasau!!
    Igual bere inguruko harritakon bat hemendik ibiliko da, biño sentitzen det…
    Itxaropen guziyak jarri nittun beregan, biño keba, aurten’e ez.

    Aupa Astarloza!! Harek bai potruk!

  3. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Uztaila 14, 2008 @ 5:26 pm

    Arrazoi osua dek Manu!
    Nik Amets Txurruka zekat, hor zebilek mutila muturrak puskatzen, mila atake jotzen, eskapada danetan sartzen, baina beti bukaeran harrapatzen ditek ta beti puntuik gabe. Bestetik, orain esatia erreza da baina hasiera hasieratik ez neukan Haimar Zubeldiangan konfiantzarik bate, propio Tourrerako bakarrik prestatzen dian ziklistak ez zaizkit inoiz gustatu izan, ta Armstrong bat bakarra dago. Ah ta idolo berdina zekagu.

    Aupa Astarloza! Hik bai meritua hik!

  4. julen -(e)k esandakoa

    Uztaila 15, 2008 @ 1:21 pm

    patxi vila eztagola ta tourra ezta ia lengua!
    ni ere ados nago, hor puntuak irabazleez aparte , etapan bertan lan gehien egiten duenari ere eman beharko zitzaizkion, txirrindularitza, batek lan egin dezan talde osoak lan egin behar izaten duen kirol bat dela jakinda…

    ala, ongi segi!!!ta zorte on geratzen diren etapetan!

  5. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Uztaila 21, 2008 @ 8:30 pm

    Aitu ze esate diaten.
    Klasifikaziyo hau ERE zarauztarrok irabaziko degu, aurrena Oier ta ni bigarren. Hirugarren ekhi, laugarren turbix, bostgarrena manu ta seigarrena Uxue.

  6. Turbix -(e)k esandakoa

    Uztaila 21, 2008 @ 10:18 pm

    Ieup,
    Ba bai, usteiat ez haizela gaixki ibiliko. Nik nere ustez krixton ekipue iñ nian baño podiumetik kanpoa geldiu berkoiat.
    Galdera bat, ze kopoi esan nahi dik ERE horrek?
    Beste galderie, Azpeitiarrekin ze ikusik ba al tzaukek?
    Ta azkena, noiz demontre einber deu afai marabilloso hori?

  7. Uxue -(e)k esandakoa

    Uztaila 22, 2008 @ 12:33 am

    Ene Aitor ze fede gutxi daukazun nigan! Oaindik azkenaurrena noa (bale, puntu gutxiko aldeakin baina azken aurrena) ta ia azkena jartzen nauzu.
    Halare egia esan behar badet nik ere ez det gehiegi sinisten nere aukeretan, kontuan eukita Alpetarako neukan baza haundina Piepoli zala, en fin komentarioik gabe.
    Badaezpada Hiztegi Errimatuari hautsa kentzen jun beharko….

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5