Zarauzko bertso astea
2008 Uztaila 4 @ 14:41 (Albisteak)
Zarautzen urtero antolatu ohi dugun bertso “astea” ere hurbiltzen ari da. Uztailak 17-18-19 egunetan hainbat ekintza burutuko dira zarauzko kaleetan. Uztailak 17an bertso musikatuen emanaldia izango da kale nagusian dagoen Basarriren bustuaren parkean eta ostiralean Zarautz-Azpeitia GR-16ko saioa izango da bertan. Bestalde, 19 larunbata, egun nagusia izango da, txepelketaren eguna hain zuzen ere.Herritarrei eta herritarrak ez direnei hamaiketakoa eta bertso sorta batzuk eskeini ostean txepelketari hasera emango zaio.
Txepelketa tabernaz-taberna burutzen da eta taberna bakoitzean bina partehartzailek hartzen dute parte buruz buruko libreko saioetan. Bertan ez dira hankaluzeak potoak eta horrelakoak kontuan hartzen, aurrekoa isilaraztea eta jendeari irribarre bat sortzea da gehien baloratzen dena.
Noski, esan beharrik ez dago partehartzea ez dela zarauztarrengana soilik mugatzen eta oso aberasgarria dela jende berriak parte hartzea. Esate baterako, Ekhinobitxek parte hartu zuen lehengo urtean eta oso dotore gainera, Silvi bera ere hurreratu zen duela bi urte eta kantuan jardun nahi ez zuenez epaimahai lanetan jarri genuen jejeje, bestalde, bertsokatearen asmakizunen jarraitzaile den Maialen Akizuk (aurten Euskal Herriko eskolarteko txapela irabazi duena) ere kantatu zuen txepelketan “Cipri” tabernan, duela 4 urte oker ez banago.
Gainera, hainbat zurrumurruren arabera KZBL aurtengo txepelketa prestatzen ari omen da azken hilabeteetan eta horregatik ez omen da katetik azaldu azkenaldian, hala ote da… Turbixentzat ere aukera polita izan daiteke txepelketa, nahiz eta oraingoz ez duen aitortu partehartzeko asmorik. Hooligan bertan izango da aurten ere, agian zalantza handiena Xaguarena da, Aubixan monitore lanak egun horretan bukatzen baititu eta ez baitago ziur txepelketara garaiz iristeko moduan izango den, baja handia litzateke zalantza izpirik gabe. Azkenik, entzun dudanez, “la chica del coro” ere parte hartzeko asmotan omen da baina anaiaren oneritzirik ez omen du lortu oraindik, lastima…
Xabier Etxeberria izan zen iaz txepeldun eta Hooligan berak (duela bi urteko txepelduna) eman zizkion txepeldunaren sariak; hots, soberano botila, farias kaxa eta txepela. Hala ere, saririk onena urte osoan kaka emateko eskubidea da eta Xabik badaki ederki zer den hori… Ez da errexa izango Xabiri txepela kentzea baino mila gorri bertsokateko norbaitek lortuko duela!!
Xabier Etxeberria, iazko txepelduna
Norbaitek txepelketan parte hartzeko asmorik balu edo besterik gabe egun eder honetaz gozatzera etorri nahiko balu, Motxianeko bati aurrez abixatzea eskertuko genioke, bazkaritarako txartelak gorde ahal izateko. Anima zaitezte!!!!
Xagua
Turbix -(e)k esandakoa
Uztaila 7, 2008 @ 10:23 pm
TXEPELketa?na neretzat dela
oso aukera earra,
baina badaukat egun horretan
gauza bat egin beharra.
Elizondora joango gera
han Baztandarren Biltzarra,
ta egon lasai, zeren bertsoak
botakoitut barra-barra.
LASTIMA! (pfffffff, eskerrak…)
Anonimoa -(e)k esandakoa
Uztaila 8, 2008 @ 10:15 am
aupa,
nik mizel, patxi, gillen konpainiari aipatuko diet eta normalean agertuko gara.
Iaz presaka genbiltzan eta kantatu bagenuen ere ez genuen txepelketan parte hartu.
Baina aurten…. KASU!!!
julen -(e)k esandakoa
Uztaila 8, 2008 @ 5:44 pm
“hamabortz malko, hamabortz hots
hamabortz algara,
Almandoztik Amaiurret bat gara…”
…ni ere baztandarrenera nuaie…jeje!
ongi pasa ta ea zein den Txepelena!!!
Xagua -(e)k esandakoa
Uztaila 8, 2008 @ 8:51 pm
Hori dek eta Ekhi! Ni udalekuta niak monitore etzi ta ordun zenbat izango zeaten Hooliganei abixauyok bazkaitako lekua gordetzeko, ta geo gaua Zauatzan pasa nahi bazue eo.
Lastima, Turbix ta julen, ezin dezuela azaldu, oso egun polita izatea ta, datorren urten akaso… Ondo pasa zuek ere ta ez izan txepelegiyak!
bertsokatea -(e)k esandakoa
Uztaila 10, 2008 @ 3:33 pm
EA BA….
NIK 18AN BERTSO SAIO TA PARRANDA POTENTIAK TTUT GAUIN… BERAZ LARRI.
GAINERA AFONIKO NIOK…
IGANDERAKO KONFIRMATUKOIT.
HOI BAI, JUN EZKEO…GARAILE NAUK DUDIK PE.
[KZBL#19]
Hooooligan -(e)k esandakoa
Uztaila 10, 2008 @ 10:45 pm
Nik osteguneko bertso musikatutan skater-ez mozorrotu behar det nere patinetearen bertso sorta kantatzeko, alegia, galtza motz zabal batzuk, patinetia, bixera atzeraka, koderak, eta masail banatan Saroik eta Nahikarik margotu behar dizkidaten pinturak.
Larunbateko txepelketa gogorra eta leihaketa espero da, iazko garailea eta aurreko ediziotakoak dena ematera aterako dira hasiera hasieratik. Halere, aurten sorpresaren bat izango dela susmatzen det
Txepeldun berri, txepeldun haundi eta txepeldun bakarra…