Eurokopa 2008ko Txapeldunak

Hooligan bat naizen aldetik iruditzen zitzaidan halako iruzkin bat egin beharra neukala, nahiz eta potrotaraino egongo zeraten egun hauetan albiste hau entzutez, ziurrenik ez delako guk entzun nahiko genukena, baina ditudan ideiak baztertu eta kirol terminotan bakarrik mintzatuko naiz.  Austria-Suitza 2008ko Eurokopako irabazlea: Espainiako Selekzioa

ejpana.jpg

Futbolaz ideia pittin bat daukan edozeinek daki, Espainiak egin duela Eurokopa honetan, Holanda eta Kroaziarekin batera jokurik, ligaxkako 3 partidak errez irabaziz. Azken bi hauek ordea, final laurdenetan gehienon harridurarako kaleratuak izan ziren Errusia eta Turkiaren aurka, Espainiak ordea ez du hutsik egin eta bere joku tekniko eta ikusgarriak beste selekzio guztiei gaina hartu die eta merezita irabazi dute Eurokopa hau.

Bestalde, abiadurak;potentziak eta agresibitateak futbolean hainbeste garrantzia duen garai honetan, eskuineko jokalari honi eman diote Eurokopako jokalari onenaren saria. Xavi Hernandez da bera, bartzelonakoa eta 1.68m neurtzen du, ez da oso azkarra ez indartsua. Halaere baloia hanketan ongi erabiltzen, beti lagun egokienari pasatzen dio, jaurtiketa bikaina dauka, erasoko jokaldia hasten du eta 2. lerrotik errematatzera sarri iristen du, eta defentsan ere zelaierdian beti ondo kokatuta dago, erdilari defentsiboaren laguntzaz ( kasu honetan Marcos Senna sasoiko bat) presioa egin eta erasoko aukera gehienak itxiz eta baloiak goian errekuperatuz, kontraeraso bizkor bat ahalbidetzeko. Goitik beherako futbolaria.

xavi.jpg

Hooligan

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5