Eskolarteko Euskal Herriko finala

Amaia eta…

Larunbaten Altsasun
genuen erronka
la chica del coro-re
tartean zegon ta,
pankarta eta guzti
plana gendun monta,
nahiz eta nerbiyuak
izan ziren kontra
ederki jardun zela
nahi dizuet konta.

Egun pasa ederra
izan zen benetan,
Zarautzera ez ginen
itzuli penetan;
hala izaten denez
horrelakoetan
txapeldun handi bana
suertatu zen bertan;
txikitan Maialen ta
Miren handietan.

12 urterekin
holakoik sekula,
lehenengo azterketan
zer ta matrikula!
Zorionak Maialen
ta bejondeizula,
bertso eskolak poza
ezin disimula,
Amaia Iturriotzek
badu dizipula.

Bertsokateko Ane
genuen handitan
oso ondo aritu zan
ari naiz egitan.
Miren nagusitu zen
guztietatikan,
txapelduna izan zen,
gainera birritan,
holako detallea
izanagatikan.


Hau isladatzen dute
hamaika argazkik,
ikusi nahi ezkero
egizu bertan klik.

Ikusi nahi ezkero
argazki gehiago,
hemen izugarrizko
galeria dago.

Saioko kronika bat
nahi ote dezute?
Zubertsotanen laxter
ipiniko dute.

Noski ipini dute
berrian kronika,
irakurri nahi dunak
arren hemen klika.

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

5 Iruzkin

  1. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Ekaina 24, 2008 @ 1:56 pm

    Altsasun bera ikusi eta
    ni gelditu nintzen mutu
    Oholtza gainean ez zen hoberik
    Ainhoa Comas ta Puntu!

  2. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Ekaina 24, 2008 @ 6:21 pm

    Neuk ere saioko kronika labur bat egingo det ba, orain gazteen saiokoa.
    Ekaitz Samaniego: Nahiko kaxkar, seriotasun gehixeagorekin hartu beharko luke halako final garrantzitsu bat.
    Ander Solozabal: Bikain. Eguneko ustekabeko pozgarriena.
    Jone Uria: Freskotasuna eta egurra. Goi maila erakutsi zuen ofiziotan, gaiaz apur bat geiago asmatu balu, txapela berea izan zitekeen.
    Miren Amuriza: Oso segurua, sakona eta patxadatsua, kartzelakoan bi bertso borobilekin merezitako txapela jantzi zuen.
    Ane Labaka: Saio txukuna. Gazteen sailean goi mailan dagoela konfirmatu da eta datozen urteetan begi askoizango ditu gainean.
    Asier Azpiroz: Berea eman ezinik, ez zuen hainbeste gozatu. Pena.
    Maiana Irigoyen: Irregularra zela esan zuen eta egia izango da.
    Ximun Cazaubon: Azeria bezain bizia eta egokia, sorpresa atsegina.
    Saioa Alkaiza: Bertsoa ongi saltzen zuen eta fundamentuz abestu zuen. Kalitate urrats bat falta zaio goikoetara iristeko, baina lan ona egin zuen.
    Josu Sanjurjo: Zezen gaztea, utzi honi denbora eta zerbait ona egingo du.
    Bixente Luku: Txukun orokorrean
    Mattin Luku: Milagarren aukera eman zioten. Aurrera pasa zirenetik gutxien nabarmendu zena.

  3. julen -(e)k esandakoa

    Ekaina 24, 2008 @ 8:00 pm

    kronikaren ondoren, ezin aipatu gabe utzi Maialeni txapela jantzi zionak ze ongi jantzi zion…ze estilazo!jejeje!(modestia aparte)

    ez, serio…ZORIONAK denei! Ederki aittu ziren ta! (batenbaten agurrak etziten graziarik egin baina bueno…)

    ei, kontu bat: ze, uztailan hasieran badago Arrokaundietara joateko planik do nola??? KZBL eman zak bizi seinalerik!

    ala, ongi segi!!!!!

  4. iraia -(e)k esandakoa

    Ekaina 25, 2008 @ 1:42 pm

    Ekhi kontuz diozunagaz!! bere lehenengo urtea da bertsoeskolan ta nahiko in dau!

  5. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Ekaina 25, 2008 @ 5:47 pm

    ni eztut erran gaizki egin zuenik. 6kotean ikusten nuen!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5