tropela.net : egin apustu, arriskatu
2008 Ekaina 20 @ 14:06 (lehiaketak)

nor izango da lehena eta
nor izango da azkena
ez asmatzean disimulatzen
izaten da gauz zailena
tourrak norentzat izan behar du
egin zazue apustu
ta lehiaketa bixitzeko edo
gure tropeltxoan sartu
Ekhinobitx
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 20, 2008 @ 2:07 pm
a bai ahaztu dut!
tropeltxoa bertsokatea izenekoa da, noski!!
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 20, 2008 @ 2:09 pm
“Patxi Bakallo”, “silvi”, “KZBL”
“anonimo” ta “hooligan”,
“Ane”, “Mcdalen”, “Manu” “Ekhinobitx”,
“Julen”, “zerdiok” segidan
“chica del coro”, “Gorka Azkarate”
edo beste nornahi jiran,
Ekhin ideia onak gutxitan
nolatan izaten diran,
egin apustu ta ea itzalik
norbaitek egiten didan!!!
Hooooligan -(e)k esandakoa
Ekaina 20, 2008 @ 2:54 pm
Ni ere Tropelian
egon naiz sartuta
ziklistarik onenak
neuretzat hartuta
tropeltxo hori bilatu
eta harrituta,
pozik jakingo nuke
zein txoro den “txupa”.
Txoro ez det txoroagatik esaten, besterik gabe etxian erabiltzen degun esamolde bat da.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 20, 2008 @ 4:21 pm
holako insultorik
bizitzan sekula
jakizazu hooligan
pagauko duzula
Tourbix -(e)k esandakoa
Ekaina 22, 2008 @ 2:30 pm
Ideia ona izan dek Ekhi
baina nahi diat abixa,
nik ere hortxe sartu nahi diat
bertsokatekoen gixa,
nahizta ez dedan asko ulertzen
irabaziko det aixa,
neri begira asmau zalako
Frantzi aldian TOUR-bixa.
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 22, 2008 @ 3:15 pm
Barkatu tourbix lista jarri nun
ta etziñen agertzen hango,
ta beste norbait ahaztu banuen
berdina diot esango,
bña halere tropelan ez det
errukirikan izango.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 22, 2008 @ 6:10 pm
oaingoz izena eman dutenak :
-Turbix
-Oier
-Ekhi
julen -(e)k esandakoa
Ekaina 24, 2008 @ 10:31 pm
aspalditikan frantziko turra
jarraitu dut oso gutxi
baina sartzeko esperantzari
aterik ez diot itxi
ziklisten lista begiratu dut
ta berehala dut etsi
nik ez dut parte hartuko eta
nahiago zuentzat utzi
ez direlako atera behar
ez indurain, ez chiaputxi
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 25, 2008 @ 10:35 pm
aupa julen!
inporta duena ez da ongi ateratzea, ongi pasatzea baizik.
Jarri edozein ta igual asmatuko dzu!
animatu
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 26, 2008 @ 7:19 pm
ei!
Uxue Goenaga bertsokatean da? tropeltxoan onartu dut baina bertsokatekoa ez bada… fuera!
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 27, 2008 @ 12:39 pm
bertsokatearen jarraitzaile sutsu bat dek Ekhi! Nahiz ta oaindik ezteken animatu ezer idaztea. Onar zak tropeltxuan jejeje
Uxue -(e)k esandakoa
Ekaina 27, 2008 @ 8:05 pm
Ba bai, bertsokatearen jarraitzaile sutsu hoietako bat naiz, sarritan irakurri arren oaindik ezer idatzera ausartu ez dena. Tropelarena aukera ona iruditu zait.
Oraingo hontan pixkat deskolokauta harrapatu nauzu baina hurrangoan bertsotan erantzungodizuet ziur, ados?
Hooooligan -(e)k esandakoa
Ekaina 28, 2008 @ 4:42 pm
Zein izango da gure tropeleko irabazlearentzat saria?
Ta azkenengoarentzat prenda? Zein da apustua?
Igual sari onak jarri ezkero jende geixio animatuko ziagu kiniela egitera, ta jende geyokin grazi geyo eukiko du.
Tourbix -(e)k esandakoa
Ekaina 29, 2008 @ 12:55 pm
Hori, hori, hori! Hori dek arrazoie! Nere ustez e, zeoze xaltxie ipiñi berra zeok, etzekiat jende geyo apuntaukoan baño…
Adibdez: irabazliei bakoitzek 10 euro eo… ta atzenak, beste parte hartzaile bakoitzei bertso bana dedikau ber eo zeoze ola?
ze iruitzen? bota proposamenak…
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 29, 2008 @ 2:08 pm
Nik ingo nukena azkenak lehenenguai bertso sorta txiki bat inberra bertsokatian jartzeko, azpeitiarrak apustuzaliak diala bakit baño diru kontuakin iwal jendia bildurtu ingoa ta jejeje Aber halare ze geyo okurritze zaigun.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 30, 2008 @ 2:58 pm
ei. Afari bat egin dezakegu denen artean behin hau bukatzean. Lehenak (nik) ez du(t) pagatuko eta azkenak (Oierrek) besteentzako bertso bana ekarri dezala!
Bestalde, Uxue aspaldi omen dabil bertsokatean baina oraindik ez dut inoiz bere aurkezpenik ikusi!! ea ea! Argazkitxo bat eta aurkezpen bertso bat behar ditugu!! Ei eta turbix-ek egin zuen? ez naiz oroitzen!!
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 30, 2008 @ 3:02 pm
Bai bai, T(o)urbixek Shrek-en argazkiyakin aurkezpen dotore bat intzin, goatze nauk. Ordun ze, afaya jokuan bai? Geo elkartzia zalla izangoa baño beno… Ta azkenak beste danai bertso bana eo aurrenai sorta?
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 30, 2008 @ 4:08 pm
nahi duzuena. baina nire ustez denei egitea ez legoke gaizki edo guutxienez podiumekoei. Ei. Baten batek Manu ikusten badu edo berekin kontaktua badu erran bertsokatearen tropeltxoan jartzeko. Kiniela egina du (beste tropeltxo batean berekin nago) ta gurean sartu behar du! Gaztelumendi ere abixatu ahal duenak!
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 30, 2008 @ 9:37 pm
Ok, orduan azkenak beste danai bertso bat inberkoyo eta bertsokaten jarri. Zerbait geyo??
Aber kontaktatzeiten Unai ta Manukin.
Ah! Ta beste norbaitek parte hartu nahi bau bertsokatian sartzeana nahiz ta oñarte ezer idatzi ez animau lasai eh!
Tourbix -(e)k esandakoa
Uztaila 1, 2008 @ 8:27 pm
Azpeitiar apustu zalie, esan dezuenakin a2, nahiz ta afayen fetxiekin burrukan einberkoan ( bertsolayek zeatenak, mutil eo gizon okupauek zeate ta ).
Baño gauza bat, tropeltxuen sartu nahi dunak, Tour-e hasi baño len sartu ber likek nere ustez, bestela bentajiekin jokatzie izengouke ezta?
Xagua -(e)k esandakoa
Uztaila 1, 2008 @ 8:37 pm
Bai bai, tourra hasi aurretik ber dik izan. Afayana ordun bai ezta?
bertsokatea -(e)k esandakoa
Uztaila 1, 2008 @ 10:21 pm
behin tourra hasi eta ezin da gehiago kinielarik egin…
Xagua -(e)k esandakoa
Uztaila 1, 2008 @ 10:32 pm
bai ordia tropeltxuan sartu
Xagua -(e)k esandakoa
Uztaila 6, 2008 @ 8:45 pm
Oraingoz sailkapena
lagunok ikusi,
argi zegon bezela
Xagua nagusi!!!
1.- xagua 721 p.
2.- turbix 678 p.
3.- txupa 569 p.
4.- bertsohooligan 527 p.
5.- uxuego 372 p.
Turbix -(e)k esandakoa
Uztaila 7, 2008 @ 10:03 pm
Nahiz eta esan genun haseran
horrek etzula balio,
Manu gaur bertan sartu da eta
tranpatan ai da dedio!
Baina nik behintzat onartuko det
eta zer erremedio?
Tropeltxoan den jende gehienak
baimena eman badio.
Sailkapenean begiratuta
akojonatuta nago,
sekula ez naizelako egon
millagarrendik gorago,
nahiz eta oindik goizegi degun
eta aber geroago…
Doako afai famoso horren
fetxa jarri berra dago.