Maisua eta eragiketa

papel.JPG

Anderrek atzo maisuan mahaian
zokormiran zebilela
kontrol artean aurkitu zuen
goian dagoen papela,
nahiz ta haseran pentsatu zuen
ikasle batena zela,
berriz begira ipini eta
Ander ohartu zen bela,
maisuaren letra zela.

Ordu erdi bat pasa aurretik
enteratu zen eskola,
maisuari hain gauza errezean
burua joan zitzaiola.
Baina maisua jakintsua da
horrelakorik iñola…
Ikasle denei justifikatu
zien gaizki ez dagola,
asmatu zazue nola…

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

12 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 17, 2008 @ 9:52 pm

    Nahiz zuzen edo oker
    erantzun laguna,
    ahal bada bertsotan
    eman erantzuna.

  2. Anonimoa -(e)k esandakoa

    Ekaina 17, 2008 @ 10:23 pm

    nik asmatzeko etzian zalle izen ber, asmakizunen kalidadie jaisten ai zeate

    errimatuaz erantzuteko
    oierren eskakizuna
    paper zatiai buelta eman ta
    bertan dago erantzuna

  3. Silvi -(e)k esandakoa

    Ekaina 17, 2008 @ 10:23 pm

    ui, Silvi ahaztu

  4. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 18, 2008 @ 7:37 am

    Asmakizun honekin
    nahi nuen lortzea
    Silvin autoestima
    pixkat igotzea.

    Pozte naiz egin badu
    gaurkuakin gora
    ze hurrengoarekin
    berriz jatxiko da.

    Lasai broma hunan Silvi
    etzan gaixki hartu,
    ondo ai haiz ta hurrena
    berriro sayatu.

  5. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Ekaina 18, 2008 @ 10:27 am

    Horren errexak jarri ezkero
    Xadu eman zazu kasu
    Silvin_autoestima igo nahian
    zure jeitsiko zaizu

  6. Silvi -(e)k esandakoa

    Ekaina 18, 2008 @ 10:53 am

    Zuen grazixekin eunetik eunea gexo harritze naiz.

    Ta autoestimie… goxen dauket, eta 3 presok kartzelatik nola ertentzeben asmatzik… eztit gexo ixoko. jajaja.

    ALaaaa, nd sei, hurrena zuri utzikoizut ekhi ia daukezuna baño gorao ixotze zatzun.

  7. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Ekaina 18, 2008 @ 6:58 pm

    no he entendido nada

  8. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 18, 2008 @ 9:31 pm

    “no he entendido nada”
    bai tipo/a astuna!
    Jakin al leike zein dan
    ulertze eztuna?????

  9. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Ekaina 18, 2008 @ 10:05 pm

    nahiz eta Silvi ulertu nahian
    asko naizen ibilia
    ez dakit zein den hizkuntza hori
    euskara_ala swahilia

    Ekhinobitx

  10. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 19, 2008 @ 8:21 am

    Asmakizunaz ai ziñala uste
    eta hartu dizut kargu,
    zu lasai Ekhi normala da hori
    guztioi pasatzen zaigu…

  11. Silvi -(e)k esandakoa

    Ekaina 19, 2008 @ 10:52 am

    hurrena emangoizutet klase partikular bat

  12. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Ekaina 19, 2008 @ 12:43 pm

    blusa txuriarekin bada konforme!! grrr

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5