Bota bertsuba XII

Etxeorratzak

“Sasi guztien gainetik eta etxeorratzen azpitik”

Xagua

Eskolarteko Euskal Herriko finala

Amaia eta…

Larunbaten Altsasun
genuen erronka
la chica del coro-re
tartean zegon ta,
pankarta eta guzti
plana gendun monta,
nahiz eta nerbiyuak
izan ziren kontra
ederki jardun zela
nahi dizuet konta.

Egun pasa ederra
izan zen benetan,
Zarautzera ez ginen
itzuli penetan;
hala izaten denez
horrelakoetan
txapeldun handi bana
suertatu zen bertan;
txikitan Maialen ta
Miren handietan.

12 urterekin
holakoik sekula,
lehenengo azterketan
zer ta matrikula!
Zorionak Maialen
ta bejondeizula,
bertso eskolak poza
ezin disimula,
Amaia Iturriotzek
badu dizipula.

Bertsokateko Ane
genuen handitan
oso ondo aritu zan
ari naiz egitan.
Miren nagusitu zen
guztietatikan,
txapelduna izan zen,
gainera birritan,
holako detallea
izanagatikan.


Hau isladatzen dute
hamaika argazkik,
ikusi nahi ezkero
egizu bertan klik.

Ikusi nahi ezkero
argazki gehiago,
hemen izugarrizko
galeria dago.

Saioko kronika bat
nahi ote dezute?
Zubertsotanen laxter
ipiniko dute.

Noski ipini dute
berrian kronika,
irakurri nahi dunak
arren hemen klika.

Xagua

tropela.net : egin apustu, arriskatu

nor izango da lehena eta
nor izango da azkena
ez asmatzean disimulatzen
izaten da gauz zailena

tourrak norentzat izan behar du
egin zazue apustu
ta lehiaketa bixitzeko  edo
gure tropeltxoan sartu

Ekhinobitx 

Maisua eta eragiketa

papel.JPG

Anderrek atzo maisuan mahaian
zokormiran zebilela
kontrol artean aurkitu zuen
goian dagoen papela,
nahiz ta haseran pentsatu zuen
ikasle batena zela,
berriz begira ipini eta
Ander ohartu zen bela,
maisuaren letra zela.

Ordu erdi bat pasa aurretik
enteratu zen eskola,
maisuari hain gauza errezean
burua joan zitzaiola.
Baina maisua jakintsua da
horrelakorik iñola…
Ikasle denei justifikatu
zien gaizki ez dagola,
asmatu zazue nola…

Xagua

Egun pasa Gabirin

phto0004.JPG

Bertso eskolan plana genuen
gaur Gabirira joateko,
Zumarraga ta Urretxuarrekin
eguna igarotzeko.
Asmakizunak ta deportiak,
ez gaude alperrik galtzeko,
bertsotan gutxi jardunagatik
ibili gera ederto.

Eskerrikasko Urretxu eta
Zumarragakoei lehenik.
Eduki degun giro ederra
azpimarra nahi nuke nik,
goiko argazkia ikusiz ez da
ezetz esango duenik,
baina gehiago ere badaude
ta egizue hemen klik.

Xagua

Azterketak

EGIN KLIK HOBETO IKUSTEKO!!!

Azterketa garai hauetan (ni oporretan nago…) hona hemen gainditzeko metodo bat.

Ekhinobitx 

Andre txarraren bentajak

Aspaldiko partez bertso-zahar batzuk jartzeitu xaguak. Sorta honei kariño handiya diyou Motxianen ta afalostetan ta holako okasiyotan askotan kantatze deu, matxista xamarra da baño sorta ikiarriya!! Gozatu!

Xenpelar
Milla zortzireun irurogeita
laugarren urtian gera,
publikatutzen astera nua
familiyaren galera;
andre ederra gustatu eta
ekarri nuen aldera.
bide berriya egiña dauka
ganbaratikan kalera.

Aitak egiña nuen ezkontza,
amak nai zuen artzia,
neronek ere pentsatu nuen
aien eskura jartzia;
andre ederra ezin geiago,
umilla eta dultzia.
surtan jartzian probatutzen da
nolakua dan eltzia.

Amarretako jeikitzen bada
armariyua iriki,
arropak artu, amaiketako
apainduko da ederki;
katillu-salda arduarekin,
gorputza sano eduki,
bere burua gobernatzen du
gizona baiño obeki.

Lengo batian, esango det noiz,
igande illunabarra,
nere andria dantzan zebillen,
begira zeudenak farra;
lanian ez du gogorik baña
pandangolari azkarra,
baldin neonek ikusi banu
autsiko nion bizkarra.

Eskail-burutik amildu eta
goitikan beraño zuzen,
lendabiziko pentsatu nuen
eltze zarren bat ote zen;
anka bat zeukan Bitoriyan ta
bestia berriz Londresen,
gaur ere ala egongo ziñan
iñor etorri ez bazen.

Eldu nion ta an ari nintzan
andria ezin jasorik;
esan zidaten: “Edana dago,
ta ez egin orri kasorik”;
total egiña zegoen baina
alare ezurrak osorik…
esaten zuen: “Plakiyak nago,
ez al-da ardo goxorik?”

Egun guziya kanpuan pasa,
etorriko da gabian,
kopeta illun, begiyak zorrotz
sartutzen da sukaldian;
ume gaxuak negarrez daude
afariyaren galdian,
artua errotan, ogiya palta,
jakiya berriz kalian.

Arduarekin adiskide ta
gizonarekin zapuztu,
gaur ere nere andriarekin
egingo nuke apustu
botilla aundi bat basorik gabe
baietz agudo ark ustu;
orretan dago sufiziente,
beste bertajarik ez du.

Xenpelar

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5