Iruratik Altsasura

Gipuzkoako txapeldunak

Doinua: El rey león (En la jungla)

Lirilirilirilirililiriauimbaue….

 Zorionak Ane! Bagoaz
katean-katean…
beste txapeldun bat geyago
ya bertsokatean!

Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue…

Hire agurra kopiatuaz
Azpitxapelduna
izan arren Altsasun bayetz
Azpi txapelduna!

 Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue…

Ez da askok dion bezela
hain ume mukizu!
Mikro aurrean gu aña bada
Maialen Akizu!

Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue…

Ta Amaia gure “txikiya”
la chica del coro,
“hooligan”-en bidea hartzeko
badu nahiko gogo.

Auimbaue auimbaue auimbaue auimbaue lirilirilirilirililiriaumbaue…

d.e: Zorionak baita Goierri-Asteasuko taldiai, merezi zenuen eta!
d.e.2: Informazio gehiago http://www.zubertsotan.net/ (Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren web orrialdea)

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

12 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Maiatza 31, 2008 @ 10:03 pm

    Auimbaue Auimbaue…

  2. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Maiatza 31, 2008 @ 11:08 pm

    Lapurditik haunditan Maiana Irigoien (Kartzelan erakustaldia emanda) eta Ximun Cazaubon pasa dira. Baxe Nafarroatik Luku anaiak (nola ez).

    Txikietan ez naiz oroitzen…

  3. julen -(e)k esandakoa

    Ekaina 1, 2008 @ 1:46 pm

    Nafarroatik 14 urte bitartekoetan Amaia Elizagoienn(eztakit nola, enintzen saioan izan ta) eta Haizea Beruete (lehen zatian ongi baina bigarren fasean pattalxeago arituta…berak kontatu didanez)

    14-18urte artekotan eztakit…bueno, inork eztaki , ortzegunean jokatzen da ta

  4. la chica del coro -(e)k esandakoa

    Ekaina 2, 2008 @ 12:47 pm

    ikusikoek Xagu!!!
    Etorriko da ordaina… A! ta hurrenguan argazki egoki bat jartzia eskertuko nizuke. Aitu al dek!

  5. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 2, 2008 @ 5:20 pm

    Etorriko dek ordaina Xagu!!
    Haserre didan hitzegin…
    Baña Amaia jakin al leiken
    zertan diñaten hutsegin?
    Dotore asko ateratzen haiz,
    haizen eran berdin-berdin!
    Sentitzen diñat, baña kamarak
    milagroik ezin din egin…

  6. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Ekaina 2, 2008 @ 7:29 pm

    amaia zein da eskuinekoa? aitorren arreba ez?

  7. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 2, 2008 @ 7:41 pm

    Hooligan-en arreba bai, baña ezkerrekua…

  8. -(e)k esandakoa

    Ekaina 2, 2008 @ 9:05 pm

    Zorionak Labakatarrei! Eraman zitezken txapel guztiak eman dituzue, martxa hontan zuen etxian ez datxapel gehiago kabituko. Orain serio, horren gazte ta holako maila ta segurtasuna eukitzia ezta broma, ona ona, ojo hauekin. Ta Azpiri ere zorionak, mutil honen bertsokera izugarri gustatzen zait, ojo honekin e. Baina GR-kuan pulamentu pixkat intzazue faborez!
    Akizuk ere 12 urte besterik ez eta bertsotan nola iten dun aluzinatzekua da. Esan beharra dao etxian oso kontentu eta erdi sinistu ezinda gaudela gure “txikiyak” in dunakin, bapatian oraintxe hasi baita. Seguru nao Irurako finaleko geienak Amaia baino askoz gehiago dirala bertsotan, baina bertso bakarrera zorteak eragin haundia dauka, eta ahots eta tenple onak lagundu ezkero ia edozer gerta daiteke.
    Zorte ona izan dezazuela laurok ere eta ia leku onean uzten dezuten Gipuzkoa! eta aprobetxatu ondo batzuk sekula izan ez dugun aukera!

  9. Anonimoa -(e)k esandakoa

    Ekaina 3, 2008 @ 3:32 pm

    Lapurdiko Maialen Arzallus ta Kristiñekin ze pasa da?

  10. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Ekaina 3, 2008 @ 10:27 pm

    Maddalen izandako istripuaren ondorioz “reedukazioan” da eta ez aurkeztea erabaki du.
    Kristiñek ez zuen bere egunik onena izan eta Maiana eta Ximun errex gailendu zitzaizkion.
    Baina lasai, Lapurdiko ordezkaritza ez da horregatik beste urtetan baino apalagoa izango. Altsasun, Ximunek ofiziotan eta Maianak kartzelan eman zuten mailara iristen bada baten bat, berea izango da txapela!!

  11. Gorka Azkarate -(e)k esandakoa

    Ekaina 4, 2008 @ 8:07 am

    Zorionak zarauztarrei, lehendabizi egin zenuten agurrarengatik, agurra ere puntuatuko balitz, zuek txapeldun, seguru. Gogotik egin genuen barre, Rockyren keinuekin, hasteko, Rey Leoneko kanta eta dantzekin, jarraian, eta Indiana Jonesen kamara lentako mugimenduekin, bukatzeko.

    Saioari dagokionez, maila oso ona eman zenuten denok. Amaia Urbietaren bertsoa behin eta berriz kantatu dugu bertso eskolan, hitzez hitz buruz dakigu denok eta bere bertsokera bereziaren imitatzaile bat edo beste ere badago gure artean. Submarinismoarena ere ateraldi latza, a ze koadrila!!

    Segi gogor, lan polita egiten ari zarete eta!

    A, eta gure Maialenen argazki hori, oso ona, berari ere asko gustatu zaiola uste dut, je, je…

  12. Xagua -(e)k esandakoa

    Ekaina 4, 2008 @ 5:34 pm

    Eskerrikasko Gorka hitz hoyengatik. Zuek ere lan polita iten ai zeate, 4 talde eskolartekuan alajaña! Horrek zerbait esan nahi du… Beno, ondo izan ta ia hurrengo larunbateko plana ondo irtete dan.

    Ta Maialenen argazkiyai dagokiyonez… Sentitzet Maialen baña bi eo hiru argazki nezkan zuriak eta hau zan earrena (hori gertatzea argazkiya ateatzeakuan tapatzeatik, diximuluan atea ber ta geo holakuak… Bakizu, euskal herriko finalian argazkirako posau zaite ta dotore dotore jarriko zaitut bertsokaten. Amaiana ya beste kontu bat da… Argazki pila earra nekan baño danetan holaxe, txoruana iten jejejeje (brometan ai naiz Amaia…))

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5