3 presoak
2008 Maiatza 27 @ 9:53 (asmakizunak)
Hiru preso bizi osorako kartzelara kondenatuak dira. Hiruetako bati gutxienez, ateratzeko aukera ematea proposatzen da. Presoak ohartu gabe, bakoitzaren bizkar gainean marka bat jartzen zaie. Bizkarrean marka bat balin badute eta ohartzen badira atera daitezke.
Noski, presoek ezin dute haien artean komunikatu. Besteen bizkarra begiratu dezakete eta arrazoitu. Preso bakoitzak, beste bien bizkarra markatua dela ikusten du baina ezin du ikusi zer duen berean. Zein arrazonamendu logiko egin behar dute, hirurak ateratzeko?
Lehena errexa omen zen eta
hainbeste trufa ta burla
bat bera ere ez zen sentitu
kontu hauetan ahula
baina aldi hontan maila igo da
ta ezin da disimula
3 presoen asmakizuna
ezetz asmatu sekula!
Ekhinobitx!

Xagua -(e)k esandakoa
Maiatza 27, 2008 @ 2:55 pm
Ez dek hain zalla motel. Pixkat pentsatzen jartzia bakarrik dek.
MArka bakarrak ezin du eon, bestela batek bi bizkar markik gabe ikusiko lituzke eta ya esangozun beak zekala marka. Bi bizkar markakin ere ezin due eon: ze zuk bakizu beste biyak marka dakaela, ordun, suposatzezu zuk eztakazula ta ordun B-k bakarra ikusiko luke eta pentsauko luke, nik ez banu markik eukiko C-k ya esan tzun libre giƱala, ondoriyoz nik marka dakat eta ya esan tzun libre zala. Ondoriyua, hirurak ohartu daitezke beren bizkarrene marka dakaela.
Aber hurrena konplikatuxiagua Ekhi…
ekhinobitx -(e)k esandakoa
Maiatza 27, 2008 @ 3:44 pm
ez da logika txarra baina ez da hori erantzuna!
Anonimoa -(e)k esandakoa
Maiatza 27, 2008 @ 5:26 pm
Bizkarra reflejau daiken ispilun batek eon ber du ba kartzela osuan, ez?
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Maiatza 27, 2008 @ 9:41 pm
ez! ez dago
Xagua -(e)k esandakoa
Maiatza 31, 2008 @ 10:26 am
Beno Ekhinobitx, zein dek ba erantzun zuzena?
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Maiatza 31, 2008 @ 11:05 pm
egin klik argazkairen gainean eta frantsesez agertuko zaizue. Batzuentzako hori ere enigma izango da… jejeje
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 2, 2008 @ 4:46 pm
Itzulpen txiki bat geitxo eskatzia izangoek ezta?
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 2, 2008 @ 5:14 pm
hori ere asmakizunaren barne da!! jajaja! Lehena errexegia omen zen… Ba hau oso zaila jarri dut!
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 2, 2008 @ 5:21 pm
Aluba…
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Ekaina 2, 2008 @ 7:36 pm
odolkiak ordainetan…
Xagua -(e)k esandakoa
Ekaina 4, 2008 @ 5:37 pm
Erruki pixkat Ekhi…