Taxi gidari gormutua
2008 Maiatza 23 @ 19:54 (asmakizunak)
Xaguari asmakizunen monopolioa kendu nahiean, hona hemen asmatzen errex bat!
Taxi batean gizon bat doa
beste askoren modura
berritsua da eta hizketan
aritu ohi da ardura
gidariak ez du hitzik egin nahi
eta ez dabil gustura
Ta horregatik ematen dio
gormutua den itxura
helmugaraino iritxi eta
behar den dirua atera
gidariari ordaindu eta
gizona jaisten da behera
taxiak segitzen duen artean
bere bidean aurrera
gidaria_ez zela hain gormutua
gizona nola_ohartzen da?
Ekhinobitx
Xagua -(e)k esandakoa
Maiatza 24, 2008 @ 3:45 pm
Bidaiariak haseran nora zijuan esan eta bestiak bere helmugara eraman dulako. Ez bazun entzungo etzun jakingo noa eraman ber tzun… Ekhi, aber hurrena pixkat konplikatuxiagua jartze deun eh… Nere monopoliyuan sartzeko kategori geixio ber da… jejejeje
Patxi Bakallo -(e)k esandakoa
Maiatza 24, 2008 @ 6:34 pm
Hori atzeatu batek e asmatuko likek!
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Maiatza 25, 2008 @ 12:20 pm
ematen duzuena baino inteligenteagoak zarete orduan…
kontua da bertsokatean jende asko ibiltzen dela, kazabal, silvia… eta denek aurkitzeko modukoa jarri nahi nuen…
Silvi -(e)k esandakoa
Maiatza 25, 2008 @ 2:56 pm
Ekhi graziosue haiz benetan e, ño.