Kanibalak
2008 Maiatza 19 @ 21:24 (asmakizunak)
Turista bati behin kanibalek
loturikan zeukatela
aiztoa jarri lepoan eta
esan zioten horrela,
eurei gezur bat edota egi
bat esan behar ziela;
hura gezurtzat hartu ezkero
astiro hilko zutela
eta egitzat hartzen bazuten
ti-ta tximista bezela.
Baina turista etzen tontoa
iñork ezin du ukatu,
etzen ixilik gelditu eta
ez baitzuten akabatu.
Ta hori nola? Zer pasa zan ba?
Dena ezin det kontatu…
Zer esan zuen eta zergatik?
Pentsatu benga pentsatu…
Asmatzen dunak kontatu eta
asmatze ez dunak asmatu!
Xagua

bertsokatea -(e)k esandakoa
Maiatza 19, 2008 @ 9:34 pm
bitako bat:
option A=> eztu deus esaten beraz ezin da gezurra ala egia izan dioena.
option B=> kanibalek egia edo gezurra den eztakit zeoze esateu. beraz, kanibalek eztakitenez egia ala gezurra den ez dute akatzen.
ttak!
haritz casabal.
Xagua -(e)k esandakoa
Maiatza 19, 2008 @ 9:39 pm
kanibalek esaten duena esaten duela beti hartuko dute egitzat edo gezurtzat bearz option B ez da zuzena, option A ere ez zerbait esaten duelako eta option C ere ez (kanibalek ulertzen duten hizkuntzan hitzegiten du)
julen -(e)k esandakoa
Maiatza 20, 2008 @ 5:44 pm
iep!!
erran zien “gezurrezko egi bat” erranen ziela …eta horrela askatu zuten
ezinezkoa delako hori, eta erran zuena etzelako ez egia eta ez gezurra
ala, a jugar a pala!!
ongi segi!!
Xagua -(e)k esandakoa
Maiatza 20, 2008 @ 6:38 pm
Ez du baliyo lehen aipatutako arrazoi batengatik, esaten duela esaten duela kanibalek beti hartuko dute egitzat edo gezurtzat. Bestela intento ona zan, si señor.
Manu -(e)k esandakoa
Maiatza 21, 2008 @ 7:55 am
Hasieran pixkat duda in dut, biño ez daukat zalantzarik. Kanibalek aiztoa lepoa jarria ziotenean Indiana Jones azaldu zen eta denal ñibratu zituen bere latigoarekin. Egia baietz?? Fijo asmatu dutela, ezetz esaten baduzu da ez dezulako 4. pelikula ikusi… jejeje
Manu -(e)k esandakoa
Maiatza 21, 2008 @ 7:56 am
edo bestela “que si, que no, que nunca te decides…” abestia kantatzen hasi zen ta buruko minakin aske utzi zuten.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Maiatza 21, 2008 @ 10:10 am
turistak kanibalei erran zien zerbait kontatuko ziela, baina horretarako begiak itxi behar zituztela eta ongi kontzentratu. begiak itxi zituztenean inguruan ziren hostoekin barku bat eraiki eta errekara salto egin zuen. Kanibalek bera segitu nahiean errekara salto egin zuten baita ere baina piraniaz betea zegoenez denak akatu ziren eta turista arraunean sart zen bere etxeraino. A bai. ta turista estatu batuarra da, Spielberg-en semea!
P.D : interneten ez dt bilatu erantzuna…
xagua -(e)k esandakoa
Maiatza 21, 2008 @ 1:40 pm
ai zeazte pixkanaka erantzunea hurbiltzen, Manuk bigarren erantzunian iya iya asmatu du erantzun zuzena jejeje Beste denboa pixkat utzikoizuet pentsatzeko ta ordurako iñork asmau ez badu, ostegunen jarrikoet erantzuna zein dan, emateunez interneten aurkitzia zalla da ta…
turbix -(e)k esandakoa
Maiatza 21, 2008 @ 8:10 pm
Afalosteon:
Nik idea zorrik etzakeat, baño, izen al laike egiye esan eta aldeiten uzteyobela? Bertsuen jartzeik, egitzat hartze baiabe di-da tximista bezela. Di-da Tximista bezela aldeiten utzikozoabela.
Hau dek erantzun txorradie…
Buenooooo…
Xagua -(e)k esandakoa
Maiatza 22, 2008 @ 2:29 pm
Beno, Turbixek ere ez deu asmau ta erantzuna jarri berkoa. Esateuna hau da:
- Astiro hilko nauzue.
Kontuauko ziñaten, hori esanda, egitzat hartze baldin baue azkar hil ber duela ta azkar hil ber baue ordun esaldiya gezurra dala. Gezurtzat hartze baue berriz astiro hil ber due ta ordun esaldiya egiya da. Ondorioz, libre utzi zuen…
Hurrengo baten beste asmakizun bat, aber batenbatek asmatzeun kar kar kar…