gr16 bertso bidea

gr12.jpg

Aurten ere martxan degu gr-ko bertso bidea.  Aurtengo ekitaldian 16 herrik hartuko dute parte, Euskal Herri zabaleko 5 probintzitan banaturik. Ze esan nahi du honek? Iazkoez gain 4 herri berri atrebitu direla Zarauzko Inperio ahalguztidunari desafio egitera.  4 taldetan banatu dira herriak, eta talde bat Urola eta Oria ibaiek bustitzen dituzten herriekin osaturik dago: Zarautz, Azpeiti, Lasarte eta Zestua/Aizarnazabal. Konparaziorik ez dagoela gauza jakinekoa den arren ahalegin guztiak eskertzekoak izango dira eta txapelketa polit eta aldarte oneko bat aurreikusten da; hori bai faborito garbiarekin titulua errepikatzeko. Horra bere plantilla:

Bertsolariak: Felix Zubia, Mantxi, Nahikari Gabirondo, Julen Zulaika, Ainhoa Agirreazaldegi, Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Aitor Urbieta, Itziar Unanue, Etxabe, Epelde, Artzai…

Gaijartzaileak: Saroi Jauregi, Jon Zaldua, Xabier Etxeberria eta Oier Aranzabal

zabaldubildudel.icio.us

16 Iruzkin

  1. Silvi -(e)k esandakoa

    Maiatza 6, 2008 @ 9:34 pm

    “Azpeiti” izena bakarrik du… axkottiarrak ze!? Heren bat axkottiarrak betetzebe. Je.

    Ala nd izen

  2. Xagua -(e)k esandakoa

    Maiatza 6, 2008 @ 10:20 pm

    Nahi izandare ezin du galdu
    horrelako talde onak,
    beste urte betez edukiko du
    makila Aitorren aitonak.

  3. Aitor "Hoooligan" Urbieta -(e)k esandakoa

    Maiatza 7, 2008 @ 12:10 pm

    Nere aitonak erabiltzen du gr-ko makila bai, ta nik uste leku txarrian ez dagola.
    Ostiral hontan deu lenengo zita Zarauzko Eguzki tabernan arratsaldeko 8tan zestuarren kontra, inork azaldu nahi badu.
    Gure plantilla indartsuaren berri eman degu, beste norbaitek beren kandidatura aurkeztu nahi badu hementxe dauka toki aproposa.
    Ah ta hemen zuen saioetaz informatzia elitzateke gaizki egongo, inguruko saioren batea igual azalduko gera-ta kontrariyuak zaintzea.

  4. julen -(e)k esandakoa

    Maiatza 8, 2008 @ 3:23 pm

    Erran nezake inor ez dela
    Lesaka baino gehiago,
    aurten Lesakak irabaztea
    elitzakela arraro,
    aurten Lesaka fuerte dagola,
    inoiz baino fuerteago,
    Lesaka beti Lesaka dela,
    sanfermintatik harago,…
    egin nezake propaganda , bai,
    baina ixiltzen naiz,..klaro,..
    Beratar baten duhintasuna
    horren gainetik bait dago

  5. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Maiatza 10, 2008 @ 12:06 am

    orereta!!!! (pasaia atera arte)

    zergatik? hara plantilla:

    Lujuzko tridentea:
    HARITZ CASABAL (JAINKO BAT BERTSOLARI BIHURTUA)
    ION ANSA (UMORE BELTZAREN AITZINDARIA, HIJOPUTISMOAREN SORTZAILEA)
    AITOR ALBISTUR (BERTSO INGENIEROA, SILABEN ETA ERRIMEN AKTITEKTOA)

    Lujuzko suplenteak:
    IKER GOÑI
    MANEX MUJIKA
    IOSU OIARTZABAL
    GORKITA ETXEBERRIA
    ASIER ETXEBERRIA…

  6. Manu -(e)k esandakoa

    Maiatza 10, 2008 @ 2:15 pm

    Bakea zuekin!!

    Zaunka asko egiten dun txakurrak ez omen du kozkik egiten….

  7. Xagua -(e)k esandakoa

    Maiatza 12, 2008 @ 9:13 pm

    Propaganda bakarrik
    etzen Aitorrena,
    Zarautzek ya lortu du
    lehen garaipena.

  8. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Maiatza 16, 2008 @ 2:18 pm

    gr-ak berriro
    bota dit erronka
    gaur gauen saioa
    orioren kontra.

    orion, eztakitzer tabernatan 22:30tan

  9. zerdiok -(e)k esandakoa

    Maiatza 17, 2008 @ 6:26 pm

    Horrelako plantilla
    konpletoarekin
    luxuzko bertsolari,
    gaijartzaileekin
    suplente o titular
    dio berdin-berdin…
    zarauztarrak galtzea
    nahita ere ezin

    Kiniela, apustua
    arroa jartzea
    Lesaka, Orereta
    Azpeitin antzea
    Zarautza irabazle
    jarriz asmatzea
    Gr16-an
    plenoalkintzea

  10. Xagua -(e)k esandakoa

    Maiatza 17, 2008 @ 6:42 pm

    Nahiz eta eman dion
    Zarautzi babesa
    zerdiok ulertzea
    ez da hain erreza.
    GR-15 danik
    etzazula pentsa,
    hemen asmatu behar da
    plenoaldiziseisa!

  11. zerdiok -(e)k esandakoa

    Maiatza 17, 2008 @ 6:52 pm

    Utopia pixkabat
    ezin da bestela
    esan det plenoalkintze
    nahi nuen horrela
    beste herrientzako
    aukera bezela
    esperantza pixkabat
    euki dezatela

  12. oriyoko ijitua -(e)k esandakoa

    Maiatza 20, 2008 @ 10:27 am

    Iepe Oier! Behin parrandan baten honen berri eman hitxian, ta tarteka tarteka sartu izandu nauk bertso kate honta. Ostialen Kazabal Oriyon izan huanez ba hementxe ziaztik betzat hitz batzuk! Hoi bai, bertsua ulertzeko re han izan ber huan, bestela etzekak eta zentzuik!

    Ondo izan!

    Oriyon izan nintzan
    kalakarikuan
    Kazabal han zegoan
    apaizan moduan
    San Gil re ikusi nun
    Otegin onduan
    ardua eanda ere
    hutsik bueltu huan

  13. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Maiatza 20, 2008 @ 2:16 pm

    ne kontra kantatzeko
    prest ote hago hi
    igito putaseme
    zerri faltsu hori

    laralai larai laralai larai
    laralai larai larai

    igito putaseme
    zerri faltsu hori.

  14. Xagua -(e)k esandakoa

    Maiatza 20, 2008 @ 6:48 pm

    KZBL baldin bao
    desapiyuan zai,
    ijitua dek baña
    argi ibili hai

    laralai larai laralai larai
    laralai larai larai

    hi aña badek eta
    iwal geyo re bai!

    Eiza izango haiz noski? Pozte nauk parranda baten esan ta kaso initxalako jejeje Bestela zmz gabiltzak? Gasteiz alden juerga ta juerga ezta? Aber hurrena noiz juntatze gaituken berriz. Ah! Ta esperoyat hau eztekela idazteken azken aldiya izango jejeje

  15. oriyoko ijitua -(e)k esandakoa

    Maiatza 21, 2008 @ 7:29 pm

    Gasteizeaño asmatu dek, baño enauk Eiza, Belda baizik. Ze hurrengo urtian re azaldu berkoek berriz Gasteiz alde honta?
    Benga ondo ibili ta sei bertsotan!

  16. Xagua -(e)k esandakoa

    Maiatza 21, 2008 @ 7:59 pm

    Yos… %50a huan ba… Zmz habil Belda? Hi, bertso eskola azaltzen hasi ber huala ta? Bakik, ostiralen 9terditan juntatze gaitukela, etziok berriz esan berrik, azaldu hai. Ta Gasteizkua oña ziok jejeje hortakore etziok bi aldiz esan berrik.

    Bea, eongo gatxik!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5