gr16 bertso bidea
2008 Maiatza 6 @ 21:16 (Eztabaidak)
Aurten ere martxan degu gr-ko bertso bidea. Aurtengo ekitaldian 16 herrik hartuko dute parte, Euskal Herri zabaleko 5 probintzitan banaturik. Ze esan nahi du honek? Iazkoez gain 4 herri berri atrebitu direla Zarauzko Inperio ahalguztidunari desafio egitera. 4 taldetan banatu dira herriak, eta talde bat Urola eta Oria ibaiek bustitzen dituzten herriekin osaturik dago: Zarautz, Azpeiti, Lasarte eta Zestua/Aizarnazabal. Konparaziorik ez dagoela gauza jakinekoa den arren ahalegin guztiak eskertzekoak izango dira eta txapelketa polit eta aldarte oneko bat aurreikusten da; hori bai faborito garbiarekin titulua errepikatzeko. Horra bere plantilla:
Bertsolariak: Felix Zubia, Mantxi, Nahikari Gabirondo, Julen Zulaika, Ainhoa Agirreazaldegi, Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Aitor Urbieta, Itziar Unanue, Etxabe, Epelde, Artzai…
Gaijartzaileak: Saroi Jauregi, Jon Zaldua, Xabier Etxeberria eta Oier Aranzabal