Hain errexa balitz…

komunak3.jpg

data adostu bidenabar, nere “katedebuta”,…hasteko umore pixkot

Julen

zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin

  1. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Apirila 18, 2008 @ 1:21 pm

    ai ama, ai ama Zelaieta
    umorearekin bero.
    egiya esan zugandik
    gutxigo behintzat espero

    katedebuta duela eta
    usadio onak ahantzi
    urrengorako argazki ona (enfokatua)
    eta gehiago idatzi

    lehen aldia ondo egin du
    guztiok gara lekuko
    ta esaten denez lehen aldia
    ez du sekula ahaztuko.

  2. turbix -(e)k esandakoa

    Apirila 18, 2008 @ 9:21 pm

    Kuriosoa iruditzen zait
    kartelak esaten duna,
    mutil gaixtua atera igoz
    beste aldean zer suma,
    Azpeiti alden holakoik ezta
    eta etzait ezaguna,
    beraz faborez erantzun zazu
    ai ene Julen laguna,
    pixagureak aurkitzen naiz ta
    nun da holako kumuna?

  3. julen -(e)k esandakoa

    Apirila 25, 2008 @ 1:53 pm

    euskal herrian horrelakorik
    izango al den, ez dakit
    guk ez daukagu “behar den hori”
    kuxkuxeatzeko goitik
    orain Kazabal jaunaren hori
    erantzutea dagokit
    lehen aldia ahanztezina
    omen dela erraten dit.
    ez badut anzten, ezta izanen
    iruzkin askorengatik!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5